saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa
Obrekin lotutako albistea.

Errepideen Neguko Plana aktibatu da AP-8 autobidean

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak elurra egingo duela iragarri du. Klimatologiak eragindako gorabeherei aurre egiteko, Interbiak sozietateak AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian zirkulazioan baldintza egokiak bermatzeaz arduratzen diren ekipo materialak eta giza baliabideak ditu. Elurra kentzeko makinak, material urgarriak eta autobideko mantentze-lanetako giza taldeak prest daude dagoeneko.

Baldintza klimatologikoak onak ez direnean, gidatzeko aholkuak gogoratu: abiadura % 20 inguru murriztu, behar denean segurtasun tartea handitu eta astiro galgatu. Eguraldi aldaketei adi egon eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren gomendioak bete: http://www.euskadi.net/trafico Tfno. 011

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean:
- 2 kamioi, hortza eta gatza zabaltzeko tresna dituztenak
- lur orotako ibilgailu bat, hortza eta gatza zabaltzeko tresna dituztenak
- 1000 tona gatz, pala kargatzailea

Basauri-Ermua zatian:
- 5 kamioi, hortza eta gatza zabaltzeko tresna dituztenak (7 izan daitezke)
- 1000 tona gatz, pala kargatzailea eta traktorea

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01