Interbiaken Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Interbiakek plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.
Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Ziurtagiri hori pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, eskaintza egiten duen pertsonaren enpresaburua edo ordezkaria edo ahalduna bada.
Kontratatzailearen profilera sartu, lizitatu nahi den eskaintzara, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak bete.
Interbiakek onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.
Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.
Eskaintzak web-inprimaki batetik zuzenean nabigatzailetik aurkezten dira. Lizitazio bakoitzean kontratatzailearen profiletik, lizitazio elektronikoko web-helbide bat aurkituko duzu, eskaintza prestatzeko eta bidaltzeko behar den informazio guztia jasotzen duen eskaintza-eskaera baten formulariora sartzeko. Ez da beharrezkoa eskaintza ekitaldi bakar batean egitea. Plataformak eskaintzak partzialki egiteko aukera ematen du, eduki zifratua pasahitzaren bidez gordeta behin betiko bidali arte.
Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.
Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.
Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:
ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.
Eskaintzak aurkezteko formularioak, eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du, bakoitzak bere ziurtagiria erabiliz.
Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalmena izan behar dute.
Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.
Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.
Lehenik eta behin, eskaintza elektronikoki aurkezteko web-formulariora sartu beharko da. Inprimaki hori eskaintzan aurkeztu beharreko informazio guztiarekin konfiguratuta egongo da, eta, beraz, eskatzen zaigun informazio eta dokumentazio guztia bete beharko da.
Eskaintzak Kontratatzailearen Profilean ezarritako epean aurkeztu behar dira.
Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza elektronikoki egin beharko du, itxi eta sinatu, eta lizitazio elektronikoko plataformara bidali, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren frogagiria eskuratuta.
Lizitatzailearen ekipoan eskaintza ixteak ez du esan nahi eskaintza inola ere bidaliko denik, eta eskaintza plataformara bidali ezean, eskaintza ez dela aurkeztu ulertuko da.
Eskaintzak asteko 7 egunetan, 24 orduz aurkeztu ahal izango dira; eskaintza aurkezteko eguna eta ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoak emandako frogagirian agertzen direnak izango dira, eta bat etorriko da eskaintza jasotzen den unearekin.
Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izango dira, osorik, momento berean, edo bi pausutan. Lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa igorriko da, eta hura jasotzean haren aurkezpena egintzat joko da ondorio guztietarako, eta, ondoren, eskaintza gehienez ere 24 orduko epean bidali beharko da; bigarren bidalketa hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da.
Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, eskaintzaren tamainaren ondorioz eskaintza transmititzeko zailtasunak, sarearen konexio-arazoak eta abar aurreikusten direlako, eskaintzaren aztarna digitala bidali beharko dute eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen; nolanahi ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzeko.
Eskaintzaren aztarna digitalak (enpresa lizitatzaileak sinatua) egiaztatzeko haren edukia ez dela aldatu enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik aukera ematen du.
Eskainzaren edukieran sartu ezin bada artxiboa kaltetuta dagoelako, lizitatzailearen ekipoan automatikoki sortutako kopia lokalera jo daiteke, eskaintzaren aztarna digitala (hash) kontratazio-organoaren esku dagoenarekin bat datorrela egiaztatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko egoitza elektronikora joan behar da, eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa eskuratu ahal izateko. "Nire kudeaketak", "Nire lizitazio elektronikoak" atalean, eta "Egiteke" fitxan identifikatu ondoren. Hortik aurrera, lizitazio elektronikoko beste edozein espediente motatan bezala jokatu beharko da.
Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Bakarrik Interbiakek berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.
Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta Interbiaken datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko, analisi -eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika.
Web-orri honek, https://interbiak.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
|---|---|---|---|---|
| pc_analitica_interbiak | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urte 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_interbiak | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea | Urte 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _GRECAPTCHA | Cookie teknikoa | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete | Google Inc. |
| _ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika.
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
Erabiltzaileek webguneetan duten portaerari buruzko informazio anonimoa biltzen dute, dena delako jarduera neurtu eta aztertzeko, erabilera-datuen arabera hobekuntzak sartzeko.