Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du bihar AP-68aren Bizkaiko zatiaren kudeaketa, eta ordainlekuan tiketa jasotzeko beharra kenduko du

2026(e)ko Azaroak, 10

Bizkaia, 2026ko azaroaren 10a. Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du bihar, azaroak 11, lurraldetik igarotzen diren AP-68 autobideko 22,3 kilometroen kudeaketa.  Orain arte tarte horren ustiapena Avasa-ren esku zeukan estatu-emakida amaitu eta gero egingo da aldaketa hori. 2020ko urtarrilaren 1etik tarte horren titulartasuna Bizkaiko Foru Aldundiari badagokio ere, haren ustiapenak, orain arte, emakidadunaren esku jarraitu du. Bihartik aurrera, AP-68 autobidea –Bizkaiko zatian– ordainpeko bideak kudeatzeko foru-ereduan sartuko da, Interbiak-ek kudeatuta.

Erabiltzaileentzako berrikuntza nagusietako bat izango da bidesari-kabinetan ez dela tiketik jaso beharko; horrela, egindako ibilbidearen arabera kalkulatu eta ordainduko da zenbatekoa. Ordainlekuak egungo instalazioetan egoten jarraituko du, eta erabilgarri dauden ordainketa-modalitate guztiak mantenduko dira: eskudirutan, banku-txartelarekin edo Via-T gailuaren bidez.

Azken asteetan, kabinak eta kobratzeko ekipoak sistema berrira egokitzen lan egin du Interbiak-ek. Eguneratze horri esker, aldez aurretik tiketik jaso beharrik gabe egin ahal izango da ordainketa, eta foru-kudeaketaren eredurako trantsizioa erraztuko du.

Kudeaketa-eredu berria indarrean jartzeak tarifa berriak aplikatzea ere badakar, noizbehinkako bidaietarako % 20ko batez besteko beherapena barnean dela. 

Ibilbidea

2026-11-11ra arte

2026-11-11tik aurrera

Bilbo - Arrigorriaga

1,05 €

0,85 €

Bilbo - Arrigorriagako zerbitzugunea

2,35 €

1,90 €

Bilbo – Arrankudiaga

2,55 €

1,70 €

Bilbo – Orozko

2,55 €

2,05 €

Bilbo – Ordainlekua (Altube)

6,85 €

4,25 € *

* Altubeko ordainlekurainoko Arabako tartea hartzen du (hitzartua)

Gainera, Bizkaiko tartean, tarifak egindako distantziaren araberakoak izango dira. Ibilgailu arinen kasuan, tratamendu espezifiko bat ezartzen da Arrigorriaga, Arrankudiaga eta Orozko arteko joan-etorrietarako: udalerri horien artean VIA-T gailua duen ibilgailu batekin zirkulatzen dutenek tarifa txikiagoak ordainduko dituzte. Horrela, sistema berriak mesede egiten die, bereziki, lurraldearen barruan egiten diren ibilbide laburragoei.

Ibilbidea

2026-11-11ra arte

2026-11-11tik aurrera

Arrigorriaga / Arrankudiaga
Arrankudiaga / Arrigorriaga

2,55 €

1,70 €

VIA T-rekin

0,85 €

Arrigorriaga / Orozko
Orozko / Arrigorriaga

2,55 €

2,05 €

1,20 €

Bestalde, ibilgailu astunek onura atera ahal izango diete foru-kudeaketako autobideetan aurreikusitako hobariei, erabilera-maiztasunagatik, ibilgailuen efizientziagatik eta CO2 emisio baxuengatik.

Hileko gastu-muga

Bizkaiko Foru Aldundiak ordainpeko bideak erabili ohi dituzten pertsonei gogorarazten die hileko gastu-muga duen dirulaguntza-programa bat dagoela, Bidesaria, AP-68 autobideko joan-etorriak barne hartzen dituena. Dirulaguntza horiek jasotzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Bidesarian izena emanda egotea, Interbiak-en bitartez. Programari eta izen-emateari buruzko informazioa atal honetan kontsulta daiteke: bidesarietarako eta errepideak erabiltzeko dirulaguntzak, Interbiak.  

Gaur egun, Bizkaiko ordainpeko bideetan egindako joan-etorrietarako hileko gastuaren muga 39,46 eurokoa da. 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, muga hori hilean 35 eurora murriztuko da Bizkaian bakarrik egindako joan-etorrietarako; aldiz, ibilbidea AP-8 autobidean Gipuzkoan edo AP-68 autobidean Araban jarraitzen duten pertsonek 53 euroko muga gehigarri bateratua izango dute. Beraz, hiru lurraldeetan zirkulatzeko hileko gehieneko gastu metatua 88 eurokoa izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du bihar AP-68aren Bizkaiko zatiaren kudeaketa, eta ordainlekuan tiketa jasotzeko beharra kenduko du(e)ko argazki 1

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin