saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Urberuaga-Berriatua

Urberuaga-Berriatua tartea, Lea-Artibai Korridoretik egiteko falta den azkena, Markina/Xemein eta Berriatua udalerrietatik doa.

Trazadurak lotura du Ubillako biribilgunean, bertan den errepide trazadura berriarekin eta Markinako saihesbidearekin lotuz, puntu horretatik aurrera alde batera utzirik BI-633 errepidearen eguneko trazadura, BI-633 errepidearen eta Artibai ibaiaren ipar-mendebaldetik pasatuz, ibaia gurutzatuz trazadura hasten denetik 600 bat metrora.

Behin Artibai ibaia gurutzatuz gero, Edermendi inguruko mendietan sartzen gara, zeinaren azpian induskatu delarik tuneletako lehena, nolabaiteko garrantzizko lubakian indusketa eginaz gero.

Milloiko tunelaren aldamenetan daude, tunela zeharkatzen duen mendigunea inguratzen duten V itxurako ibarbideak salbatu egiten dituzten egiturak.

Plazakolan biribilgune bat dago kokatua, trazadura berriaren eta BI-2405 errepidearen arteko konexioa egiten duena. Ubillako biribilgunearen eta Plazakolako honen artean, enborraren sekzioa hiru erreiez dago osatua, bi Ondarroa zentzuan eta bat Markina zentzuan. Plazakolako biribilgunea, Y-ko tipologia duen izen bereko loturarekin batera, BI-633 eta BI-2405 errepideen konexioa dira. Biribilgunearen eta loturaren artean, 4 erreiez dago osatua plataforma, Ondarroa zentzukoak enborretik galdurik BI-2405 errepidearekin konexioan.

Lotura honek behartzen du eguneko errepidea lekuz aldatzea, enborrean altuera handiko hormarik sorrarazi ez eta, horrez gain, obrak egiten diren bitartean esandako bidea zerbitzuan jartzeko. Plazakolako loturatik aurrera bikoiztu egiten da trazadura, modu honetara konponduz bai Ondarroarekin konexioa eta baita Oleta/Lekeitiorekin dena ere; izan ere, hobetu egiten du azken aipatua zeren, beste modu batera jardunaz, Plazakolako lotunean kokatua izango luke konexioa modura, zein, BI-2405 errepidearen eguneko trazaduraz eta Plazakola eta Osolo bitartean kokaturik dauden kokaguneez baliatuz, BI-636 errepidearekin konexio bat izatera pasatzen dena. Izan ere, Lekeitiora konexio berria BI-2405 errepidearekin lotzen da, meatzean tunel batez zeharkatzen den Osoko mendia behin zeharkatuz gero.

Alde honetatik Ondarroako saihesbidearekin konexioa izateraino lehen tarte bat dago, Sustatetako tuneletik Askartzako biribilgunera eta hegal erdian garatzen dena.

Plazakolako lotura eta Askartzako biribilgunearen artean, 3 erreiez dago osatua enborra, bat Ondarroa zentzuan eta bi Markina zentzuan, %6ko arrapala bat baitago tartean. Askartzako biribilgunea bost besotako biribilgunea da, konexioa emanez bai industrialdeari eta baita Berriatuko hiriguneari ere.

Alde honetatik hasita planteatu da Askartzako tunelak sorrarazi duen trazaduraren zuzenketa bat, BI-633 errepideko trazaduran egokitze batez Ondarroako saihesbideraino jarraitzen duena. Tarte honetan zuzendu egiten da Gardotza poligonoaren sarbidearekin elkargunea. Tarte honetan, sekzioa, bi erreiez dago osatua.

Plazakolako loturatik ateratzen den Lekeitiorako adarraren ezaugarria, Osolo tunela bertan izatea da. Adar honetako azken tartean, ezkerrera biratzeko itxaroteko erdiko erreiak dituen elkargune bat proiektatu da, BI-2405 errepidearen lehendik bertan diren tarteekin konexiorako itzulbidea ahalbidetzen duena.

 

Folleto

 

Panela

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta