saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Deskontuak

AP-8 (Bilbao-Ermua)
 
Ibilgailu arinean Amorebieta-Etxano eta Iurreta, Abadiño edo Ermua artean joan-etorriak egiten dituztenei 0,85 zentimo emango zaizkie atzera, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko.

Salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren I. eta II. motetako ibilgailu astunetarako, jarraian adierazi diren deskontuak ezarri dira. Deskontu horiek ondoriozko tarifaren gainean aplikatuko dira, OBE gailua identifikaziorako eta ordainketarako bide gisa erabiltzen bada; izan ere, horrela doikuntza hilero ordain daiteke OBE gailuari lotutako kontuan:
- AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez 20 ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien %13, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
 
Bidesariak zein deskontuak aplikatzean ez da kontuan hartuko garraiolariaren nazionalitatea, ez zuzenean, ez zeharka, ez eta haren egoitza zer herrialdetan dagoen, ez ibilgailua non matrikulatuta dagoen, ez ibilgailua nora doan ere. Hori dela eta, ondo azalduko da zerk ematen duen deskontua aplikatzeko eskubidea, denek jakin dezaten.AP-8 Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko deskontuak (Larraskitu - Santurtzi)

Salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren I motako eta II motako ibilgailu astunetarako jarraian adierazi diren deskontuak ezarri dira. Deskontu horiek ibilgailuei berez dagokien tarifaren gainean aplikatuko dira, OBE gailua identifikazio eta ordainketa baliabide gisa erabiltzen bada; izan ere, horrela doikuntza hilero ordain daiteke OBE gailuari lotutako kontuan.

Hilabete naturalaren barnean, noranzko bakarrean, 20 bidaia edo gehiago egiten dituzten ibilgailuek egindako bidaien % 13. Bidaien kopuruan ez dira sartuko zero tarifako ordutegian egindako bidaiak.Baldintza bat izango da ere identifikazio eta ordainketarako OBE gailua erabiltzea.Aurreko guztia beteta, deskontua ordainlekutik pasatzen den lehenengo alditik aplikatuko da.

Metropoliko Hegoaldeko Sahiesbidea 

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus