saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

INTARTBIAK PROIEKTUA. ESKU-HARTZE ARTISTIKOA IURRETAKO ORDAINLEKUKO ERAIKINEAN

IntARTbiak proiektuaren helburua da arte eta kulturaren bidez esperientzia esanguratsuak sortzea Interbiaken erabiltzaileentzat. Proiektua printzipio hauetan oinarritzen da:
1. Interbiaken erabiltzaileen bide-segurtasuna bermatzea
2. Artea eta kultura erabiltzea dimentsio kognitiboaz haratagoko komunikazio-elementu gisa.
3. Kultura nabarmentzea gizarte- eta lurralde-garapenerako faktore gisa.
4. Proiektuak lurraldean duen eragin soziala neurtzea.
Horretarako, Durangoko ordainlekuko bulego-eraikinean esku-hartze artistiko bat egitea erabaki da, eraikinaren erabilera nagusia oztopatu barik Interbiaken erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.
Urrian, EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera, proposamenen lehiaketa baterako deialdia egin zen, EHUko Arte Ederren Fakultateko gradu, eta doktoretzako ikasleei eta 2014/15 ikasturtetik aurrera (ikasturte hori barne) titulazioa lortu dutenei zuzenduta. Deialdiaren oinarrietako betekizun bat zen esku-hartzeak inpaktua edukitzea autobideko ordainlekutik ibilgailuan igarotzen diren erabiltzaileengan.



Pablo Garridoren “GLITCH” proposamena izan da irabazlea.
Egileak adierazten duen bezala, proposamenak glitch bat eraiki nahi du, hau da, akats digital bat, pitzadura bat sisteman, oker bat Matrixen. Pantaila digitalaren efektuak bulegoa ezkutatzea lortzen du, eraikinik egongo ez balitz bezala, birtuala balitz bezala.
Esku-hartzeak 2018ko abendurako amaituta egon beharko du. Erabiltzaileek aukera izango dute egunez egun esku-hartzearen aurrerapena ikusteko.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta