saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Meñaka-Bermeo


Meñaka-Bermeoko zatia Emerandon (Meñaka) hasten da, eta egungo BI-631 errepidea zuzentzea planteatzen da, ondoren errepidearen enbor berriarekin lotzeko. Ondoren, Emerando auzunean dagoen Ormaetxeko ibarreraino jarraitu behar da, non Ormaetxeko lotunea ezartzeko plataformarako balio izango duen betelan handia planteatzen den. Ormaetxeko ibarreko betelanaren gaineko lotune horrek diametro handiko biribilgunea du; bertan amaitzen da Emerandotik datorren galtzada bikoitzeko zatia.

Biribilgune horretatik abiatuko da ardatz berria (hurrengo fasean burutuko dena, Mungia-Meñakako tartearen zati lez), galtzada bakarrarekin eta errei bakarrarekin noranzko bakoitzeko, Larrauri eta Bakio lotzen dituen egungo BI-2101 errepiderantz. Ardatz berriarekiko loturako biribilgune berria planteatzen da.

Biribilgune horretatik abiatzen da ibilbide nagusia Bermeorantz, noranzko bakoitzeko errei bat duen galtzada bakarraren bidez. Ormaetxeko biribilgunearekiko elkargunean, bi adar ditu, egungo BI-631 errepidearen eta Sollube mendatearen arteko mugimenduak ahalbidetzeko. Adar horien eta BI-631 errepide eta Sollube mendatearen arteko lotura egin daiteke eraikiko den adar berriari esker; magal erditik joanda, BI-631 errepidean proposatzen den beste biribilgune batera iritsiko da.

Ormaetxeko ibarreko betelanen gainean, errepide berriak ustiatu, kontrolatu eta mantentzeko eremua ezarriko da; bertatik sar daiteke lotuneko adarretako batetik abiatzen den bide batekin.

Ormaetxeko biribilgunetik abiatzen den ardatza 350 metrotan aire zabaletik doa Ormaetxeko tuneleko sarrerako ahoraino. Ormaetxeko tunelak 950 metro inguru ditu, noranzko bakoitzeko errei bateko zulo bakarrekoa, eta hauek era badauzka: metro bat zabaleko zebra-formako banaketako mehelina, 1,5 metroko kanpoko espaloiak eta alboko espaloia, gutxienez 0,75 metro zabalekoak.

Ormaetxeko tuneleko sarrerako ahoaren ondoren, Ipernu errekaren gaineko biaduktua dago, eta bertatik zeharkatuko da ibilbidea magal erdian eta maila baxuetan Mañu auzunean, noranzko bakoitzeko errei batekin eta galtzada bakarrekin.

150 metroko biaduktu bat proposatzen da Oiortako errekaren gainean, baita beste biaduktu txiki bi Bekoerrekea errekastoaren gainean ere hain zuzen Sollubeko tuneleko sarrerako ahoa baino lehenago. Aurretik, bi galtzada independentetan banatzen da plataforma, noranzko bakoitzeko bana, Sollubeko tuneletik hurreko tartean.

Sollubeko tunelak bi zulo ditu, eta 1.150 metro luze da. Mungiarantz doan zuloak bi erreiko galtzada, kanpoko bide-bazterrak eta espaloiak dauzka. Bermeorantz jaisten den zuloak, berriz, errei bakarreko galtzada (zebra-formakoa), bide-bazterrak eta espaloiak ditu. Sollubeko tuneleko irteerako ahoak bi tunel aizun bilduko ditu.

Bermeoko lotunerako, enborraren bi adar paralelo ezarriko dira, elkarren artean eta BI-631 errepidearekin lotzen direnak Sollube mendaterantz ahoko tunel aizunean eta betelanean.

Bermeoko lotunearen ondotik, Bermeorantz doan egungo plataforma handitzea eta ibilbidea hobetzea edota zuzentzea proposatzen da. Aldi berean, finka eta baserrietarako sarbideen sistema osoa berrantolatuko da birjarpenen sare baten bidez.

Azken zatiak gorako inklinazio ia konstantea dauka Bermeorantz, %9tik gorakoa hain zuzen ere, orografia zaila eta saihestezina dela-eta. Azkenik, Bermeoko saihesbidearekin lotzen da, baina malda longitudinal txikiak dituela.

 

Folleto

 

Panel

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta