saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Segurtasuna

Interbiak sozietatearen lehentasunezko helburuetako bat gure erabiltzaileei segurtasun egoerarik hoberena eskaintzea da. Horregatik, gure autobideak hainbat elementu ditu, eta horien kudeaketa konbinatuari esker, istripu maila txikiak izateari eutsi diezaiokegu.

Seinaleztapena

  • Trafikoaren eta eguraldiaren egoerari buruzko ohar eguneratuak eta iradokizunak dituzten panel elektronikoak.
  • Argi adieraztea irteerak eta sarrerak, baita atseden-guneen eta balaztatzeko bideen kokapena ere.
  • Abiadura mugen seinaleak

Segurtasun-Elementuak

  • Neguko bideragarritasun planak daude, autobidearen segurtasuna bermatzeko eguraldi txarra denean.
  • Errepidea garbitzeko eta mantentzeko planak, halako moldez diseinatuak non egoki gidatzea bermatuko baita.
  • Bestelako segurtasun-gailuak daude hala nola barrerak, balizak eta segurtasun estatikoko elementuak autobidean segurtasuna bermatzeko.

Tuneleko Segurtasuna

Zaldibarko tunelaren tipologia dela-eta, ekipamendu hauek ditu: argiztapena, aireztapena, SOS zutoinak, istripuak automatikoki detektatzeko sistema duten kamerak, abiadura mugatzeko seinaleztapen aldakorra eta aspa gezia, BIE eta ur-paldoak eta ingurumenaren kutsadura eta su detektagailuak.

Kontrol-Zentroa

Autobideak trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentro bat du, urteko 365 egunetako 24 orduetan diharduena, eta giza baliabideak eta baliabide materialak ditu informazioa koordinatzeko eta banatzeko, errepidean gertatzen den inguruabar orori erantzuna emateko.

Larrialdiak

Laguntza mekanikoko eta bide laguntzako ekipoek osatuta dago zerbitzua, eta kontrol zentrotik eta SOS-Deiak zerbitzutik koordinatuta, laguntza-unitate lez jarduten dute larrialdietan. Istripua edo ibilgailuaren matxura denean, laguntza eta garabi zerbitzua dute erabiltzaileek.

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta