saltatu edukira

Interbiaken konpromisoa

Kudeaketaren kalitatea da gure helburuetako bat Bizkaiko herritarrei zerbitzu publiko eraginkorra eskaintzeko.

  • Kudeatzen dugun berrikuntza eta zaintza sistemaren bidez, etengabe eguneratu daitezke Interbiaken estrategiak, proiektuak eta zerbitzuak, ingurumenaren kudeaketaren, segurtasunaren eta telematikaren arloko teknologia berritzaileak garatuz.
  • Lehentasunezkoa da ingurumenarekin dugun konpromisoa, bai jarduera berriak egitean, bai egon dauden azpiegituren kudeaketan. Interbiak-ek araua betetzea soilik baino gehiago lortu nahi du.
  • Istripuak prebentzioaren bidez murrizteko neurrien erabileran egiten dugu lan, eraikuntza aldian nahiz kudeaketa aldian.
  • Bezeroari hurreko kudeaketa garden baten bidez orientazioa ematea ezinbestekoa da zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan Sailari atxikiriko sozietatea den aldetik, automobila zentzuz erabiltzea bultzatzeko politiketan laguntzen du. Politika horiek soilik berma dezakete irisgarritasunarekin eta gizartearen eta ingurumenaren hobekuntzarekin bateragarria den garapena.