saltatu edukira

Via T

Telebidesaria:

Interbiak-ek A-8n, Bizkaian, Via T izeneko teknologia berria ipini du bidesariaren teleordainketarako.

Logo via T

Via T autopistako ordainsariaren teleordainketarako sistema berria da. Sistema honen bidez, gelditu gabe ordain daiteke bidesaria. Gainera, laster autopista guztietan ibili ahal izango da, transmisore bakarrarekin (OBE).

Honela Dabil:

Zure ibilgailuak Via T daukanean, dagokion erreitik joan behar da. Orduan antena batek ibilgailua detektatuko du eta prezioa Via T-rako eman duzun kontuaren edo txartelaren kontura kobratuko du automatikoki.

  1. Ibilgailua ordainsariko teleordainketako bidean ezin da ibili 40 km/h baino arinago.
     
  2. Antenak eta transmisoreak seinalea bidaltzen diote elkarri. Horrela, autoan jarritako dispositiboaren titularra identifikatzen du sistemak.
     
  3. Sistemak bidaiaren zenbatekoa abonatuaren kontuan kargatuko du.
     
  4. Semaforoa berde jarriko da eta langa irekiko da.
  5. Zarata bat entzungo da, operazioa ondo egin dela adierazteko.

AbantailaK:

  • Arintasuna: Geldiketa ahasten dugu.
  • Erosotasuan: Ez da beharrezkoa dirua edo tarjeta bilatzea.
  • Informazioa: Gurekin kontaktuan jarri eta zeheztasunez eginiko faktura bialduko dizugu eginiko bidaiak eta inportea adieraziz.