Neguko Bidezaintza Planaren operatiboa azaroaren 1etik apirilaren 30era egongo da aktibatuta.

2023(e)ko Azaroak, 21

Bidesariko bide-sarearen segurtasuna eta sare hori baldintza egokietan mantentzea bermatuko du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren neguko bidezaintza-plana azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean jarriko da martxan berriro, gerta daitezkeen baldintza txarrei aurre egiteko. Plan horren barruan 431 profesional, elurra kentzeko 90 makina eta sareko gune esanguratsuetan kokatutako sei estazio meteorologiko daude, kontrol-zentroei informazio eguneratua eta iraunkorra eskaintzen dietenak.

Neguko Bidezaintza Planak trafikoko lau baldintza-maila jasotzen ditu, galtzadan dagoen elurraren eta izotzaren arabera. Lau egoera horietako bakoitzean, abiadura-mugak, zirkulazio-murrizketak edo kate edo pneumatiko bereziekin zirkulatzeko derrigortasuna ezartzen dira. Era berean, Neguko Bidezaintza Planak hiru lehentasun-maila ezartzen ditu galtzada garbitzeko. Horrela, 1. mailak etengabeko zerbitzua ezartzen du errepide eta autobide nagusietan, ospitaleetarako sarbideetan eta azpiegituretan zirkulazioa bermatzeko, hala nola aireportuan edo Bilboko Portuan.

Neguko Bidezaintza Plana Bizkaiko Foru Aldundiaren baliabideez hornitzen da, hala nola Malmasingo kontrol zentroaz, Bizkaiko suhiltzaileez, Interbiakez eta foru langileez. Era berean, ondo joan dadin, ezinbestekoa da Bizkaiko udal guztiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzea.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin