saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa
Obrekin lotutako albistea.

A-8 autobidea gauez itxita, portuko irteeraren eremuan eta Ugaldebietako eremuan, martxoaren 27an (astelehena), 22:00etatik 5:00etara.

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen IB fasearen 2. loteko gainegitura eraikitzeko lanak direla-eta, zenbait gorabehera egongo dira trafikoan AP-8 autobidean; hain zuzen, honako hauek:

UGALDEBIETAKO EREMUA

A-8an, Santanderrerako norabidean (4 erreiko eremua): erreiak itxiko dira, txandaka (ezkerrekoa eta eskuinekoa, noranzko bietan), 130+000 KPtik 130+700 KPra arteko tartean (Ugaldebietako eremua). Trafikoa erregulatzeko, «Utzi pasatzen» seinale bat jarriko da portutik ateratzen diren ibilgailuentzat.

A-8an, Bilborako norabidean: erreiak itxiko dira, txandaka (ezkerrekoa eta eskuinekoa, noranzko bietan), 130+000 KPtik 130+700 KPra arteko tartean (Ugaldebietako eremua).

BILBOKO PORTUKO IRTEERA

ERABAT itxiko da N-644 errepidetik Bilborako irteera 129+800 KPtik 129+700 KPra (Mamarigako eremua). Trafikoa Santanderrerako irteeratik desbideratuko da puntu horretan. A-8tik kilometro bat inguru egingo du 131. irteerara arte (Zierbena/Gallarta) eta lehenengo biribilgunean Bilborako norabidea hartuko du, bigarren pasabide goratuan noranzko-aldaketa egin eta A-8an sartu ahal izateko, Bilborako noranzkoan.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01