saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa
Obrekin lotutako albistea.

AP-68 autobidea Galtzada gauez itxiko da Buia (00 km) eta Arrigorriaga (4,5 km) artean, Irailaren 13an eta 14an

INTERBIAKek, Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak, AP-68ko autobidearen erabiltzaileei jakinarazten die Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen 9B tartearen eraikuntza-lanak direla eta, honako afekzio hauek egingo direla
GALTZADA OSORIK itxiko dela Zaragozarako noranzkoan, AP-68an, 0+000 kilometrotik (Buiako irteera) 4+500 kilometrora (Arrigorriagako irteera), astelehenean eta asteartean, hilaren 13an eta 14an, 22: 00etatik hurrengo eguneko 06: 00etara.
 AP-68ra sartu nahi duten eta Zaragozarako noranzkoan doazen ibilgailuek A-8tik jarraitu beharko dute, 111 irteerara heldu arte (Arrigorriaga-Burgos), eta, ondoren, BI-625etik jarraitu, Arrigorriagako biribilgunera heldu arte; handik sartu ahalko dira AP-68ra.
Era berean, AP-68 autobideko Bilborako errei azkarra moztuko da 1+500 kilometroen eta 1+900 kilometroen artean.
Desbideratzeak adierazteko seinaleak jarriko ditu Interbiakek. Barkatu eragozpenak.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus