saltatu edukira

Iurretako ekialdeko ordainlekua zabaltzea

Argazkia 

“Iurreta eta Gerediaga artean AP-8 autobideko hirugarren erreia” egiteko lanen barruan eraikitzen ari den Gerediagako lotunea zerbitzuan jartzean, Iurreta eta Gerediga arteko autobideko tartea erabiltzeko aukera sortuko da, N-634 errepideak egun dituen trafiko-arazoei nolabaiteko aukera eskainiz.

Ideia da autobideko tarte hori ordainsaritik askatzea eta Iurreta eta Gerediagako ibilbidea N-634 erabiliz egiten duten ibilgailuei AP-8 autobidea doan erabiltzeko aukera ematea. Autobideko tarte hau barruan hartzen duten gainerako ibilbideek, berriz, indarreko tarifen araberako ordainsariei eutsiko diete.

Egoera horrek errepide nazionaleko trafikoa arinduko du, autobidekoa zamatuko badu ere. Eta hirugarren erreiak eraikitzeko lan berriei esker, autobideko enborrak N-634 errepidetik datozen ibilgailuak hartzeko gai bada ere, ezin daiteke gauza bera esan sarbideak kontrolatzen dituzten ordainlekuez.

Durangoko ekialdeko ordainlekuan hobekuntza-lanak egiten ari dira.

- Ordainlekuko plataforma zabaldu egin behar da.
- Autobiderako sarbideko adarra, Gerediaga/Gipuzkoako noranzkoan, bi erreietara zabaldu behar da, autobideko sarbidea maldan edo aldapan egina dago eta. Konponbide horri esker, ibilgailu arinei ibilgailu astunak aurreratzeko aukera emango lieke, ordainlekuaren funtzionamendua asko arinduz.

Hauek dira bideak abian jartzeko epeak:
1. fasea: ekainak 15.
- sartzeko 2 bide
- Irteteko 2 bide

Aurrez ikusitako amaiera: urrirako
- sartzeko 3 bide
- irteteko 6 bide