Aldundiaren Logoa

Bidesaria

Zer da Bidesaria?

Bidesaria Interbiak erakundeak autobideen erabiltzaile guztien esku jartzen duen sistema da, honako edozein zerbitzu erabili ahal izateko:

  • Egindako BIDAIAK kontsultatu eta deskargatzeko.
  • FAKTURAK eskatu eta kudeatzeko.
  • DIRULAGUNTZAK eskatu eta kudeatu
  • Izan dituzun laguntzak eta DESKONTUAK edo lor ditzakezunak ezagutzeko.
  • Jakinarazpenak jasotzeko.
  • DIRU-LAGUNTZAK eskatu eta kudeatzeko.

Erabili "Laguntza Interaktiboa"; Bidesarian erregistratzeko prozesu guztia jakinarazten dizu eta zerbitzu desberdinen berri ematen du.

Nola sar naiteke Bidesarian?

Bidesariara sartu ahal izateko eta atal desberdinak kontsultatzeko, aldez aurretik erregistratua egon behar duzu.

  • Erabiltzaile erregistratua ez bazara, sartu erregistratzeko inprimakian eta, horretarako, sakatu Erregistratu botoia.
  • Jada erabiltzaile erregistratua bazara, sartu aplikazioan Sartu botoiaren bitartez.
  • Erabiltzaile erregistratua bazara eta atzipen datuak gogoratzen ez badituzu, sakatu Gogoratu pasahitza botoia.

Ez nago erregistratua eta Erregistratu bitartez sartu naiz. Zer egin behar dut orain?

Zure datu pertsonalekin, baita helbide, kontaktu eta aplikaziorako atzipenari buruzkoekin ere erregistratzeko inprimakia bete behar duzu. (erabiltzailearen izena eta pasahitza) Gogoratu, nahi izanez gero, ondoren alda daitezkeela (erabiltzailearen izena eta pasahitza barne).

Halaber, zure datuak fitxategi automatizatuan sartzea onartu behar duzu, indarreko legeriarekin bat.

Datuak behar bezala bete dituzunean, sakatu Erregistratubotoia, erregistroa baieztatzeko pantailara iritsiko zara eta denbora laburrean sisteman alta emana zaudela baieztatzeko posta elektronikoa jasoko duzu.

Jada erregistratua nago. Nola sar naiteke aplikazioan?

Aplikazioan sartzeko, idatzi zure erabiltzailea eta pasahitza eta sakatu Sartubotoia; erregistratze prozesuan eskuratutako informazioarekin orrian sartuko zara eta datuak aldatzeko aukera izango duzu.

Erregistratzeko erabili nituen erabiltzailea edota pasahitza ez ditut oroitzen. Zer egingo dut?

Pasahitz berria eskatzeko, sartu zure agiriaren zenbakia (NAN/IFK/IFZ/AIZ) eta aktibatzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Mezu elektronikoa jasoko duzu pasahitz berriarekin eta alta emandako erabiltzailearen izenarekin.

Sartu ostean sistemak ezarri dizun pasahitz berria aldatu ahal izango duzu.

Gogoratu nahi beste aldiz alda ditzakezula erabiltzailea eta pasahitza.

Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Bere egunean sartu nituen datuak aldatu nahi ditut

Zure datuetara iritsi zarenean, hasierako pantailan erregistratzeko erabilitako datuak ikus ditzakezu: datu pertsonalak, helbidea, kontaktua eta aplikazioan sartzeko datuak.

Zure datu guztietan nahi beste aldiz egin ditzakezu aldaketak.

Gogoratu nahi duzunean “erabiltzailea” eta “pasahitza” alda ditzakezula. Bakarrik “atzipen datuak aldatzea” aukeran sartu behar duzu.

Bidesarian alta emateko txartel/OBEren bat alta eman behar al da?

Ez. Bidesaria sistema Interbiakek zure esku jartzen duen bitartekoa da, eskaintzen dituen zerbitzu desberdinen berri izateko. Bakarrik txartel/OBE zehatzarekin zerikusia duen zerbitzua erabili nahi baduzu, alta eman beharko duzu.

Nola egin dezaket nire bidaiak kontsultatzeko?

Bidaien berri emateko, erregistratu ondoren, kontsultatu nahi dituzun txartel/OBEei alta eman behar diezu. Horretarako, joan “Nire txartelak/OBEak” aukerara.

Pantaila honetan sisteman alta emanak dituzun txartelak/OBEak kontsulta ditzakezu. Txartel/OBEen zerrendan txartel/OBEa diru-laguntza edota fakturaren batean sartuta al dagoen bistaratuko da.

Halaber, txartel/OBE berriaren alta edo jada existitzen denaren baja eska dezakezu.

Gogoratu txartel/OBEaren alta eskabidea zain egoeran geldituko dela txartel/OBEa baliozkotu arte. Txartel/OBEa onartu edo ezestea posta elektronikoz jakinaraziko zaizu.

Txartel bat fakturetara edo dirulaguntzetara lotuta geldi dadin, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz. “INFORMAZIOA-FAKTURAK” eta “INFORMAZIOA-DIRULAGUNTZAK” ataletan ikus ditzakezu prozedura horiek.

Garrantzitsua da honako hau gogoratzea: txartel/OBE bati baja ematen badiozu, dirulaguntza eta faktura eskaerari baja emango zaie, txartel horri atxikiak baldin badaude.

Era berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excelean deskarga ditzakezu.

Nola eman diezaioket alta txartel/OBE bati?

Hautatu “Txartel/OBEaren Alta” aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

Eskabidea jaso dugula adierazten duen posta elektronikoa jasoko duzu. Txartel/OBEaren alta eskabidea zain egoeran geldituko da txartel/OBEa baliozkotu arte. Txartel/OBEa onartu edo ezestea ere posta elektronikoz jakinaraziko zaizu.

Txartel bati alta ematen badiot gainerako zerbitzuak automatikoki aktibatzen al dira?

Ez. Berariaz eskatu behar dituzu eta sistemak hala adierazten badizu, erantsi dagokion informazio/dokumentazioa.

Gogoratu: fakturen edo dirulaguntzen zerbitzuetara sartu nahi baduzu, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz.

Txartel/OBE bati baja ematen badiot, Bidesariaren zerbitzuak erabiltzen jarrai al ditzaket?

Bidesariaren zerbitzuak beti daude zure eskura, baina KONTUZ.

Gogoratu: txartel/OBEren bat zerbitzuari atxikia badiozu eta txartel/OBEari baja ematen bazaio, zerbitzurik ez duzula jaso nahi ulertuko dugu, hau da: ezingo dituzu bidaiak jakin, ez duzu fakturarik jasoko eta atxikitako diru-laguntza eskuratzeari utziko diozu, bidaiak txartel/OBE horri atxikiak baleude.

Beraz,

  • Hileko fakturaren zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire fakturak” aukeraren bitartez.
  • Diru-laguntzen zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire diru-laguntzak” aukeraren bitartez.

Txartel/OBE bati baja eman diot eta jada ez dut fakturarik edota diru-laguntzarik jasotzen. Nola konponduko dut?

“Txartel/OBEren alta” berriz eskatu beharko duzu, lehenengo aldia izango balitz bezala eta, beraz, izapide guztiak egin beharko dira.

OBE horri atxikitako diru-laguntza berriz eskatzea beharrezkoa bada, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera eta egin eskaeraren izapide guztiak lehenengo aldia izango balitz bezala.

Faktura eskatu nahi badut, nola egin dezaket?

Hautatu “Nire fakturak” irtengunea. Pantaila honetan sistemak erregistratuak dituzun txartel/OBEetarako faktura eska dezakezu eta faktura bidaltzeko helbidea hautatu ahal izango duzu. Halaber, aldizka faktura egiteko data hauta dezakezu.

Ordaintzeko modu horri lotutako lehenengo faktura baldin bada, aukeratu egin ahal izango duzu ea unean uneko hilabeteko mugimenduen faktura edo lehenagoko data batetik aurrerakoa jaso nahi duzun.

Gogoratu OBE edota txartel baten eskaera egiten duzun momentutik, faktura hilero jasoko duzu zuk hauek jasotzeari ezetza ematen duzun momentura arte. Horretarako, “Nire fakturak” sailan sartu, eta fakturazio prozesuan baja eman fakturetan kendu nahi duzun OBE edota txartela.

Nola eska ditzaket fakturak ordainketak eskudirutan egin baditut?

“Nire Fakturak” irtenguneak “Ordainketak eskudirutan” aukera eskaintzen du.

Pantaila horretan eskudirutan egindako ordainketetarako faktura eska dezakezu, faktura bidaltzeko helbidea aukeratu ostean.

Aplikazioaren bitartez ordainagiria erantsi baino lehen, berraztertu irudia behar bezala irakurtzen dela. Garrantzitsua da kontuan izatea sistemak zuk bidalitako ordainagirietatik abiatuta kudeatuko duela fakturazio prozesua. Ez duzu ordainagiri bakoitzeko dokumentu bat behar; dokumentu bakarrean hainbat irudi jar ditzakezu, baina egiaztatu guztiak behar bezala ikus daitezkeela.

Gogoratu irudia ez bada garbia eta irakurgarria ezin izango dugula horri lotutako faktura igorri.

Erantsi ostean, baliozkotze prozesura joango da eta horren baliozkotasuna egiaztatuko da. Baliozkotze prozesua amaitzen denean, web orrian kontsulta dezakezu behar bezala irakurri al izan den. Ordainagiria zuzena bada, hurrengo fakturan kontuan hartuko da.

Zer dira BIDESARIA programan adierazitako dirulaguntzak?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretu bidez onetsitako dirulaguntzen programaren helburua da 2020an zehar Bizkaiko, Gipuzkoako edo Arabako Foru Aldundien titulartasunekoak diren, zuzenean kudeatzen diren eta bidesaria daukaten bide-azpiegiturak erabili dituzten pertsona fisikoei, Bizkaian bizi direnei eta egoitza fiskala bertan dutenei, laguntza ematea. Zehazki, 2020ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean, biak barne, egindako mugimenduengatik emango da laguntza.

DIRU-LAGUNTZA eskatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Zure zerga egoitza eta bizilekua Bizkaian badaude, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera. Pantaila honetan OBErekin ordaindutako bidaietarako diru-laguntza eska dezakezu.

Hurrengoak beharko dituzu:

  • Pertsona fisikoa izatea (ez enpresa).
  • Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
  • Erabilera pribatuko zure ibilgailu arinaren matrikulari lotutako OBE (Vía-T) gailua izatea, enpresa, lan edo ekonomia jarduera bati ere ez dagoena lotuta.
  • Mugimenduak ibilgailu horrekin eta ordainketak OBE (Vía-T) gailu horrekin egitea
  • Zerga betebeharrak eta betebehar fiskalak egunean izatea.
  • Eskaneatu edo atera argazkia zure NANari(alde bietatik), zure gida-baimenari, ibilgailu arinaren zirkulazio baimenari (alde bietatik) eta finantza erakundeak egindako agiriari. Azkenekoan kontuaren titulartasuna eta atxikitako OBEarena egiaztatuak geldituko dira. Hori guztia eskabideari gehitu behar zaio.

Nire OBEari alta eman behar al diot diru-laguntza eskatu baino lehen?

Ez da beharrezkoa.

“Nire diru-laguntzak” irtengunean aurrez ikusitako eskaera prozesua egiten joatearekin nahikoa da. Prozesu honetan eskatzen zaizun banku dokumentazioa onartzen bada, diru-laguntzari atxikitako OBEa “Nire Txartelak/OBEak” aukeran automatikoki grabatua geldituko da eta, aldi berean, aukera honetako zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzu.

Badaukat BIDESARIA sisteman onartutako OBE bat. Nahikoa da dirulaguntzen prozesuan sartzeko?

Ez.

Dirulaguntzak kalkulatzeko hileko prozesuan sartzeko aurreikusitako baldintzak bete behar dituzu.

Horretarako, kontuan izan zure egoitza fiskala eta bizilekua Bizkaian egon behar direla. Hala bada, hasierako baldintzak betetzen dituzu, baina ez guztiak.

“Nire dirulaguntzak” erlaitzera jo behar duzu. Pantaila honetan OBErekin ordaindutako bidaietarako dirulaguntza eska dezakezu.

Gogoratu honako hauek behar izango dituzula:

  • Pertsona fisikoa izatea (ez enpresa).
  • Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
  • Erabilera pribatuko zure ibilgailu arinaren matrikulari lotutako OBE (Vía-T) gailua izatea, enpresa, lan edo ekonomia jarduera bati ere ez dagoena lotuta.
  • Mugimenduak ibilgailu horrekin eta ordainketak OBE (Vía-T) gailu horrekin egitea
  • Zerga betebeharrak eta betebehar fiskalak egunean izatea.

Eskaneatu edo atera argazkia zure NANari (alde bietatik), zure gida-baimenari, ibilgailu arinaren zirkulazio baimenari (alde bietatik) eta finantza erakundeak egindako agiriari. Azkenekoan kontuaren titulartasuna eta atxikitako OBEarena egiaztatuak geldituko dira. Hori guztia eskabideari gehitu behar zaio.

Nola dakit nire eskaera onartu dela?

Diru-laguntzaren eskabidea bidaltzen duzunean eta aztertzen hasten garenean, posta elektronikoa jasoko duzu eta zure diru-laguntzaren eskabidea jaso dugula jakinaraziko zaizu.

Eskabidea zain egoeran geldituko da baliozkotu arte.

Guztia zuzena bada, posta elektronikoz jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera onartu dela jakinaraziko zaizu. Jada ez duzu gehiago egin behar.

Datu akastunen bat antzemanez gero, posta elektronikoa jasoko duzu eta egoera hori jakinaraziko zaizu. Horrez gain, araudiak aurrez ikusitakoarekin bat, gehienez 10 egun izango dituzu akatsa zuzentzeko. Adierazitako epean jarduerak gauzatzen ez badira, eskaera ukatutzat joko da eta artxibatzeari ekingo zaio.

Garrantzitsua da gogoratzea diru-laguntzaren eskabidea ez dela baliozkotuko Interbiakek adostasuna ematen ez duen bitartean eta adostasun jakinarazpenean berariaz adierazten zaizun datatik izango ditu ondorioak.

Jakinarazpen guztiak POSTA ELEKTRONIKOZ egingo dira, beraz, oso garrantzitsua da aldizka zure postan posta elektronikoko sarrera-ontzia eta spam karpeta (nahigabeko posta) begiratzea, badaezpada, postaren hornitzaileak jakinarazpena bertan utzi badu.

Gogoratu egindako gestio guztiak online eskura dituzula BIDESARIA aplikazioaren bidez, beraz, erregistratua bazaude, edonoiz eta edonon sar zaitezke zure diru-laguntzaren eskaerarekin zerikusia duen guztia ezagutzeko.

Diru-laguntzaren eskabidea hilero osatu behar al dut?

Ez. Diru-laguntza onartua baduzu, ez duzu gehiago egin beharrik.

Sistema bera arduratzen da dagozkion hileko jarduerak egiten.

Modu horretan, hilero e-posta bidaliko zaizu eta hilabete horretan diru-laguntzarik ba al duzun jakinaraziko zaizu. Lortuz gero, hilabete horretan diru-laguntzaren zenbatekoaren berri izango duzu. Nolanahi ere, betiere hilabete horretako eta aurrekoetako diru-laguntzaren emaitzari buruzko xehetasunean sar zaitezke Bidesaria aplikazioaren bitartez.

Gogoratu nahi izanez gero, pantailan bistaratzen diren datuak Excelean deskarga ditzakezula.

Nola kalkulatzen da hilero dagokidan diru-laguntza?

Araudiak xedatutakoarekin bat, hilabetea igarotakoan eta hilero, diru-laguntza onartu edo ezesteko kalkulua burutuko da. Bakarrik aurreko hilekoari dagokiona izango da, hilabete horretan araudian xedatutako baldintzak bete al diren kontuan hartuta.

Diru-laguntza hilero kalkulatzeko onartua izan bazara, oinarrizko baldintzak betetzen dituzu: pertsona fisikoa eta ez enpresa izatea.

Gainerako baldintzak hilero egiaztatuko dira: Bizkaian erroldatua egotea eta egoitza fiskala bertan izatea, zerga betebeharrak eta betebehar fiskalak betetzea, eta abar. Bai eta zure eskaeran onartutako OBE gailuarekin (Vía-T) eta ibilgailu arinarekin mugimenduak eginak izatea ere.

Hau da, hileko diru-laguntza kalkulatzeko, bakarrik diru-laguntzari atxikitako ibilgailuarekin egin diren bidaiak kontuan hartuko dira, onartua dagoen OBE gailuarekin ordaindu badira.

Diru-laguntzen programak bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Batetik, Bizkaiko Lurralde Historikoaren titulartasunekoak diren, zuzenean kudeatzen diren eta bidesaria daukaten autobideetan gastatutako zenbateko guztia 33,45 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Hilabetea igarotakoan itzuliko da diru-laguntzaren eskabidean adierazitako kontu zenbakian, onartua badago.
  • Bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoaren titulartasunekoak diren, zuzenean kudeatzen diren eta bidesaria daukaten autobideetan hilean 33,45 euro baino gutxiago gastatzen ez baduzu, baina 10 bidaia baino gehiago eginak badaude, bidaiak zenbateko handienetik txikienera sailkatuko dira eta hamaikagarren (11) eta hogeita bosgarren (25) bidaien artean ordaindutako ordainsarien zenbatekoek, BEZa kanpo, % 35eko diru-laguntza izango dute; hogeita seigarrenetik (26) aurrera bidaia bakoitzaren zenbatekoari dagokion % 45 lagunduko da diruz, BEZa kanpo.
  • Bestetik, modu osagarrian, dirulaguntza kalkulatzeko, Araba eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen titulartasuneko autobideetan, zuzenean kudeatzen direnetan eta bidesaria dutenetan, bidaietan 48,93 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.

Hilabete zehatzean lor dezakedan diru-laguntzaren zenbatekoaren adibidea izan al dezaket?

Demagun Bilbon bizi zarela eta egunero ikastera Donostiara joaten zarela. Kalkulua egiteko, guztira 40 bidaia (20 joateko eta beste 20 etortzeko) egin dituzula ulertuko dugu. 2021. urteko tarifekin, bidaia bakoitzak 11,94 euro balio baditu, guztira 477,60 euro ordainduko zenituzke.

Bilbo-Donostia ibilbideak bi lurralde historiko igarotzen ditu: Bizkaia eta Gipuzkoa; beraz, bidearen kostua (11,94 euro) honako moduan banatzen da: 5,01 euro Bizkaiko tartean eta 6,93 euro Gipuzkoako bidean.

Hortaz, ordaindutako guztizko zenbatekoa (477,60 euro) Bizkaian 200,40 euron eta Gipuzkoan 277,20 euron banatzen da.

Bidesariaren diru-laguntza programarekin guztira 395,22 euro (166,95 euro Bizkaian eta 228,27 euro Gipuzkoan) berreskuratuko dituzu eta zenbatekoa hilabetea igarotakoan ordainduko zaizu OBEari atxikitako kontu zenbakian.

Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen titulartasuneko autobideetan egindako edozein bidaiarengatik diru-laguntza lortu al izango dut?

Ez. Beharrezkoa da bidaia horiek jatorria eta jomuga Bizkaian izatea (gainerako baldintzak betetzeaz gain, noski).

Baina nire egoitza Durangaldean dago, Gipuzkoarekin zona mugakidean, alegia, eta ohiz AP-8 autobidera Eibarko bidesarian sartzen naiz edo AP-1 autobidera Arrasate edo Lukoko bidesarian.

Ez kezkatu. Diru-laguntzen programak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.

Durangaldeko udalerri bateko (Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Bedia ,Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Zaldibar) egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-8 autobidera Eibarren sartuz gero edo AP-1 autobidera Arrasate edo/eta Lukon, Eibar, Arrasate edo/eta Lukoren jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.

Nire kasuan, egoitza Lea-Artibain, hain zuzen ere, Gipuzkoarekin zona mugakidean, dago eta ohiz AP-8 autobidea Elgoibar, Itziar edo Eibarko bidesarian hartzen dut.

Ez kezkatu. Diru-laguntzen programak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.

Lea-Artibaiko udalerri bateko (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Ondarroa, Ziortza-Bolibar) egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-8 autobidera Elgoibar, Itziar edo Eibarren sartuz gero, Elgoibar, Itziar, edo/eta Eibarren jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.

Onartutako diru-laguntzaren eskabideko daturen bat aldatzen badut, zer egin behar dut?

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

OBEz aldatu dut. Horrek dirulaguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, obe berri horrekin ordaindutako mugimenduak ez dira sartuko dirulaguntza kalkulatzeko prozesuan.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Banku kontuaren zenbakia aldatu dut. Horrek dirulaguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Eta ez ahaztu zure titulartasunekoa izan behar den kontu zenbaki berrian egin behar direla dirulaguntzari lotuta daukazun OBEko karguak.

Jakinarazten ez baduzu eta dagokion dokumentazio guztia aurkezten ez baduzu, zure kontu berria ez da geldituko dirulaguntzari lotuta.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Ibilgailua aldatu dut. Horrek dirulaguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, ibilgailu berri horrekin egindako mugimenduak ez dira sartuko dirulaguntza kalkulatzeko prozesuan.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Gidabaimena iraungi zait eta berria egin didate. Horrek dirulaguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi behar duzu eta gidabaimen berria aurkeztu behar duzu.

Gogoratu baldintzetako bat dela gidabaimena indarrean izatea.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Nola egingo ditut aldaketa horiek jada onartua dudan diru-laguntzaren eskabidean?

Bidesariaren bitartez online egin dezakezu edo aurrez aurre Interbiakera hurbilduta edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotara joanda, salbuespen batekin: aldaketa hasierako eskabideari atxikitako bigarren eta ondorengo ibilgailuen aldaketen ingurukoa bada, bakarrik aurrez aurre egin daiteke.

Hau da, ibilgailuaren lehenengo aldaketarako eskabidea online egin daiteke Bidesariaren bitartez. Aldaketa gehiago behar badituzu, aurrez aurre egin beharko dituzu Interbiaken edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotan.

Nola dakit diru-laguntzan aldaketa eskaera onartu al den?

Bai diru-laguntzaren inguruan, baita Bidesariak eskaintzen duen edozein zerbitzuren inguruan ere eskaera egiten duzun bakoitzean zure datuei atxikitako e-postan jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera izapidetzen ari dela jakingo duzu.

Modu berean, izapidearen emaitza e-postaz jakinaraziko zaizu.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Nolanahi ere, betiere jardunean dauden prozeduren xehetasunean sar zaitezke zure datuetara Bidesaria aplikazioaren bitartez sartuz.