saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa
Obrekin lotutako albistea.

AP-8 Autobidea itxiko da, gauez, Abadiño (84. km) eta Ermua (75. km) artean

Abenduaren 1eko (asteazkena) 00:00etatik 4:00etara

Interbiak Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak honako hau jakinarazten die AP-8 autobideko erabiltzaileei: mantendu eta hobetzeko lanak direla-eta, GUZTIZ ITXIKO DA AP-8 AUTOBIDEA, Abadiño eta Ermua artean (84-75. kilometroen artean), Abenduaren 1eko (asteazkena) 00:00etatik 4:00etara


Ibilgailuak N-634 errepidera bideratuko dira Abadiñoko lotunean, eta Ermuko lotunean (75. km) sartuko dira berriro autobidera.

Elorriotik datozen ibilgailuak, N-636 autobidetik datozenak, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean (75. km) sartuko dira AP-8 autobidera

BI-633 errepidetik datozenak, Garaitik eta Berrizetik, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean (75. km) sartuko dira AP-8 autobidera.
Interbiak sozietateak seinalatuko ditu egin beharreko bide-aldaketak.

Barkatu eragozpenak.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus