MERKANTZIEN ERREPIDE BIDEZKO GARRAIO ASTUNETARAKO erabiltzeagatiko ordainketaren helburua, hura arautzen duen Foru Dekretuaren bidez, aplikatuko den errepide sarearen baldintza ezin hobeak bermatzea da.
Lehenengo fasean, 2023ko urtarrilaren amaieran indarrean sartu ondoren, erabilera-kanona Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasuneko errepide hauetan ezarri da:
Informazio gehiago INFORMAZIO OROKORRAPDF 321KB estekan.
Tarifak aplikatzeari dagokionez, adierazitako azpiegitura guztietan, ibilgailuak honela sailkatzen dira:
Tarifazio-puntuetan hainbat kontrol-arku ezarri ditu, kobrantza free-flow teknologiaren bidez egin ahal izateko.
Horrela, horietako bakoitzetik igarotzean, metalezko egituretan (kontrol-arkuak) jarritako ekipamenduek zirkulatzen ari den ibilgailuaren ezaugarriak antzemango dituzte; horrela, foru dekretuak araututako ibilgailuak bereizi ahal izango ditu, eta dagokien zenbatekoa egotzi ahal izango die.
Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepidez garraiatzekoa bada, bi modutan ordain dezakezu:
OBE bat baduzu (ordaintzeko gailu telematikoa edo teleordainketa), ez duzu ezer egin behar.
Kontrol-arkuak OBE gailua detektatuko dute kontrol-puntuetako pasabide bakoitzean, eta dagokion zenbatekoa zordunduko dute gailu horren aurka.
Nahikoa da zure matrikula Interbiak-en webgunean, Bidesaria plataforman, baliozko ordainbide (TXARTEL) batekin lotzea.
Lehenik eta behin, SARTU BIDESARIA SISTEMAN
Hona hemen esteka:
https://interbiak.bizkaia.eus/gestion_usuarios/login.asp?idioma=eu
Dagoeneko izena eman baduzu sartu beti egiten duzun bezala, “Sartu” botoiaren bidez.
Oraindik erregistratu ez bazara ez kezkatu. Izena ematea oso erraza da: egin klik “Erregistratu” aukeran eta jarraitu jarraibideak.
Mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman alta eman duzula egiaztatzeko.
Hemen daukazu urratsak azaltzeko bideoa.
Nahiago baduzu, hemen duzu galdetegiaren irudi bat, bete beharko duzu eta.
Zoaz “Nire PPU - Astunak” atalera. Bertan lotuko duzu zure salgaiak garraiatzeko ibilgailu ASTUNAREN matrikula.
Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila hau bakarrik ikusiko duzu eta klik egin beharko duzu “Ibilgailu astunaren matrikula tarjetari lotu” aukeran.
Matrikula bat edo gehiago lotzen dituzunean, pantailak informazio gehiago emango dizu: egindako eskabideen zerrenda agertuko da, zein egoeratan dauden eta eskabide bakoitzeko egin ditzakezun ekintzak.
Oso erraza da betetzea. Irudian ikusten baduzu, ikusiko duzu pantailak berak zer pauso eman behar dituzun.
Ibilgailuaren matrikula sartu. Sistemak bi aukera eskaintzen dizkizu
Besterik adierazi ezean, ibilgailu berri bat eransteko nahia markatuta agertzen da.
Ikus dezagun aukera hau, ikusten duzunez, oso erraza da.Ibilgailuaren datuak bakarrik sartu behar dituzu (matrikula, marka eta modeloa)
Zure ibilgailuak atzerriko matrikula badu, lotura egiteko aukera ere izango duzu, baina jatorrizko herrialdea adierazi beharko duzu
Ikus dezagun orain bigarren aukera: “Lehendik dagoen ibilgailu bat sartu nahi dut”
Como ves, es similar a la opción anterior. Ikusten duzunez, aurreko aukeraren antzekoa da. Aldea honako hau da: sisteman dagoeneko sartuta duzun matrikula bat hautatzeko aukera ematen dizudala, “Ni-re ibilgailu eraginkorrak” aukeraren bidez.
Informazio osagarria: SALGAIEN GARRAIORAKO IBILGAILU ASTUNA efiziente gisa defini-tutako ibilgailuetako bat bada, aukera honetan sartu dezakezu. Informazio gehiago IBILGAILU ERAGINKORRAK.
Dagoeneko, Matrikula sartuta daukagu.
Aurreko atalean bezala, sistema barruan TXARTEL bat sartuta baduzu eta aktiboa bada-go, txartel hori hautatu dezakezu goitibeherako txartelaren bidez.
Txartelik ez baduzu, edo, txartela eduki arren, beste txartel bat gehitu nahi baduzu, klik egin TXARTEL BERRIAn, eta txartel berri bat sartu ahal izango duzu zure datuetan.
Hautatu lotu nahi duzun txartelaren zenbakia.
Nahi baduzu, adierazi zenbat denboraz (noiztik/noiz arte) nahi duzun elkar-te hori indarrean egotea. Ez baduzu ezer adierazten, eta ezer adierazten ez baduzu, eskaera bidaltzen duzun egunetik hasi eta eskaera ezeztatu edo ezabatu arte izango da, edo txartela iraungita egongo edo finantza-erakundeak baliogabea dela jakinarazten badigu.
Txartelaren iraungitze-data ezarri.
Gogoan eduki da matrikula bat txartel bati bakarrik lotu dakiokeela; aldiz, txartel berari nahi ditu-zun matrikulak lotu daitezke.
(Ohar garrantzitsua: lotura “Txartel berria” aukeraren bidez egiteko eskatu baduzu, txartel horren datu guztiak egiaztatu behar ditugu, eta, beraz, matrikula-txartela lotzeko eskaera aztertu aurre-tik, txartela baliozkotzeko prozesua egin behar dugu. Baliozkotu ondoren, automatikoki hasiko da txartel berri horri matrikula bat lotzeko egin duzun eskaeraren azterketa. Prozesuaren garapenari buruzko informazio osoaren berri edukiko duz, posta elektronikoko mezuen bidez).
Sakatu “Gehitu” botoia. Botoi honen azpian, eskatu duzun matrikula/txartelari buruzko informa-zioa agertuko zaizu. Sistemak nahi adina matrikula-txartel lotura eskatzeko aukera ematen dizu.
Ondoren, eta gehituta dituzun lotura-eskaerak luzatzea nahi duzunean, “Bidali eskaera” botoia klikatu.
(Oraingoz bidali nahi ez baduzu eta aurrerago utzi nahi baduzu, “Gorde zirriborroa” klikatu).
Behin zure lotura-eskaera bidalita, sistemak eskaera behar bezala bidali dela adieraziko dizu.
Eta mezuan adierazten den bezala, laster mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman eskaera bidali dela baieztatuz.
Une horretatik aurrera, izapidetzeko dago.
Loturaren eskaera izapidetu ondoren, onartu den ala ez, jakinarazpen bat jasoko duzu posta elektroniko bidez, eskaeraren ebazpena adieraziz. Onartzen ez bada, arrazoiak adieraziko zaizkizu eta zuzendu egin beharko duzu, zure matrikula txartel batekin behar bezala lotuta gera dadin.