Aldundiaren Logoa

Bidesaria

Zertan datza SALGAIAK GARRAIATZEKO IBILGAILU ASTUN ERAGINKORRAGOENTZAKO DESKONTUAK?

Urtarrilaren 1etik aurrera indarren sartuko da ibilgailu astun eraginkorrenentzako murrizketa,gehienezko isuriei buruzko Europako azken arauetara egokitzen direnentzako.

Hiru deskontu mota egongo dira motorraren eta isuri mailaren arabera:
  1. % 25eko deskontuak ibilgailu astun elektriko, hibrido eta gas bidezko ibilgailuentzat eta DGTren sailkapeneko O eta ECO etiketa dituzten ibilgailuentzat.
  2. % 20ko deskontuak EURO 6 ibilgailu astunentzat.
  3. % 20ko deskontuak EURO 5 ibilgailu astunentzat.

Zer egin behar dut salgaiak garraiatzeko nire ibilgailu astuna ibilgailu eraginkor gisa ERREGISTRATZEKO?

Lehenik eta behin, SARTU BIDESARIA SISTEMAN

Hona hemen esteka:

https://interbiak.bizkaia.eus/gestion_usuarios/login.asp?idioma=eu

Dagoeneko izena eman baduzu sartu beti egiten duzun bezala, “Sartu” botoiaren bidez.

Oraindik erregistratu ez bazara ez kezkatu. Izena ematea oso erraza da: egin klik “Erregistratu” aukeran eta jarraitu jarraibideak.

  • Bete galdetegia zure datuekin.
  • Garrantzitsuena, sortu erabiltzaile eta pasahitz bat aplikazioan sartzeko. Nahi izanez gero, ondoren aldatu ahal izango dituzu.

Mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman alta eman duzula egiaztatzeko.

Hemen daukazu urratsak azaltzeko bideoa.

Bideoa ikusi

Nahiago baduzu, hemen duzu galdetegiaren irudi bat, bete beharko duzu eta.

Izena eman ondoren, zer egin behar dut?

Joan “nire ibilgailu eraginkorrak” atalera. Bertan, salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen matrikula erregistratu beharko duzu.

Egin klik “Ibilgailu astunentzako deskontuak” aukeran.

Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila bakarrik ikusiko duzu eta klik egin beharko duzu “Ibilgailu astunentzako deskontuak eskatu” aukeran.

Matrikula bat edo gehiago erregistratu ostean, pantailan informazio gehiago ikusiko duzu: egindako eskaeren zerrenda eta eskaera horien egoera ikusi ahal izango duzu baita eskaera bakoitzeko egin ditzakezun ekintzak ere.

Zein da bete behar duda galdetegia?

Betetzeko oso erreza da. Honako datu hauek bete beharko dituzu:

  • Ibilgailuaren matrikula. Zure ibilgailuak atzerriko matrikula badu, eskaera egin ahal izango duzu baina jatorrizko herrialdea adierazi beharko duzu.
  • Ibilgailuaren datuak (marka eta eredua) eta eraginkortasun mota.
  • Ibilgailuaren TXARTEL TEKNIKOA eta, hala badagokio, eraginkortasun mota egiaztatzen duen dokumentazioa.

Pribatutasun politika onartu indarrean dagoen legeriaren arabera eta egin klik “Eskaera bidali” aukeran.

(Momentuz bidali nahi ez baduzu eta aurrerago betetzen bukatu nahi baduzu, “Zirriborroa gorde” ahal izango duzu).

Sisteman izen emateko eskaera bidali ostean, zure eskaera behar bezala bidali dela adieraziko zaizu.

Mezuan adierazi bezala, laster mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman eskaera bidali dela baieztatzeko.

Une horretatik aurrera, izapidetzeko zain egongo da.

Eskaera izapidetu ostean, onartu edo ezeztatu den jakinarazteko ebazpena jasoko duzu mezu elektroniko bidez. Ezeztatu bada, arrazoiak adieraziko dira eta deskontua izateko akatsak zuzendu beharko dituzu.