saltatu edukira

3.ren Erreia - Iurreta - Gerediaga

Iurreta - Gerediaga:


5 kilometro gehiago hirugarren erreiarekin eta lotune berria.

Iurreta – Gerediaga ibilbidea hirugarren erreia eraikiz zabaldu da. Hori horrela, Bizkaiko AP-8ko mendebaldean Basauri - Iurreta dagoeneko amaitu den jardueraren jarraipenari ekin ahal izango zaio.

Jarduera hau Iurretako ordainlekuaren eta Lebario auzoaren artean egin da bi xede hauekin: ibilbide osoan hirugarren erreia jartzea eta eremu honetan AP-8rako sarbide berria sortzea. Zati honetan autobidearen ahalmena areagotzeak autobideko 4.740 metrotan hirugarren erreia jartzea eta Gerediagako lotunea izenaz ezagututakoa martxan jartzea suposatuko du.

Gerediagako sarbideak AP-8-rako eta N-634 eta BI-633 errepideetarako lotura adarrak izan ditu.

Lotune honek bi errotonda izan ditu BI-633 errepidean. Izan ere, autobidearen ipar eta hegoaldeko eremuen bitarteko trafikoa bideratuko duen lotune bihurtu da. AP-8ko ardatzaren hegoaldean kokatu den glorieta N-634 eta BI-633 errepideen elkargunearen gainean eraiki da. Autobide bereko iparraldekoa, aldiz, beste bidegurutze baten gainetik joan da, kasu honetan, Garaira bideko BI-633 eta BI-3341 errepideen artekoaren gainetik.

Iurreta Gerediaga 2Iurreta

Lan hauek Abadiño udalerriko bideetan ere dute jarduerarik. Udalean jarduera hauek egin dira:

- N-634 elkargunean biribilgune bat eraikiko da, hotelaren aurrean.
- Oinezkoentzako ibilbideak sortuko dira.
- N-634 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabidea eraikiko da.
- Inguruko industria batzuetara sartzeko oinezkoen sarbideak sortuko dira.
- Espaloi-zati batzuk eraikiko dira, ibilbide horiek elkarrekin lotzeko eta horiei jarraipena emateko.


Iurreta Gerediaga 2