saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Artxandako tuneletan free flow atari berria jarriko da martxan Bilborako noranzkoan
2023/08/16

Artxandako tuneletako bidesaria birmoldatzeko eta digitalizatzeko proiektuaren lehen fasea martxan jarri da gaur 06: 00etatik. Zehazki, free flow arkupea izan da Bilborako noranzkoan martxan jarri den lehena, uztailean eta abuztuan egindako azken lanak amaitu ondoren.

Birmoldaketa horren helburua da bide-segurtasuna hobetzea, txirikordaketa murriztu eta ibilgailuen joan-etorria arindu egingo baita, ibilera moteldu gabe zirkulatu ahal izango baitute. Azpiegitura horiek kudeatzeko sistemak teknologikoki bateratzeko eta contactless bitartekoen bidez ordaintzea ahalbidetzeko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Saila gauzatzen ari den digitalizazio-estrategiaren barruan kokatzen da.

3,6 milioi euroko inbertsioarekin, proiektuak zazpi bide zentralen diseinua mantentzen du, eskudirutan, txartelean edo teleordainketan ordaintzeko aukera emanez. Bestalde, alboko bideen ordez, trabarik gabeko free flow teknologian oinarritutako ordainketa-sistema duten arkupeak daude. Bilboko norabideko arkupea martxan dago jada, eta orain bigarren faseko lanak hasiko dira, datozen asteetan egingo direnak eta irailean amaitu daitezkeenak.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01