saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Trafikoa Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Zentroa

Autobideak trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentro bat du, urteko 365 egunetako 24 orduetan diharduena, eta giza baliabideak eta baliabide materialak ditu informazioa koordinatzeko eta banatzeko, errepidean gertatzen den inguruabar orori erantzuna emateko. Seinaleztapen aldakorreko sistemara igorritako mezuen bidez, mugikortasuna kudeatzen du zentroak, istripuak saihesteko xedez.

Jarduketa ildo horretan, hauexek sartu dira: larrialdi telefonoak, bideo-kamerak, ibilgailuak zenbatzeko guneak eta istripuak automatikoki detektatzeko sistema.

Seinaleztapen Aldakorra

Kontrol eta Kudeaketa Zentroari lotuta egingo dira seinaleztapen aldakorreko elementuak. Horrelako seinaleei esker, hainbat mezu jakinaraz dakizkioke erabiltzaileari:

  • Auto-ilarak errepideko zati espezifikoetan edo loturetan; aukerak ere adierazten dira.
  • Errepideko istripuak eta lanak.
  • Zirkulazioko gehieneko abiadurak.
  • Eguraldi txarra.

Segurtasun-Kamerak

Segurtasun-kamerak autobide osoan daude lotuta trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentroarekin. Horri esker, autobidean dagoen edozein larrialdi edo anomalia detektatu ahal izango da, baita larrialdien arreta zerbitzuari abisatu, informazioa seinaleztapen aldakorrari bidali eta laguntza zentroekin konektatu (SOS Deiak) ere, larrialdiaren arabera.

SOS Zutoinak

Galtzadako bi noranzkoen eskuineko ertzean, elkarren artean 2 kilometroko distantzian, trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentroarekin komunikatzeko telefonoak kokatuko dira. Zaldibarko tunelean, SOS zutoinak 100 metro bakoitzean daude.

Larrialdiak

Larrialdien arreta zerbitzuaren eginkizuna istripuetan lehen sorospena ematea eta gainerako ibilgailuen trafikoa errazteko larrialdiko behin-behineko seinaleak jartzea da.

Istripuan erantzuna emateko denbora objektiboa 15 minutukoa baino laburragoa da, eta ezarritako ekipamendua duen pertsonal trebatua dauka.

Zerbitzuon lana egiteko, etengabeko koordinazioa dago SOS Deiak zerbitzuarekin, Suhiltzaileekin eta laguntza zentroekin.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus