saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Ezaugarri garrantzitsuenak

 

Saihesbidearen enborrak hiru errei ditu noranzko bakoitzean eta 17,8 km luze. Kilometro horien erdia, baina, tuneletan zehar doa.

Bilbo metropolitarraren inguruko orografiari aurre egiteko eta ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta gehien murrizteko, 5 tunel eraiki dira, bikoitzak guztiak ere: Argalario (2.150 metro), Mesperuza (708 metro), Santa Agate (2.030 metro), Arraiz (2.273 metro) eta Larraskitu (965 metro).

Metropoliaren hegoaldeko saihesbidearen (AP-8) ondoan lau lotune berri eraiki behar izan dira: Ortuella–Portugalete-Trapagaran (A-8, BI-3747, BI-3748, BI-3749), Galindo (Ballontiko ardatza), Kastrexana (BI-636/Cadaguako korridorea) eta Larraskitu–Buia (A-8, AP-68, BI-613/Miraflores).

Guztira, saihesbideko bideak eta lotuneak bukatu ahal izateko hauek guztiak eraiki behar izan dira: 21 bidezubi, 5 tunel bikoitz, 2 tunel faltsu, beheko 4 pasagune eta 3 pasagune goratu; gainera, aurretik zeuden beste 11 pasagune (behekoak zein goratuak) aldatu dira eta oinezkoentzako igarobide bat eraiki dira, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko bidegorriak lotzeko.

 

Mapa-eskema

Mapa-eskema [PDF 61 KB]

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus