Aldundiaren Logoa

Bidesaria

Zer da Bidesaria?

Bidesaria Interbiak erakundeak autobideen erabiltzaile guztien esku jartzen duen sistema da, honako edozein zerbitzu erabili ahal izateko:

  • Egindako BIDAIAK kontsultatu eta deskargatzeko.
  • FAKTURAK eskatu eta kudeatzeko.
  • DIRULAGUNTZAK eskatu eta kudeatu
  • Izan dituzun laguntzak eta DESKONTUAK edo lor ditzakezunak ezagutzeko.
  • Jakinarazpenak jasotzeko.
  • DIRU-LAGUNTZAK eskatu eta kudeatzeko.

Erabili "Laguntza Interaktiboa"; Bidesarian erregistratzeko prozesu guztia jakinarazten dizu eta zerbitzu desberdinen berri ematen du.

Nola sar naiteke Bidesarian?

Bidesariara sartu ahal izateko eta atal desberdinak kontsultatzeko, aldez aurretik erregistratua egon behar duzu.

  • Erabiltzaile erregistratua ez bazara, sartu erregistratzeko inprimakian eta, horretarako, sakatu Erregistratu botoia.
  • Jada erabiltzaile erregistratua bazara, sartu aplikazioan Sartu botoiaren bitartez.
  • Erabiltzaile erregistratua bazara eta atzipen datuak gogoratzen ez badituzu, sakatu Gogoratu pasahitza botoia.

Ez nago erregistratua eta Erregistratu bitartez sartu naiz. Zer egin behar dut orain?

Zure datu pertsonalekin, baita helbide, kontaktu eta aplikaziorako atzipenari buruzkoekin ere erregistratzeko inprimakia bete behar duzu. (erabiltzailearen izena eta pasahitza) Gogoratu, nahi izanez gero, ondoren alda daitezkeela (erabiltzailearen izena eta pasahitza barne).

Halaber, zure datuak fitxategi automatizatuan sartzea onartu behar duzu, indarreko legeriarekin bat.

Datuak behar bezala bete dituzunean, sakatu Erregistratubotoia, erregistroa baieztatzeko pantailara iritsiko zara eta denbora laburrean sisteman alta emana zaudela baieztatzeko posta elektronikoa jasoko duzu.

Jada erregistratua nago. Nola sar naiteke aplikazioan?

Aplikazioan sartzeko, idatzi zure erabiltzailea eta pasahitza eta sakatu Sartubotoia; erregistratze prozesuan eskuratutako informazioarekin orrian sartuko zara eta datuak aldatzeko aukera izango duzu.

Erregistratzeko erabili nituen erabiltzailea edota pasahitza ez ditut oroitzen. Zer egingo dut?

Pasahitz berria eskatzeko, sartu zure agiriaren zenbakia (NAN/IFK/IFZ/AIZ) eta aktibatzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Mezu elektronikoa jasoko duzu pasahitz berriarekin eta alta emandako erabiltzailearen izenarekin.

Sartu ostean sistemak ezarri dizun pasahitz berria aldatu ahal izango duzu.

Gogoratu nahi beste aldiz alda ditzakezula erabiltzailea eta pasahitza.

Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Bere egunean sartu nituen datuak aldatu nahi ditut

Zure datuetara iritsi zarenean, hasierako pantailan erregistratzeko erabilitako datuak ikus ditzakezu: datu pertsonalak, helbidea, kontaktua eta aplikazioan sartzeko datuak.

Zure datu guztietan nahi beste aldiz egin ditzakezu aldaketak.

Gogoratu nahi duzunean “erabiltzailea” eta “pasahitza” alda ditzakezula. Bakarrik “atzipen datuak aldatzea” aukeran sartu behar duzu.

Bidesarian alta emateko txartel/OBEren bat alta eman behar al da?

Ez. Bidesaria sistema Interbiakek zure esku jartzen duen bitartekoa da, eskaintzen dituen zerbitzu desberdinen berri izateko. Bakarrik txartel/OBE zehatzarekin zerikusia duen zerbitzua erabili nahi baduzu, alta eman beharko duzu.

Nola egin dezaket nire bidaiak kontsultatzeko?

Bidaien berri emateko, erregistratu ondoren, kontsultatu nahi dituzun txartel/OBEei alta eman behar diezu. Horretarako, joan “Nire txartelak/OBEak” aukerara.

Pantaila honetan sisteman alta emanak dituzun txartelak/OBEak kontsulta ditzakezu. Txartel/OBEen zerrendan txartel/OBEa diru-laguntza edota fakturaren batean sartuta al dagoen bistaratuko da.

Halaber, txartel/OBE berriaren alta edo jada existitzen denaren baja eska dezakezu.

Gogoratu txartel/OBEaren alta eskabidea zain egoeran geldituko dela txartel/OBEa baliozkotu arte. Txartel/OBEa onartu edo ezestea posta elektronikoz jakinaraziko zaizu.

Txartel bat fakturetara edo dirulaguntzetara lotuta geldi dadin, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz. “INFORMAZIOA-FAKTURAK” eta “INFORMAZIOA-DIRULAGUNTZAK” ataletan ikus ditzakezu prozedura horiek.

Garrantzitsua da honako hau gogoratzea: txartel/OBE bati baja ematen badiozu, dirulaguntza eta faktura eskaerari baja emango zaie, txartel horri atxikiak baldin badaude.

Era berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excelean deskarga ditzakezu.

Nola eman diezaioket alta txartel/OBE bati?

Hautatu “Txartel/OBEaren Alta” aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

Eskabidea jaso dugula adierazten duen posta elektronikoa jasoko duzu. Txartel/OBEaren alta eskabidea zain egoeran geldituko da txartel/OBEa baliozkotu arte. Txartel/OBEa onartu edo ezestea ere posta elektronikoz jakinaraziko zaizu.

Txartel bati alta ematen badiot gainerako zerbitzuak automatikoki aktibatzen al dira?

Ez. Berariaz eskatu behar dituzu eta sistemak hala adierazten badizu, erantsi dagokion informazio/dokumentazioa.

Gogoratu: fakturen edo dirulaguntzen zerbitzuetara sartu nahi baduzu, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz.

Txartel/OBE bati baja ematen badiot, Bidesariaren zerbitzuak erabiltzen jarrai al ditzaket?

Bidesariaren zerbitzuak beti daude zure eskura, baina KONTUZ.

Gogoratu: txartel/OBEren bat zerbitzuari atxikia badiozu eta txartel/OBEari baja ematen bazaio, zerbitzurik ez duzula jaso nahi ulertuko dugu, hau da: ezingo dituzu bidaiak jakin, ez duzu fakturarik jasoko eta atxikitako diru-laguntza eskuratzeari utziko diozu, bidaiak txartel/OBE horri atxikiak baleude.

Beraz,

  • Hileko fakturaren zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire fakturak” aukeraren bitartez.
  • Diru-laguntzen zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire diru-laguntzak” aukeraren bitartez.

Txartel/OBE bati baja eman diot eta jada ez dut fakturarik edota diru-laguntzarik jasotzen. Nola konponduko dut?

“Txartel/OBEren alta” berriz eskatu beharko duzu, lehenengo aldia izango balitz bezala eta, beraz, izapide guztiak egin beharko dira.

OBE horri atxikitako diru-laguntza berriz eskatzea beharrezkoa bada, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera eta egin eskaeraren izapide guztiak lehenengo aldia izango balitz bezala.

Faktura eskatu nahi badut, nola egin dezaket?

Hautatu “Nire fakturak” irtengunea. Pantaila honetan sistemak erregistratuak dituzun txartel/OBEetarako faktura eska dezakezu eta faktura bidaltzeko helbidea hautatu ahal izango duzu. Halaber, aldizka faktura egiteko data hauta dezakezu.

Ordaintzeko modu horri lotutako lehenengo faktura baldin bada, aukeratu egin ahal izango duzu ea unean uneko hilabeteko mugimenduen faktura edo lehenagoko data batetik aurrerakoa jaso nahi duzun.

Gogoratu OBE edota txartel baten eskaera egiten duzun momentutik, faktura hilero jasoko duzu zuk hauek jasotzeari ezetza ematen duzun momentura arte. Horretarako, “Nire fakturak” sailan sartu, eta fakturazio prozesuan baja eman fakturetan kendu nahi duzun OBE edota txartela.

Nola eska ditzaket fakturak ordainketak eskudirutan egin baditut?

“Nire Fakturak” irtenguneak “Ordainketak eskudirutan” aukera eskaintzen du.

Pantaila horretan eskudirutan egindako ordainketetarako faktura eska dezakezu, faktura bidaltzeko helbidea aukeratu ostean.

Aplikazioaren bitartez ordainagiria erantsi baino lehen, berraztertu irudia behar bezala irakurtzen dela, baita barra-kodea osoa ere. Garrantzitsua da kontuan izatea sistemak zuk bidalitako ordainagirietatik abiatuta kudeatuko duela fakturazio prozesua. Ez duzu ordainagiri bakoitzeko dokumentu bat behar; dokumentu bakarrean hainbat irudi jar ditzakezu, baina egiaztatu guztiak behar bezala ikus daitezkeela.

Gogoratu irudi osoa ez bada garbia eta irakurgarria ezin izango dugula horri lotutako faktura igorri.

Erantsi ostean, baliozkotze prozesura joango da eta horren baliozkotasuna egiaztatuko da. Baliozkotze prozesua amaitzen denean, web orrian kontsulta dezakezu behar bezala irakurri al izan den. Ordainagiria zuzena bada, hurrengo fakturan kontuan hartuko da.

Zer dira BIDESARIA programan adierazitako dirulaguntzak?

Egoitza fiskala eta bizilekua Bizkaian duten eta ordainpeko autobideak erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako (ez enpresentzako) diru-laguntzak dira.

Bi diru-laguntza programa daude:

  • Programa 1 deritzana - Bizkaiko foru aldundiak (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoko foru aldundiak (AP-8 eta AP-1) eta Arabako Foru aldundiak (AP-1) kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorrien arabera.
  • Programa 2 deritzana - AP-68 autobideko Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan izandako joan-etorriengatik

Bi kasuetan, autobidearen sarrera edo irteera Bizkaian egin behar da.

DIRU-LAGUNTZA eskatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Zure zerga egoitza eta bizilekua Bizkaian badaude, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera.

Pantaila honetan OBErekin ordaindutako bidaietarako diru-laguntza eska dezakezu.

Honako hauek beharko dituzu:

  • Pertsona fisikoa izatea (ez enpresa).
  • Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
  • Erabilera pribatuko zure ibilgailu arinaren matrikulari lotutako OBE (Vía-T) gailua izatea (hau da, ibilgailu arin hori ezin da enpresa, lan edo ekonomia jarduera batekin erlazionatuta egon).
  • Mugimenduak ibilgailu horrekin eta ordainketak OBE (Vía-T) gailu horrekin egitea
  • Zerga betebeharrak eta betebehar fiskalak egunean izatea.
  • Eta erantsi eskaneatu edo argazkia aterata zure NANari(alde bietatik), zure gida-baimena, ibilgailu arinaren zirkulazio baimena (alde bietatik) eta OBEa lortu duzun finantza erakundeak egindako agiria. Agiri honek argi azaldu behar du, bai OBEa bai honen karguak egiten diren kontua, zure izenean daudela.

Garrantzizkoa: dokumentu denak indarrean izan behar direla

Bi DIRU-LAGUNTZA mota daudenez, bi eskaera egin behar ditut?

Ez.

Eskaera bakar bate gin behar duzu.

Egiten duzunean, ikusiko duzu atal batean zuk adieraziko diguzula zure eskaera bi programetan sartu nahi duzun edo programa bakar batean sartu nahi duzun.

Nire OBEari alta eman behar al diot diru-laguntza eskatu baino lehen?

Ez da beharrezkoa.

“Nire diru-laguntzak” irtengunean aurrez ikusitako eskaera prozesua egiten joatearekin nahikoa da.

Prozesu honetan eskatzen zaizun banku dokumentazioa onartzen bada, diru-laguntzari atxikitako OBEa “Nire Txartelak/OBEak” aukeran automatikoki grabatua geldituko da eta, aldi berean, aukera honetako zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzu.

Badaukat BIDESARIA sisteman onartutako OBE bat. Nahikoa da dirulaguntzen prozesuan sartzeko?

Ez.

Diru-laguntzak kalkulatzeko hileko prozesuan sartzeko aurreikusitako baldintzak bete behar dituzu.

Horretarako, kontuan izan zure egoitza fiskala eta bizilekua Bizkaian egon behar direla. Hala bada, hasierako baldintzak betetzen dituzu, baina ez guztiak.

“Nire dirulaguntzak” erlaitzera jo behar duzu. Pantaila honetan OBErekin ordaindutako bidaietarako diru-laguntza eska dezakezu.

Honako hauek beharko dituzu:

  • Pertsona fisikoa izatea (ez enpresa).
  • Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
  • Erabilera pribatuko zure ibilgailu arinaren matrikulari lotutako OBE (Vía-T) gailua izatea (hau da, ibilgailu arin hori ezin da enpresa, lan edo ekonomia jarduera batekin erlazionatuta egon).
  • Mugimenduak ibilgailu horrekin eta ordainketak OBE (Vía-T) gailu horrekin egitea
  • Zerga betebeharrak eta betebehar fiskalak egunean izatea.
  • Eta erantsi eskaneatu edo argazkia aterata zure NANari(alde bietatik), zure gida-baimena, ibilgailu arinaren zirkulazio baimena (alde bietatik) eta OBEa lortu duzun finantza erakundeak egindako agiria. Agiri honek argi azaldu behar du, bai OBEa bai honen karguak egiten diren kontua, zure izenean daudela.

Garrantzizkoa: dokumentu denak indarrean izan behar direla

Nola dakit nire eskaera onartu dela?

Diru-laguntzaren eskabidea bidaltzen duzunean eta aztertzen hasten garenean, posta elektronikoa jasoko duzu eta zure diru-laguntzaren eskabidea jaso dugula jakinaraziko zaizu.

Eskabidea zain egoeran geldituko da baliozkotu arte.

Guztia zuzena bada

  • Posta elektronikoz jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera onartu dela jakinaraziko zaizu.
  • Jada ez duzu gehiago egin behar.

Datu akastunen bat antzemanez gero:

  • Posta elektronikoa jasoko duzu eta egoera hori jakinaraziko zaizu
  • Horrez gain, araudiak aurrez ikusitakoarekin bat, gehienez 10 egun izango dituzu akatsa zuzentzeko.
  • Bidali eskatzen dizugun dokumentazioa edo zuzendu esan dizkizugun akatsak, berriro zure eskaera aztertu dezagun
  • Adierazitako epean jarduerak gauzatzen ez badira, eskaera ukatutzat joko da eta artxibatzeari ekingo zaio.

Garrantzizkoa: zure diru-laguntzaren eskabidea ez da onartuta izango Interbiakek adostasuna ematen ez duen bitartean eta adostasun jakinarazpenean bertan adierazten zaizun datatik izango ditu ondorioak.

Jakinarazpen guztiak POSTA ELEKTRONIKOZ (EMAILEZ) egingo dira, beraz, oso garrantzitsua da aldizka zure posta elektronikoko sarrera-ontzia eta spam karpeta (nahigabeko posta) begiratzea, badaezpada, postaren hornitzaileak jakinarazpena bertan utzi badu.

Gogoratu egindako gestio guztiak online eskura dituzula BIDESARIA aplikazioaren bidez, beraz, erregistratua bazaude, edonoiz eta edonon sar zaitezke zure diru-laguntzaren eskaerarekin zerikusia duen guztia ezagutzeko.

Diru-laguntzaren eskabidea hilero osatu behar al dut?

Ez.

Diru-laguntza onartua baduzu, ez duzu gehiago egin beharrik.

Sistema bera arduratzen da, hilero, dagozkion jarduerak egiten.

Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

Hau da, zure diru-laguntza eskaera onartzen denean, sistemak hilero honakoak egiaztatzen ditu: autobideetan ibili zaren, diru-laguntzarako aurreikusitako ibilbideetan ordaindu duzun zenbatekoa eta, hilabete horretan, gainerako baldintzak betetzen dituzun (helbidea, zerga-egoera, etab.).

Horrela, hilero mezu elektroniko bat (e-maila) bidaliko zaizu, hilabete horretarako diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko.

Hala badagokio, hil horretan dagokizun diru-laguntzaren zenbatekoaren berri emango zaizu.

Bestalde, hilabete horretan, egindako kalkuluen ondoren, ez badagokio, ez izatearen arrazoia jakinaraziko zaizu.

Gainera, nahi baduzu, hilabete horretako diru-laguntzaren eta aurrekoen emaitzen xehetasunak ikusi ahal izango dituzu Bidesaria aplikazioaren bidez, eta pantailak erakusten duen informazioa excel bidez deskargatu ahal izango duzu.

Diru-laguntza urtebetekoa da, eta, onartu ondoren, urte horretarako baliozkoa da, onartzen den hilabetetik hasita, kalkuluak eta egiaztapenak hilero egin daitezen.

Nola egiten dira hilero dagokidan diru-laguntza?

Diru-laguntzen programak arautzen dituzten araudiek prozesuak nolakoak diren jasotzen dute.

Laburbilduta:

  • Hilero, hilabetea amaitu ondoren, kalkulua egiten da, kalkulatzeko hilabete horretarako onartuta dauden eskatzaileei dagozkien diru-laguntzak zehazteko.
  • Programa bakoitzerako aurreikusitako autobideetan hilabete horretan egindako joan-etorriak egiaztatzen dira, baita baldintzak betetzen diren ere (helbidea, zerga-egoera, etab.).

Diru-laguntzetan bi programa daudenez, bi kalkulu independente egingo dira.

  • Bizkaiko (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
  • AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.

Hilean behin dagokizun diru-laguntza kalkulatzeko onartu bazaituzte, oinarrizko baldintzetako bat betetzen duzulako da: pertsona fisikoa izatea, eta ez enpresa, eta, gainera, gainerako dokumentazioa, eskaera egiteko unean, zuzena zen.

Hau honela, zure onartutako eskaera, eskatu duzun diru-laguntza prozesuaren barruan egongo da: kalkulu bakarrean edo bietan.

Gogoratu gainerako baldintzak hilero egiaztatuko direla: Bizkaian erroldatuta egotea eta zerga-egoitza izatea, zerga-betebeharrak eta abar betetzea, eta, noski, zure eskabidean onartu ziren OBE (Via-T) gailuarekin eta ibilgailu arinarekin joan-etorriak egin izana.

Azken hori garrantzitsua da: diru-laguntzan onartuta dauden ibilgailu arinarekin egin behar izan dituzu dagozkion joan-etorriak eta onartutako OBE (viaT) delakoarekin ordaindu behar izan dituzu ondainsariak.

Beraz, ez ahaztu dagokion hileko diru-laguntza kalkulatzeko honako hauek soilik hartuko direla kontuan: diru-laguntzari lotutako ibilgailuarekin egindako joan-etorriak eta onartutako OBE gailuarekin ordaindutakoak, eta noski, programa bakoitzerako aurreikusitako tarteetan ordaindutakoak

  • Bizkaiko (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
  • AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.

Baina nik argi edukitzeko, zeren bi diru-laguntza programa daudenez...

Zenbatekoa da foru zaldundiek zuzenean kudeatzen duten autobideetan (AP8, VSM, Artxandako Tunelak, AP-1) ibiltzeagatik jaso daitekeen diru-laguntza?

Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Batetik, Bizkaiko autobideetan (AP-8, VSM eta Artxandako Tuneletan) gastatutako zenbateko guztia 35,59 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Hilabetea igarotakoan itzuliko da diru-laguntzaren eskabidean adierazitako kontu zenbakian, onartua badago.
  • Bestalde, hilean 35,59 euro baino gutxiago gastatzen ez baduzu, baina 10 bidaia baino gehiago eginak badaude, bidaiak zenbateko handienetik txikienera sailkatuko dira eta hamaikagarren (11) eta hogeita bosgarren (25) bidaien artean ordaindutako ordainsarien zenbatekoek, BEZa kanpo, % 35eko diru-laguntza izango dute; hogeita seigarrenetik (26) aurrera bidaia bakoitzaren zenbatekoari dagokion % 45 lagunduko da diruz, BEZa kanpo.
  • Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, Araba (AP-1) eta Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1), bidaietan 52,05 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.

Zenbatekoa da AP68-n ibiltzeagaitik jaso daiteken dirulaguntza?

Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

  • AP-68 autobidean Bizkaiko bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik gastatutako zenbateko guztia 35,59 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Hilabetea igarotakoan itzuliko da diru-laguntzaren eskabidean adierazitako kontu zenbakian, onartua badago.
  • Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, AP-68 autobidean Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan 52,05 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.

Baina, orduan, bi diru-laguntza programak kalkulatzeko diru-laguntza eskatzen badut, zenbat diru-laguntza jasoko ditut?

Bat, bi edo bat ere ez jaso ahal izango duzu, zeren:

  • Programa bakoitzerako aurreikusitako errepideetan joan-etorriak egin behar dituzu.
  • Eta aurreikusitako gainerako baldintzak bete behar dituzu hilero.

Hau da, bi programen arabera izan duzun gastua hilero kalkulatzeko eskatu baduzu, kalkulu horren emaitza jasotzen duten bi komunikazio jasoko dituzu hilero, email bat programa bakoitzeko.

Aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu eta bakoitzaren tarteetan joan-etorriak egin badituzu adierazi dizkizugun gutxieneko zenbatekoetan, diru-laguntza gisa jasoko duzu hilabete horretako joan-etorriengatik ordaindu duzunarekiko aldea.

Gogoratu: diru-laguntza programa bakoitza modu independentean kalkulatzen da.

  • Bizkaian sarrera edo irteera duten AP-8 (Bizkaia eta Gipuzkoa), VSM, Artxanda tunelak eta AP-1 (Araba) autobideetan egindako joan-etorrien zenbatekoa.
  • Bizkaian sarrera edo irteera duten Bizkaiko eta Arabako AP-68ko zatietan egindako joan-etorriei dagokien zenbatekoa.

Hilabete zehatzean, AP-8, VSM, TA eta AP-1 autobideetan ibiltzeagatik lor dezakedan diru-laguntzaren zenbatekoaren adibidea izan al dezaket?

Demagun Bilbon bizi zarala eta egunero ikastera Donostiara joaten zarala. Kalkulua egiteko, guztira 40 bidaia (20 joateko eta beste 20 etortzeko) egin dituzula ulertuko dugu. 2023. urteko tarifekin, bidaia bakoitzak 12,70 euro balio baditu, guztira 508,00 euro ordainduko zenituzke.

Bilbo-Donostia ibilbideak bi lurralde historiko igarotzen ditu: Bizkaia eta Gipuzkoa; beraz, bidearen kostua (12,70 euro) honako moduan banatzen da: 5,38 euro Bizkaiko tartean eta 7,32 euro Gipuzkoako bidean.

Hortaz, ordaindutako guztizko zenbatekoa (508,00 euro) Bizkaian 215,20 euron eta Gipuzkoan 292,80 euron banatzen da.

Bidesariaren diru-laguntza programarekin guztira 420,36 euro (179,61 euro Bizkaian eta 240,75 euro Gipuzkoan) berreskuratuko dituzu eta zenbatekoa hilabetea igarotakoan ordainduko zaizu OBEari atxikitako kontu zenbakian.

Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen titulartasuneko autobideetan egindako edozein bidaiarengatik diru-laguntza lortu al izango dut?

Ez.

Beharrezkoa da bidaia horiek jatorria eta jomuga Bizkaian izatea (gainerako baldintzak betetzeaz gain, noski).

Baina nire egoitza Durangaldean dago, Gipuzkoarekin zona mugakidean, alegia, eta ohiz AP-8 autobidera Eibarko bidesarian sartzen naiz edo AP-1 autobidera Arrasate edo Lukoko bidesarian.

Ez kezkatu.

Diru-laguntzen Programa 1 delakoak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.

Durangaldeko udalerri bateko (Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Zaldibar) egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-8 autobidera Eibarren sartuz gero edo AP-1 autobidera Arrasate edo/eta Lukon, Eibar, Arrasate edo/eta Lukoren jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.

Nire kasuan, egoitza Lea-Artibain, hain zuzen ere, Gipuzkoarekin zona mugakidean, dago eta ohiz AP-8 autobidea Elgoibar, Itziar edo Eibarko bidesarian hartzen dut.

Ez kezkatu.

Diru-laguntzen Programa 1 delakoak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.

Lea-Artibaiko udalerri bateko (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Ondarroa, Ziortza-Bolibar) egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-8 autobidera Elgoibar, Itziar edo Eibarren sartuz gero, Elgoibar, Itziar, edo/eta Eibarren jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.

Nire kasuan, egoitza Orozkon dago eta ohiz AP-68 autobidea Ziorragako bidesarian hartzen dut.

Ez kezkatu.

Diru-laguntzen Programa 2 delakoak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.

Orozko-ko egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-68 autobidera Ziorragan sartuz gero, Ziorragan jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.

Onartutako diru-laguntzaren eskabideko daturen bat aldatzen badut, zer egin behar dut?

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

OBEz aldatu dut. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, obe berri horrekin ordaindutako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Banku kontuaren zenbakia aldatu dut. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Eta ez ahaztu zure titulartasunekoa izan behar den kontu zenbaki berrian egin behar direla diru-laguntzari lotuta daukazun OBEko karguak.

Jakinarazten ez baduzu eta dagokion dokumentazio guztia aurkezten ez baduzu, zure kontu berria ez da geldituko diru-laguntzari lotuta.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Ibilgailua aldatu dut. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, ibilgailu berri horrekin egindako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Gidabaimena iraungi zait eta berria egin didate. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?

Bai.

Berehala jakinarazi behar duzu eta gidabaimen berria aurkeztu behar duzu.

Gogoratu baldintzetako bat dela gidabaimena indarrean izatea.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Nola egingo ditut aldaketa horiek jada onartua dudan diru-laguntzaren eskabidean?

Bidesariaren bitartez online egin dezakezu edo aurrez aurre Interbiakera hurbilduta edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotara joanda, salbuespen batekin: aldaketa hasierako eskabideari atxikitako hirugarrengo eta ondorengo ibilgailuen aldaketen ingurukoa bada, bakarrik aurrez aurre egin daiteke.

Hau da, ibilgailuaren lehenengo edo bigarrengo aldaketarako eskabidea online egin daiteke Bidesariaren bitartez.

Aldaketa gehiago behar badituzu, aurrez aurre egin beharko dituzu Interbiaken edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotan.

Edozein kasutan, aldaketak egiteko, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta dokumentazioa osoa eta egindako aldaketarako zuzena den unetik aurrera izango ditu ondorioak.

Nola dakit diru-laguntzan aldaketa eskaera onartu al den?

Bai diru-laguntzaren inguruan, baita Bidesariak eskaintzen duen edozein zerbitzuren inguruan ere eskaera egiten duzun bakoitzean zure datuei atxikitako e-postan jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera izapidetzen ari dela jakingo duzu.

Modu berean, izapidearen emaitza e-postaz jakinaraziko zaizu.

Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

Nolanahi ere, betiere jardunean dauden prozeduren xehetasunean sar zaitezke zure datuetara Bidesaria aplikazioaren bitartez sartuz.

Zehazteko, nire diru-laguntza eskaera onartzen bada, hile-ko kalkuluak egingo al zaizkit bi diru-laguntza programe-tan: AP8+VSM+TA+AP1 eta AP68?

Hala egiteko esan badiguzu bakarrik.

Gogoratu eskaera egitean zuk esango diguzula kalkuluak programa bakar batean edo bietan egitea nahi duzun. Nahi duzunean aldatu ahal izango duzula erabakia, gehien komeni zaizun aukeran klik eginez.

Ez duzu dokumentazio osagarririk erantsi edo eskabide berri bat egin beharko: besterik gabe, klikatu gehien komeni zaizun aukera (programetako bat edo biak).

Zeintzuk dira BIDESARIA programan agertzen diren DESKONTUAK?

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023 rako bide-azpiegiturako sarearen zati batzuen bidesariaren zenbatekoak eguneratzen dituen Foru Dekretuak bi deskontu-mota jasotzen ditu OBErekin ordaindutako joan-etorrietarako:

  • AP-8 Bizkaia, MHS eta Artxandako tuneletako tarifetan deskontuak ibilgailu eraginkorrentzat:
    • % 100 elektriko diren ibilgailu arinentzat.
    • Salgaiak errepide bidez garraiatzeko diren ibilgailu astun elektrikoentzat, hibridoentzat eta gasez propultsatutakoentzat, “O” etiketa duten ibilgailuentzat eta DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutenentzat.:
  • Ibilgailu astunentzako deskontuak:
    • MHS autobideko tarifetan.
    • AP-8 autobidearen tarifetan, AP-8 Galdakao-Gipuzkoarekiko muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi azpiegiturak konbinatuta erabiltzeagatik.

Ibilgailu arin bat dut, 100% elektrikoa, dena eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?

Zure ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu % 100 elektrikoa erregistratu besterik ez duzu egin behar.

Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu arinentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren ZIRKULAZIO-BAIMENA.

Gogoratu ibilgailua ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa izan behar duela.

Nola dakit erregistroa behar bezala egin dudan?

Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.

Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.

Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.

Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.

Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

Gogoan izan ibilgailu arin % 100 elektrikoa erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.

Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.

Ibilgailu astun bat dut, salgaiak errepide bidez garraiatzeko, eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?

Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepide bidez garraiatzeko bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu eraginkorra erregistratu besterik ez duzu egin behar.

Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu astunentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren TXARTEL-TEKNIKOA eta, hala badagokio, eraginkortasun mota egiaztatzen duen dokumentazioa.

Gogoratu ibilgailua ibilgailu astuna salgaiak errepide bidez garraiatzeko izan behar duela eta honako motore mota eta emisio-mailetako bat eduki behar duela:

  • Astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutena.
  • Astuna EURO 6.
  • Astuna EURO 5.

Nola dakit erregistroa behar bezala egin dudan?

Ibilgailu eraginkorra erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu astun eraginkorra gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.

Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.

Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.

Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.

Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

Gogoan izan ibilgailu astun eraginkorra erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.

Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.

Hilero erregistratu behar dut ibilgailua?

Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.

Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

Zertan datza IBILGAILU ARIN ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA eta nola aplikatzen da?

AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu arin %100 elektriko direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.

Ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hurrengo hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak.

Zertan datza IBILGAILU ASTUN ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA eta nola aplikatzen da?

Hiru mota deskontu daude, motore mota eta emisio-maila dela eta.

AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu eraginkor astun direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.

  • % 25eko deskontua, ibilgailu astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa izatekotan.
  • % 20ko deskontua ibilgailu astuna EURO 6 bada.
  • % 15eko deskontua ibilgailu astuna EURO 5 bada.

Ibilgailua astuna eta eraginkorra dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak

OBE bati alta eman behar diot deskontua izateko?

Ez da beharrezkoa.

Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.

Eta beti OBE bera erabili behar dut deskontuak lortzeko?

Ez.

Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko. Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.

Ibilgailu ASTUN bat daukat eta aipatutako OHITASUN-DESKONTUREN bat lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?

Ez kezkatu, ez duzu ezer egin behar.

Sistemak hilero egiaztatuko ditu ibilgailu astunarekin egin dituzun joan-etorriak eta aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu, dagokion deskontua kalkulatu eta ordainketa egingo dizu hilabetea amaitzean OBE-gailuari lotutako kontuan.

Zertan datza deskontuak eta nola aplikatzen dira?

  • AP8 Galdakao eta Gipuzkoako muga arteko tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez 20 ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien %13, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
  • Hilabete naturalean noranzko berean 20 bidaia edo gehiago (zero tarifaren ordutegian egindako bidaiak kontuan hartu gabe) egiten dituzten ibilgailuek egindako tarteen %13, baldin eta identifikaziorako eta ordainketarako gailu telematiko beraren bidez (OBE) ordaintzen bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Garraio astunei erabileragatik ordainzarazteko sistema berria Bizkaian

Bizkaiak salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen kasuan erabiltzeagatik ordaintzeko sistema martxan jarriko du 2023ko urtarrilaren amaieran aurrera N-240 errepidean El Gallo eta Ubidea lotunearen artean eta BI-625 errepidean Laudiotik Basaurira bitartean.

Sistema berriak 7/2022 Foru Arauaren eta Europako Batzordearen babesa du.

Urtarrilaren 1ean, era berean, ibilgailu eraginkorrenei murrizketak aplikatuko dira, baldin eta gehieneko isuriei buruzko azken EURO arauetara egokitzen badira.

Erabiltzeagatik ordaintzeko sistemak honako xede hauek ditu:

  • Ezartzen den errepideen sarean baldintzarik onenak bermatzea
  • Sarea kontserbatu, mantendu eta ustiatzeko inbertsio nahikoa bermatzen duen kudeaketa eraginkor eta orekatuagoa ahalbidetzea
  • bide-segurtasuna hobetzea
  • Bizkaia EBan ezarritako deskarbonizazio gidalerroekin lerrokatzea eta 3,5 tona baino gehiagoko kamioi handiei CO2 emisioak murriztera bultzatzea

Ibilgailuen sailkapena

Erabiltzeagatik ordaintzeko sistema ezarriko zaie aipaturiko bideetan 3,5 tona baino gehiagoko gehieneko pisua baimenduta duten salgaiak garraiatzeko ibilgailuei:

  • Astunak I: 3,5 tonatik gorako eta 12 tonatik beherako gehieneko pisu baimendua.
  • Astunak II: gehieneko pisu baimendua 12 tona edo gehiagokoa dutenak

Ordaintzeko modua

Argibide gehiago

  • 900 840 048 telefono zenbakian (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etaria)
  • web interbiak

N240 ERREPIDEA – Tarifak eta deskontuak

N-240 errepidean Free Flow sistema duten 9 arku aktibatuko dira, El Galloko lotunearen (55 KP) eta Ubidearen (23 KP) artean jarriak, honako tarifa honen arabera (BEZa barne), jarraian jasotako kontrol-puntuetatik igarotzean:

BEHERANZKO NORANZKOA (ARABA) Tarifa
BEHERANZKO NORANZKOA (ARABA)Astunak IAstunak II
USANSOLO0,430,48
BEDIA***1,621,82
APARIO0,290,32
IGORRE NORTE0,320,37
IGORRE SUR**0,690,77
ARANTZAZU0,871,36
AREATZA1,221,90
ZEANURI0,661,03
BARAZAR*5,788,93
  • *** Lemoan (Estaziño auzoa) errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 1,03 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 1,15 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    Lemoan (Estaziño auzoa) errepidera sartzen diren erabiltzaileei 0,59 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,67 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

  • ** BI-2543 (Dima) hartuta errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 0,26 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,29 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    BI-2543 (Dima) hartuta errepidera sartzen diren erabiltzaileei 0,43 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,48 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

  • * BI-3542 (Otxandio) hartuta errepidera sartzen diren erabiltzaileei 1,40 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 2,06 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    BI-3542 (Otxandio) hartuta errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 4,38 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 6,87 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

GORANZKO NORANZKOA Tarifa(BILBAO)
GORANZKO NORANZKOA (BILBAO)Astunak IAstunak II
BARAZAR*5,788,93
ZEANURI0,661,03
AREATZA1,221,90
ARANTZAZU0,871,36
IGORRE SUR**0,690,77
IGORRE NORTE0,320,37
APARIO0,290,32
BEDIA***1,621,82
USANSOLO0,430,48
  • * BI-3542 (Otxandio) hartuta errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 1,40 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 2,06 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    BI-3542 (Otxandio) hartuta errepidera sartzen diren erabiltzaileei 4,38 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 6,87 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

  • ** BI-2543 (Dima) hartuta errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 0,43 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,48 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    BI-2543 (Dima) hartuta errepidera sartzen diren erabiltzaileei 0,26 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,29 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

  • *** Lemoan (Estaziño auzoa) errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 0,59 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,67 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    Lemoan (Estaziño auzoa) errepidera sartzen diren erabiltzaileei 1,03 ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 1,15 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

Era berean, egindako ibilbideen % 13ko deskontua egingo zaie hilabete naturalaren barruan N-240 Tarragona-Bilbo (Barazar) errepidean, Urgoitiko lotunetik (55,773 kp) Ubidea saihesbidera arte (23,050 kp), 180 kontrol-puntutik edo gehiagotik igarotzen diren ibilgailuei, baldin eta ordainketa eta identifikazio telematikoko OBE gailuaren bidez ordaintzen badute. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

N240 ERREPIDEA – Tarifak eta deskontuak

BI-625 errepidean Free Flow sistema duten 8 arku aktibatuko dira Laudiotik (372,560 KP) Basaurira arte (387,310 KP), honako tarifa honen arabera (BEZa barne), jarraian jasotako kontrol-puntuetatik igarotzean:

GORANZKO NORANZKOA (BILBAO) Tarifa
GORANZKO NORANZKOA (BILBAO)Astunak IAstunak II
ARAKALDO0,450,50
ZOLLO0,941,05
BAKIOLA0,230,26
UGAO-MIRABALLES1,011,13
ZARATAMO0,640,72
LAPATZA 1*0,400,44
IRUBIDE**0,360,40
  • * Ibilbide hori egin eta “Lapatzako industrialderako” errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 0,14 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,15 € II. motako ibilgailu astunen kasuan

    “Lapatzako industrialdetik” errepidera sartzen diren erabiltzaileei 0,26 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,29 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

  • ** BI-3720 (Galdakao) hartuta errepidetik ateratzen diren erabiltzaileei 0,28 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,31 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

    BI-3720 (Galdakao) hartuta errepidera sartzen diren erabiltzaileei 0,08 € ordaintzea dagokie I. motako ibilgailu astunen kasuan eta 0,09 € II. motako ibilgailu astunen kasuan.

BEHERANZKO NORANZKOA (ARABA) Tarifa
BEHERANZKO NORANZKOA (ARABA)Astunak IAstunak II
IRUBIDE0,360,40
BASAURI0,140,15
ARRIGORRIAGA0,260,29
ZARATAMO0,640,72
UGAO-MIRABALLES1,011,13
BAKIOLA0,230,26
ZOLLO0,941,05
ARAKALDO0,450,50

Era berean, egindako ibilbideen % 13ko deskontua egingo zaie hilabete naturalaren barruan BI-625 errepidean Laudiotik (372,560 kp) Basaurira (387,310 kp) 160 kontrol-puntutik edo gehiagotik igarotzen diren ibilgailuei, baldin eta ordainketa eta identifikazio telematikoko OBE gailuaren bidez ordaintzen badute. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Deskontuak ibilgailurik eraginkorrentzat

Hiru deskontu mota motor motaren eta horren emisio-mailaren arabera:

  1. % 25eko deskontua ibilgailu astun elektrikoentzat, hibridoentzat eta gasez propultsatutakoentzat, O etiketa duten ibilgailuentzat eta DGTren sailkapenaren ECO etiketa duten ibilgailuentzat.
  2. % 20ko deskontua EURO 6 ibilgailu astunentzat
  3. % 15eko deskontua EURO 5 ibilgailu astunentzat

Egiaztatuta egon behar dute, eta OBE/VIA-Ta erabili behar dute identifikatzeko eta ordaintzeko, doikuntza hilero eta hilabetea igarotakoan OBE/VIA-T gailuari lotutako kontuan ordaindu ahal izateko. Horretarako matrikula erregistratuta behar da.

Ibilgailu eraginkorrenen deskontuak bateragarriak izango dira erabilera-maiztasunagatiko deskontuekin.

Nola eman izena: