saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Boroa-Igorre


Proiektuko ibilbidea 4.762 m luze da, eta egungo N-240 errepidearen aukera izateko balio du. Zati hori Bizkaiko Errepideen Lurralde Plan Sektorialaren barruan sartzen da, eta Lemoako udal-mugarteko Aparioko lotunea burutzeko beharrezko jarduketak biltzen ditu, baita N-634 errepidea birmoldatzea ere Amorebieta–Etxanoko udal-mugartean.

Diseinaturiko ibilbidean zehar, 980 m-ko bi zuloko tunela egin beharra dago Landaieta mendia zeharkatzeko, baita bost biaduktu (horietatik bi Arratia eta Ibaizabal errekak gainditzeko), hiru goiko pasabide eta beheko pasabide bat ere.

Autobiaren ibilbidea N-634 errepideko mendebaldeko biribilgune berrian hasi eta Aparioko lotunean amaitzen da; Lemoarako sarbidea izango da. Zatiaren hasieratik amaieraraino, igarobidearen zeharkako sekzioa errei bikoitzekoa da noranzko bakoitzean.

Egungo N-634 errepidetik abiatuta, Beton eta Zelata industrialdeen ondotik doa ibilbidea. Hasieran, abiadura handiko trenaren linearen azpitik doa; tren horren autobiaren gaineko pasabidea egingo da proiektu honetako lanak bukatutakoan. 200 m aurrerago gutxi gorabehera, Landaieta mendi mazizoko tunela zeharkatuko du. 980 m-ko bi zuloko tunel horri “Landaieta” deritzo, eta Bolubunburu auzunearen eta La Flecha industrialdearen inguruan amaitzen da (Lemoa udal-mugartean).

Tuneleko hegoko ahotik metro gutxira, BI-635 errepidearen, Ibaizabalen eta Euskotrenen gaineko pasabidea gainditu beharra dago. Hartara, bi biaduktu egingo dira, galtzada bakoitzeko bana, 308 m-koa eskuineko galtzadarako eta 303 m-koa ezkerrekorako.

Ondoren, lubakian doa gehienbat ibilbidea, Ibaizabal errekaren eta Euskotrenen linearen ekialdetik; Lemoako hirigunea errekaren bestaldean gelditzen da. Iturritxe auzunetik gora doa bidea, eta jarraian, mendebaldera biratzen du errepide berriak, magalaren oineko lubakian. Ingurune horretan autobiaren gaineko pasabide bat ezarri da Elorriaga auzuneko sarbidea birjartzeko Lemoako hirigunetik.

Hurrengo tartean, auzuneen arteko komunikabideak, urez gainezka egin dezakeen ibarra (500 urteko itzulerako aldietarako) eta Arratia ubidea gainditu behar direla-eta, bi biaduktu pare paralelo eta independenteak proposatzen dira, eta horien artean, 140 m luzeko eremu bat dago lubetan.

Lehen parearen neurriak: 165 m luze eskuinekoa eta 130 m-koa ezkerrekoa. Bigarren pareak Arratia ibaia zeharkatzen du 314 m-ko bi biadukturekin, 105 metroko erdiko bao baten bidez gaindituta ibaia.

Ubidea gainditutakoan, errepide berria N-240 errepidearekin elkartuko da Txitxotegi auzuneko inguruan (Lemoan hori ere). Komunikabide biak hurbil egonda, Aparioko lotunearekin elkartu daitezke. Maila ezberdineko biribilguneko lotune horri esker, bi azpiegiturak elkartu daitezke, baita errepide berriaren eta Lemoako hirigunearen arteko lotura ere. Bi azpiegitura eraiki behar dira: Goiko pasabidea N-240 errepidea birjartzeko azpiegitura berriaren gainean, eta bidegurutzeko bat lotuneko biribilgunean.

 

Folleto

 

Panel

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta