saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa
Obrekin lotutako albistea.

AP-68 autobidea
Galtzada itxiko da, gauez, Buia (00 KPa) eta Arrigorriaga (4,5 KPa) artean, Zaragozarako noranzkoan
Abenduaren 2 eta 3ko 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara arte

Interbiak Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak AP-68ko autobidearen erabiltzaileei jakinarazten die, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen 9B tartearen eraikuntza-lanak direla eta, GALTZADA OSORIK ITXIKO dela AP-68an, Zaragozarako noranzkoan, 0+000 kilometrotik (Buiako irteera) 4+500 kilometrora (Arrigorriagako irteera), 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara.

A-8tik Zaragozarantz doazen ibilgailuak, AP-68 autobidea hartu nahi badute, A-8tik jarraitu beharko dute 111. Irteeraraino (Arrigorriaga-Burgos), eta hor BI-625 errepidea hartu, Arrigorriagako biribilguneraino. Han AP-68 autobidean sartu ahal izango dira..

Interbiak sozietateak seinalatuko ditu egin beharreko bide-aldaketak. Barkatu eragozpenak.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta