saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa
Garrantzi handiko albistea.

Urriaren 1etik aurrera, AP-68 autobideko ibilbideak diruz lagunduko ditu Bizkaiak, hileko gastu-mugarekin


Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntzen programa berri bat jarriko du abian urriaren 1etik aurrera, AP-68 autobidea Bizkaiko eta Arabako foru-titulartasuneko bidesari-tarteetan erabili ohi duten pertsonei laguntzeko.

Dirulaguntzak alta emanda daudenek eta Interbiak-en erregistratuta daudenek hilean 34,55 euroko gastu espezifikoaren muga baliatu ahal izango dute AP-68 autobidean, Bizkaian, eta 50,54 eurokoa hilean, Arabako zatia erabiltzen badute.

AP-68 autobidean Bizkaiko Lurralde Historikoari dagokion tartean hilabete berean gastatutakoaren zenbateko osoa 34,55 eurotik gorakoa bada, gastu horren zenbateko gehigarriaren % 100 itzuliko zaizu. Itzulketa hori hilabetea amaitzean egingo da, dirulaguntzaren eskabidean adierazi diguzun eta onartuta dagoen kontu-zenbakian.

Bestalde, eta modu osagarrian, aztertuko da dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartzen diren joan-etorrietan 50,54 euro baino gehiago gastatu dituzun AP-68 autobidean Arabako Lurralde Historikoari dagokion tartean. Joan-etorri horiek Bizkaian hasi edo amaitu badira, gastu horren zenbateko gehigarriaren % 100 itzuliko zaizu.

Dirulaguntza horrek ez du zerikusirik AP8, MHS eta Artxandako tunelen erabiltzaileentzat dagoen gastu-mugarekin, ezta jatorria edo helmuga Bizkaian duten AP-8 (Gipuzkoa) eta AP-1eko (Araba) joan-etorriekin ere.

Baldintzak:

*Bizkaian bizitzea eta pertsona fisikoa izatea

*OBE edo VIA-T gailuak izatea bidesariak ordaintzeko, eta matrikula bakarrari lotuta.

*sisteman alta ematea, Interbiaken bulegoetara joanda edo modu erosoan telematikoki, www.interbiak.bizkaia.eus web-orrian.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus