Artxandako Tunelak

Segurtasun osoa Artxandako tuneletan oinarrizko helburua da.

Artxandako Tunelak eraikitzerakoan eta abiarazterakoan bi helburu nagusi lortu nahi izan dira: batetik, ingurumena zaintzea eta, bestetik, Artxandako Tunelak erabat seguruak izatea.

Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandako Tunelaren instala-zioetarako onartu zuen berariazko proiektuak informazio, komunikazio, zaintza, segurtasun eta kontrolaren arloko alderdiak hartzen ditu aintzat. Sistema guztiak ordainketa-eremuko eraikin berezian kokatzen den Kontrol Zentrotik kudeatzen dira.

EuroTAP proiektuak Europako 14 herrialdetako 49 tunel ebaluatu ditu, eta Artxandako Tunelei kalifikaziorik handiena eman die Segurtasunaren arloan.

Helburuak

  • Tuneletako erabiltzaileen eta tunelak ustiatzen dituen erakundearen langileen segurtasuna bermatzea.
  • Tunelak ingurumenaren eta zirkulazioaren arloko kalitate-baldintza egokietan erabil daitezen erraztea.
  • Tuneletako trafiko-baldintzak inguruko zirkulazio-baldintzetan integratzea.
  • Instalazioak mantentzeko burutu beharreko zereginak erraztea, bai prebentzio-lanetarako bai zuzenketa-lanetarako.

Baliabideak

Artxandako Tunelen enpresa emakidaduna gaur egun tunelen segurtasuna bermatzeko dauden sistemarik modernoenez baliatu da. Ondokoak azpisistemak jarri dira:

  • Seinaleztapen aldagarriko sistema
  • Telebistako zirkuitu itxiko sistema
  • Gertakariak automatikoki antzemateko sistema (ibilgailu bat geldirik.)
  • Trafikoko datuak hartzeko sistema
  • Etengabeko elikadurarako sistema
  • Datuak jakinarazteko sistema
  • Ondoko alderdiak barne hartzen dituzten segurtasun-sistemak:
    • Argiztapen eta aireztapeneko kontrola
    • SOS zutoinak
    • Suteak hautemateko sistema
    • Galiboak hautemateko sistema
    • Telefonia, megafonia eta irratiko sistemak

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin