WEBVTT

1
00:00:17.199 --> 00:00:20.960
<b>Obraren ingurune geografikoa eta naturala kontuan izanik, </b>

2
00:00:21.399 --> 00:00:25.199
<b>ingurumenaren arloko baldintzek garrantzi handia hartu dute.</b>

3
00:00:25.519 --> 00:00:26.559
<b>Horregatik, </b>

4
00:00:26.559 --> 00:00:29.519
<b>obrak egin bitartean hainbat prebentzio </b>

5
00:00:29.519 --> 00:00:31.399
<b>eta zuzenketa neurri hartu ziren</b>

6
00:00:31.519 --> 00:00:34.079
<b>eragin txikiena izan zezan ingurumenean. </b>

7
00:00:35.000 --> 00:00:41.159
<b> “Peñascal-Beteluriko 9. tarteko trazadura-proiektuari" buruzko Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenean </b>

8
00:00:41.159 --> 00:00:44.759
<b>eta ingurumen-organo eskudunen gainerako ebazpenetan</b>

9
00:00:45.399 --> 00:00:48.359
<b>tarte horren obretan aplikatu beharreko ingurumen-alderdiak </b>

10
00:00:48.359 --> 00:00:51.320
<b>babesteari buruzko eskakizunak jasotzen dira.</b>

11
00:00:53.880 --> 00:00:57.840
<b>Tunelak egin bitartean ura tratatzeko planta bat instalatu zen </b>

12
00:00:57.840 --> 00:01:01.240
<b>(lehen mailako tratamendua emateko araztegia), </b>

13
00:01:01.399 --> 00:01:05.040
<b>eta horrela bermatuta egon zen tuneletatik irteten zen da</b>

14
00:01:05.040 --> 00:01:08.200
<b>baldintza onargarrietan itzultzen zela inguruko erreketara,</b>

15
00:01:08.200 --> 00:01:11.519
<b>pH-ari eta uhertasunari dagokienez</b>

16
00:01:12.560 --> 00:01:16.200
<b>Araztutako ur gehiena obrak egiteko lanetan berrerabili zen</b>

17
00:01:16.200 --> 00:01:18.079
<b>batez ere tunela zulatzeko, </b>

18
00:01:18.079 --> 00:01:21.079
<b>baliabide naturalen kontsumoa murrizte aldera. </b>

19
00:01:21.079 --> 00:01:22.079
<b>Gainera, </b>

20
00:01:22.079 --> 00:01:25.599
<b>eremu logistiko osoa hidraulikoki isolatu zen</b>

21
00:01:25.599 --> 00:01:29.239
<b>ingurune hidrologikoan inolako eraginik ez izateko.</b>

22
00:01:30.040 --> 00:01:34.239
<b>Obratik gertu dauden etxebizitzetan eragin akustikoa murrizte aldera, </b>

23
00:01:34.599 --> 00:01:38.959
<b>zarataren aurkako pantailak jarri ziren tunelen kanpoko haizagailuetan.</b>

24
00:01:39.159 --> 00:01:39.760
<b>Era berean,</b>

25
00:01:39.760 --> 00:01:41.959
<b>jarraipen zehatza egin zen </b>

26
00:01:41.959 --> 00:01:47.480
<b>Peñascaleko lotuneko zarata- eta hauts-mailak etengabe monitorizatzeko eta kontrolatzeko. </b>

27
00:01:49.159 --> 00:01:51.640
<b>Bolintxuko ahora sartzeko bidean,</b>

28
00:01:51.799 --> 00:01:56.599
<b>Uskorta eta Bolintxu erreketara isurketak saihesteko babes-neurriak hartu ziren</b>

29
00:01:57.319 --> 00:02:00.400
<b>Garrantzitsuenak atxikipen-hesi pasiboak, </b>

30
00:02:00.400 --> 00:02:03.799
<b>skimmer baltsak eta legarrezko hesiak izan ziren</b>

31
00:02:05.799 --> 00:02:08.039
<b>Fauna babesteko neurriei dagokienez, </b>

32
00:02:08.360 --> 00:02:12.159
<b>Bolintxu inguruan eta Peñaskal harrobian hegazti-fauna babestera </b>

33
00:02:12.159 --> 00:02:14.479
<b>bideratutakoak nabarmendu behar dira</b>

34
00:02:15.039 --> 00:02:18.800
<b>batez ere belatz handiari eta belatz mokogorriari buruzkoak.</b>

35
00:02:19.719 --> 00:02:23.719
<b>Obren programa espezie horien ziklo biologikora egokitu zen, </b>

36
00:02:24.840 --> 00:02:28.319
<b>eta lanak mugatu edota eten ziren haien hazkuntza-garaian</b>

37
00:02:30.520 --> 00:02:33.759
<b>Obrek eragindako azalera guztiak landarez leheneratzeko </b>

38
00:02:33.759 --> 00:02:36.240
<b>eta paisaian integratzeko neurriak hartu ziren. </b>

39
00:02:37.400 --> 00:02:39.479
<b>Aipamen berezia merezi du </b>

40
00:02:39.479 --> 00:02:41.759
<b>Peñaskal harrobiaren morfologia berreskuratu </b>

41
00:02:41.759 --> 00:02:43.479
<b>eta lehengoratu izanak</b>

42
00:02:44.039 --> 00:02:44.759
<b>izan ere, </b>

43
00:02:44.759 --> 00:02:47.520
<b>hariztien familiako espezieak landatzeak </b>

44
00:02:48.560 --> 00:02:53.199
<b>eta ibaiertzeko berezko espezieekin perimetroko kanalak naturalizatzeak </b>

45
00:02:54.080 --> 00:02:56.319
<b>lehen zeuden habitatak lehengoratzea </b>

46
00:02:56.319 --> 00:02:59.599
<b>eta inguruneko biodibertsitatea indartzea ahalbidetuko dute.</b>

47
00:03:00.719 --> 00:03:03.319
<b>Ingurumena zaintzeko ahalegin horrek guztiak </b>

48
00:03:03.319 --> 00:03:05.000
<b>beste bultzada bat izan zuen,</b>

49
00:03:05.599 --> 00:03:08.159
<b>ingurumen-konpentsazioko neurriak hartu baitziren</b>

50
00:03:09.000 --> 00:03:10.960
<b>jarduera hauek nabarmendu behar dira: </b>

51
00:03:10.960 --> 00:03:13.000
<b>flora aloktonoa kentzea, </b>

52
00:03:13.319 --> 00:03:15.759
<b>landaredi autoktonoaren garapena errazteko</b>

53
00:03:16.360 --> 00:03:21.439
<b>polinizatzaileentzako habitat onuragarriak berreskuratzeko eta kontserbatzeko jarduketak; </b>

54
00:03:22.479 --> 00:03:25.039
<b>Pagasarriko eremuko habitaten kontserbazio-egoera </b>

55
00:03:25.039 --> 00:03:28.240
<b>eta klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna hobetzea, </b>

56
00:03:28.639 --> 00:03:30.520
<b>ingurumena hobetzen laguntzeko;</b>

57
00:03:31.280 --> 00:03:35.879
<b>meatze-egitura zaharkituak eta abandonatutako euskarri elektrikoak ezabatzea</b>

58
00:03:35.879 --> 00:03:38.240
<b>eta kaltetutako lurrak leheneratzea</b>

59
00:03:38.960 --> 00:03:41.919
<b>Beteluriko eta Buia arteko bidegorria luzatzea</b>

60
00:03:41.919 --> 00:03:45.360
<b>eta Pagasarrin 3 atsedenleku egitea</b>

61
00:03:54.520 --> 00:03:55.919
<b>Obrak egin bitartean, </b>

62
00:03:56.199 --> 00:04:04.520
<b>Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean </b>

63
00:04:04.520 --> 00:04:06.360
<b>eta Obretako Segurtasun </b>

64
00:04:06.360 --> 00:04:18.279
<b>eta Osasun arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuan </b>

65
00:04:18.279 --> 00:04:22.920
<b>ezarritako laneko segurtasun eta osasunaren arloko betebeharrak bete dira</b>

66
00:04:22.920 --> 00:04:26.879
<b>bai eta aplikagarri izan den beste edozein xedapen ere. </b>

67
00:04:27.199 --> 00:04:29.959
<b>Obrak egin eta 3 urte baino gehiago igaro dira, </b>

68
00:04:29.959 --> 00:04:32.199
<b>eta ez da istripu larririk gertatu. </b>

69
00:04:33.079 --> 00:04:37.519
<b>Osalan eta Lan Ikuskaritza bezalako erakundeen bisitak egin dira aldizka, </b>

70
00:04:37.519 --> 00:04:42.800
<b>obra hori Eusko Jaurlaritzak Euskadiko obra publiko handien jarraipenean sartzen baitu.</b>

71
00:04:46.639 --> 00:04:49.279
<b>AELak (Administrazioaren erakunde laguntzailea) </b>

72
00:04:49.279 --> 00:04:54.040
<b>Meatzaritzako Segurtasuneko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorrean</b>

73
00:04:54.040 --> 00:04:57.199
<b>eta dagozkion Jarraibide Tekniko Osagarrietan (JTO) </b>

74
00:04:57.199 --> 00:05:00.680
<b>aurreikusitako aldizkako bisitak eta neurketak egin ditu</b>

75
00:05:02.639 --> 00:05:04.800
<b>COVID-19aren pandemia</b>

76
00:05:04.800 --> 00:05:09.439
<b>lanak egiteko fase zentralean agertzea erronka handia izan da eraikuntza-prozesuan </b>

77
00:05:09.439 --> 00:05:11.920
<b>parte hartu duten pertsona guztientzat</b>

78
00:05:12.279 --> 00:05:14.199
<b>Kontingentzia Plan bat lantzeak, </b>

79
00:05:14.680 --> 00:05:16.959
<b>inplikatutako guztien baterako lanak,</b>

80
00:05:17.480 --> 00:05:18.839
<b>babes-neurriak hartzeak </b>

81
00:05:18.839 --> 00:05:21.600
<b>eta enpresa guztiak kontzientziatzeak</b>

82
00:05:21.600 --> 00:05:23.920
<b>aukera eman dute lanak eraso txikiarekin </b>

83
00:05:23.920 --> 00:05:26.839
<b>eta aurreikusitako epean egin ahal izateko</b>

84
00:05:31.000 --> 00:05:33.439
<b>Obren Kalitatea Kontrolatzeko Planean, </b>

85
00:05:33.680 --> 00:05:36.160
<b>saiakuntzak eta probak egitea ezartzen da, </b>

86
00:05:36.680 --> 00:05:39.040
<b>bai eta kontraste-saiakuntzak egitea ere, </b>

87
00:05:39.519 --> 00:05:41.680
<b>obraren zuzendaritzak hala eskatuta. </b>

88
00:05:42.399 --> 00:05:43.959
<b>Lanak hasi aurretik,</b>

89
00:05:43.959 --> 00:05:49.279
<b>saiakuntza horiek gauzatzeko laborategi homologatu bat kontratatu zuen Interbiakek. </b>

90
00:05:49.800 --> 00:05:54.519
<b>Saiakuntza horiek ez dute zerikusirik kontratistak nahitaez egin behar dituenekin, </b>

91
00:05:54.839 --> 00:05:58.319
<b>aplikatzekoak diren agiri teknikoen edo kalitatea bermatzeko</b>

92
00:05:58.319 --> 00:06:00.800
<b>edo autokontrolerako planaren arabera.</b>

93
00:06:09.519 --> 00:06:14.279
<b>33/2018 Foru Dekretuak, martxoaren 13koak, </b>

94
00:06:14.279 --> 00:06:16.360
<b>Bizkaiko Foru Aldundiarenak, </b>

95
00:06:16.680 --> 00:06:21.639
<b>Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratazio-prozeduran gizarte- eta ingurumen-klausulak </b>

96
00:06:21.800 --> 00:06:27.720
<b>eta beste politika publiko batzuei buruzkoak txertatzeko erregelamendu betearazlea onartzen du.</b>

97
00:06:28.519 --> 00:06:31.759
<b>Enpresa kontratistak, kontratua gauzatzen zuen bitartean, </b>

98
00:06:32.160 --> 00:06:37.439
<b>ingurumenaren, gizartearen edo lanaren arloan aplikagarriak diren eskakizunak bete ditu. </b>

99
00:06:37.920 --> 00:06:41.920
<b>Horietarako guztietarako Europar Batasuneko zuzenbide,</b>

100
00:06:42.120 --> 00:06:45.839
<b>nazioko zuzenbide, hitzarmen kolektibo edo ingurumenean, </b>

101
00:06:45.839 --> 00:06:49.240
<b>gizartean eta lanean Estatuak lotu dituzte,</b>

102
00:06:49.399 --> 00:06:52.720
<b>nazioarteko zuzenbidearen xedapenei erreparatuta. </b>

103
00:06:53.360 --> 00:06:54.199
<b>Era berean, </b>

104
00:06:54.199 --> 00:06:59.720
<b>eskaintza egiterakoan araudi horrek eskatzen duen erantzukizunpeko adierazpena egin zuen,</b>

105
00:07:00.199 --> 00:07:03.759
<b>eta hilero aurkeztu zituen gizarte- eta ingurumen-klausulak </b>

106
00:07:03.759 --> 00:07:08.199
<b> eta beste politika publiko batzuei buruzkoak betetzeari buruzko ziurtagiriak.</b>

107
00:07:11.839 --> 00:07:20.839
<b>Interbiak-BFAk HSMaren 9A tartea lizitatu zuen 2018ko maiatzean, </b>

108
00:07:21.040 --> 00:07:24.279
<b>eraikuntzaren sektorearen funtsezko unean</b>

109
00:07:24.639 --> 00:07:30.959
<b>orduan, berrikuntzak digitalizazioa bultzatzen zuen eta prozesuak automatizatzen zituen,</b>

110
00:07:31.319 --> 00:07:38.160
<b>eta proiektuen kudeaketari zein material berriei eta teknologia berriei dagokienez protagonismoa hartuz</b>

111
00:07:38.720 --> 00:07:45.720
<b>Gauzak horrela, HSMren 9. tartea izan zen BIM metodologia </b>

112
00:07:45.720 --> 00:07:47.199
<b>(Building Information Modeling) </b>

113
00:07:47.439 --> 00:07:50.160
<b>aplikatu zuen Bizkaiko lehen obra lineal handia,</b>

114
00:07:50.399 --> 00:07:53.000
<b>proiektua eraikuntza-fasetik kudeatzeko.</b>

115
00:07:54.160 --> 00:07:57.000
<b>BIM kudeaketa-metodo kolaboratibo bat da, </b>

116
00:07:57.319 --> 00:07:59.120
<b>inguru digital komunean</b>

117
00:07:59.319 --> 00:08:04.639
<b>proiektu bat bere bizi-zikloko faseetan zehar bere diziplina guztietan koordinatu </b>

118
00:08:04.639 --> 00:08:06.199
<b>eta kudeatzeko diseinatua.</b>

119
00:08:07.000 --> 00:08:08.959
<b>Metodologia horretan oinarrituta, </b>

120
00:08:09.439 --> 00:08:13.120
<b>digitalean eraiki genuen gerora fisikoki eraiki genuena. </b>

121
00:08:13.600 --> 00:08:18.120
<b>Modu horretan, 3D metodologiari eta haren eredu digitalei esker,</b>

122
00:08:18.560 --> 00:08:22.079
<b>irtenbideak aztertu eta hartu ziren fase birtual batean; </b>

123
00:08:22.560 --> 00:08:25.439
<b>horrek obra-fasean zehar produktibitatea hobetzen, </b>

124
00:08:26.040 --> 00:08:30.319
<b>epeak hobeto kontrolatzen eta proiektuaren azken kalitatea hobetzen lagundu zuen.</b>

125
00:08:31.519 --> 00:08:36.840
<b>HSMaren 9A tartea, bere lizitaziotik, </b>

126
00:08:37.320 --> 00:08:40.440
<b>ekonomia zirkularraren helburuarekin lerrokatu da </b>

127
00:08:40.679 --> 00:08:41.639
<b>eta, horretarako</b>

128
00:08:41.639 --> 00:08:46.799
<b>lizitazio-pleguetan baliabide naturalen erabilera iraunkorra eta obran, </b>

129
00:08:46.919 --> 00:08:51.799
<b>eraikuntzan edo eraispenean sortutako hondakinen edota altzairutegien </b>

130
00:08:51.799 --> 00:08:58.120
<b>(zehazki, zepetan) azpiproduktu gisa sortutako hondakinen berrerabilpena sustatzen ditu.</b>

131
00:08:58.840 --> 00:09:03.279
<b>Zoruaren geruzetan zepak erabiltzeari buruzko teknologia eta ezagutza-maila</b>

132
00:09:03.279 --> 00:09:06.279
<b> beste obra lineal batzuetan ere egiaztatu da.</b>

133
00:09:07.039 --> 00:09:10.279
<b>HSMren 9A zatian</b>

134
00:09:10.720 --> 00:09:15.840
<b>agregakin gisa erabili dira enborraren galtzadaren 650 metroko tarte batean,</b>

135
00:09:15.840 --> 00:09:21.279
<b>bide-zoruen paketea osatzen duten nahasketa bituminosoen geruzetako batean gutxienez.</b>

136
00:09:22.399 --> 00:09:25.440
<b>Ekonomia zirkularraren beste adibide garrantzitsu bat </b>

137
00:09:25.480 --> 00:09:30.440
<b> zubi modular, desmuntagarri eta berrerabilgarri bat eraiki izana da.</b>

138
00:09:30.759 --> 00:09:31.639
<b>Horri esker, </b>

139
00:09:31.639 --> 00:09:35.799
<b>indusketako soberakinak soberakin-biltegira eraman ahal izan ziren,</b>

140
00:09:35.799 --> 00:09:40.279
<b>udal-bideak erabili gabe eta ibilbidea laburragoa eginez:</b>

141
00:09:40.720 --> 00:09:41.440
<b>EKOZUBIA. </b>

142
00:09:42.159 --> 00:09:45.360
<b>Gurdi-trafikorako zubia da, erabat modularra, </b>

143
00:09:45.639 --> 00:09:50.960
<b>erraz garraiatzen eta erraz instalatzen dena kualifikaziorik gabeko ekipoekin,</b>

144
00:09:51.080 --> 00:09:55.600
<b>kostu txikikoa, desmuntagarria eta leku askotan berrerabilgarria</b>

145
00:09:55.600 --> 00:09:57.559
<b>hondakinik sortu gabe.</b>

146
00:09:57.799 --> 00:09:58.320
<b> Gainera, </b>

147
00:09:58.519 --> 00:10:03.279
<b>zorrozki betetzen ditu indarrean dagoen araudia eta egiturazko eurokodeak</b>

148
00:10:03.879 --> 00:10:08.279
<b>HSMko 9A zatiko obrak amaitu ondoren, </b>

149
00:10:08.279 --> 00:10:12.960
<b>desmuntatu egin da eta Amorebieta-Iurreta Udalbatzan berrerabiliko da.</b>

150
00:10:13.679 --> 00:10:18.080
<b>9A tarteak proiektuaren beraren esparru estrategikoetan </b>

151
00:10:18.080 --> 00:10:22.279
<b>berrikuntza sustatzera bideratutako beste jarduketa batzuk proposatzen ditu:</b>

152
00:10:23.080 --> 00:10:25.879
<b>1.	Tuneletako tresneria eta egitura: </b>

153
00:10:26.759 --> 00:10:30.120
<b>tunelaren gauzatzearen kontrola edo ustiapen-fasean zehar </b>

154
00:10:30.480 --> 00:10:36.000
<b>egituren jokabidea monitorizatzeko gai diren urrutiko sentsoreak jartzea barne hartzen du.</b>

155
00:10:36.759 --> 00:10:38.360
<b>2.	Ingurumena: </b>

156
00:10:39.440 --> 00:10:45.240
<b>endoterapia-teknika erabiltzea espezie inbaditzaileak modu eraginkorrean desagerrarazteko, </b>

157
00:10:45.240 --> 00:10:51.039
<b>eta sentsoreak eta zundak erabiltzea, ingurumen-parametro nagusiak urrutitik neurtzeko.</b>

158
00:10:52.360 --> 00:10:52.639
<b>3.</b>

159
00:10:53.080 --> 00:10:57.440
<b>Azkeneko datuen atzemate zinematiko masiboa (mobile mapping-a): </b>

160
00:10:57.960 --> 00:11:03.840
<b>Obrak amaitu ostean gauzatutako obra linealaren eskaner mugikorraren bidez.</b>

161
00:11:11.039 --> 00:11:14.320
<b>FORU DEKRETUA ETA JARRAIBIDE TEKNIKOAK BETETZEA</b>

162
00:11:15.240 --> 00:11:18.240
<b>Bizkaian eraikitzen diren tunel berri guztietan bezala, </b>

163
00:11:18.799 --> 00:11:24.320
<b>Arnotegiko tuneletan ere ekipamendua eta instalazioak bat datoz foru araudi zorrotzarekin.</b>

164
00:11:24.960 --> 00:11:30.120
<b>Araudi horrek segurtasun maila oso handia bermatzen du, Europako handienetarikoa.</b>

165
00:11:30.200 --> 00:11:36.360
<b>Hala, bada, Arnotegiko tunelek badituzte Bizkaiko errepideetako tunelen segurtasunari buruzko </b>

166
00:11:36.360 --> 00:11:47.200
<b>135/2006 FORU DEKRETUAN eta dekretu hori garatzen duten jarraibide teknikoetan (91/2012 FORU DEKRETUA) </b>

167
00:11:47.200 --> 00:11:49.960
<b>eskatzen diren azpiegiturak eta instalazioak,</b>

168
00:11:49.960 --> 00:11:51.679
<b> eta betetzen du, halaber, </b>

169
00:11:51.679 --> 00:11:56.679
<b>tuneletako oinarrizko azpiegiturekin zerikusia duten alderdiei buruz Estatuko arau </b>

170
00:11:56.679 --> 00:11:59.799
<b>eta erregelamenduetan xedatutakoa.</b>


171
00:12:00.519 --> 00:12:04.759
<b>BTIO-REN KONTROL, GAINBEGIRATZE ETA AUDITORETZA LANA</b>

172
00:12:05.559 --> 00:12:08.720
<b>Bizkaiko Tunelak Ikuskatzeko Organoaren (BTIO) eginkizuna da</b>

173
00:12:09.080 --> 00:12:12.200
<b>goian aipatutako dekretuan jasotako xedapenak </b>

174
00:12:12.200 --> 00:12:14.720
<b>eta hura garatzen duten jarraibide teknikoetan </b>

175
00:12:14.720 --> 00:12:17.799
<b>ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea </b>

176
00:12:17.799 --> 00:12:20.519
<b>Bizkaiko errepideetako tunelen fase guztietan:</b>

177
00:12:20.960 --> 00:12:22.120
<b>proiektuaren fasean, </b>

178
00:12:22.639 --> 00:12:23.679
<b>eraikuntza fasean,   </b>

179
00:12:24.080 --> 00:12:25.639
<b>zerbitzuan jartzeko fasean </b>

180
00:12:26.120 --> 00:12:27.320
<b>eta ustiapen fasean.</b>

181
00:12:28.679 --> 00:12:30.879
<b>Hizpide dugun tunelaren kasuan, </b>

182
00:12:30.879 --> 00:12:32.919
<b>BTIOk behar ziren bisita, </b>

183
00:12:32.919 --> 00:12:33.679
<b>kontrol, </b>

184
00:12:33.679 --> 00:12:36.000
<b>proba eta auditoria guztiak egin ditu</b>

185
00:12:36.559 --> 00:12:38.840
<b>eta horrela egiaztatu du, azkenik, </b>

186
00:12:39.120 --> 00:12:44.240
<b>Arnotegi tunela azpiegitura segurua dela eta zerbitzuan jartzeko prest dagoela.</b>


187
00:12:46.919 --> 00:12:48.799
<b>9.- BIDE-SEGURTASUNAREN AUDITORIA</b>

188
00:12:49.159 --> 00:12:55.159
<b>auditoriak Bizkaiko Lurralde Historikoko errepide-sareko bide-azpiegituren segurtasuna kudeatzeari buruzko</b>

189
00:12:55.360 --> 00:13:00.399
<b>ekainaren 24ko 80/2014 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera</b>

190
00:13:00.399 --> 00:13:03.440
<b>akreditatutako kontu-ikuskarien talde batek lana da</b>

191
00:13:04.279 --> 00:13:09.120
<b>bide-azpiegiturako proiektu baten diseinuaren ezaugarrien segurtasunaren egiaztapen </b>

192
00:13:09.120 --> 00:13:12.279
<b>independente, sistematiko eta teknikoa.</b>

193
00:13:13.440 --> 00:13:16.440
<b>Bide guztiak zerbitzuan jartzen direnean ahalik </b>

194
00:13:16.440 --> 00:13:20.559
<b>eta segurtasun-baldintza handienak betetzen dituztela ziurtatzea du helburu.</b>

195
00:13:21.279 --> 00:13:22.200
<b>Zati horretan, </b>

196
00:13:22.360 --> 00:13:26.240
<b>Bide Segurtasuneko Auditoria egin da zerbitzuan jarri aurreko fasean, </b>

197
00:13:26.559 --> 00:13:30.000
<b>bisitak, bilerak eta azken txostena barne.</b>

198
00:13:38.879 --> 00:13:44.799
<b>Bizkaiko errepideen foru sareari gehitu zaion azpiegitura berri horrek trazadura modernoa du, </b>

199
00:13:44.799 --> 00:13:48.279
<b>seguruagoa, garbia eta jasangarria. </b>

200
00:13:48.279 --> 00:13:49.639
<b>Hitz batez, </b>

201
00:13:49.639 --> 00:13:54.159
<b>jarduketa horrek eskualdeko bizilagunen bizi kalitatea hobetzen lagunduko du</b>

202
00:13:54.159 --> 00:13:57.840
<b>eta bertako enpresen lehiakortasuna areagotuko du, </b>

203
00:13:57.840 --> 00:14:03.000
<b>konexio seguruagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izango baitute.</b>

