Proiektuaren xedeko Ermuko hegoko saihesbidearen zatia Ermua eta Zaldibarko udal-mugarteetatik doa. Saihesbidearen helburu nagusia da N-634 eta BI-3302 errepideak herritik igarotzean izaten diren trafiko pilaketak arintzeko aukera bihurtzea. Ermuko orografia gorabeheratsuak asko baldintzatzen du erabakitako soluzioa.
Hegoko saihesbidea Ermuko udal-mugartean hasten da, Areitiotik datorren N-634 errepidean, eta Metales La Vega fabrikaren parean N-634 errepidearekiko lotuneko biribilgune berria eratuko da. Biribilgune berritik, hau da, Uretamendi Iparreko Biribilgunetik, Ureta mendia zeharkatuko du ibilbideak hego-ekialdetik 590 m-ko bi zuloko tunel baten bidez, zeharkako bi galeriekin lotuta. Beko errekako ibarreko irteeran, biribilgune bat proposatzen da, zati batez egungo trenbidearen gainean. Uretamendi Hegoa izeneko biribilgunetik, ibilbidea aire zabalean doa Beko errekako ibarretik, AP-8 autopistaren paraleloan San Laurendiko biribilgunearekin lotu arte; Gipuzkoako Foru Aldundia eraikitzen ari den Eibarko saihesbidearen barruan sartzen da tarte hori.
Hegoko Saihesbide horren zatiak eragin nabarmena du Euskal Trenbide Sareak kudeatzen duen Bilbo-Donostiako trenbide linean, baita Azterlan Informatibo mailan garaturiko geroko trenbide saihesbidean ere, zeren trenbide plataformaren gainetik pasatzen baita hainbat egituraren bidez. Trenbidea gaintzen duten egiturak Ermuko ordainleku berriaren eta AP-8ren arteko loturakoak dira hirurak, Uretamendi Hegoko biribilguneko beheko pasabidea eta Eitzagako biaduktua saihesbideak trenbidea gainditzeko pasabiderako. A-8 autopistako egungo ordainlekua kenduko da San Laurendin.
Uretamendi Hegoko biribilgunearen mendebaldean, AP-8 autopistarako ordainleku berria sortuko da Beko errekaren eta trenbidearen artean, eta autopistarekiko lotune berri osoa zehaztu da. Halaber, AP-8 autopista egokituko da bi zatitan, plataforma handitzeko eta geroan hiru erreiko handitze-lanak hartzeko.
Bestalde, Urtia errekastoko ibarraren inguruan garatuko den Hegoko Saihesbidearen inguruan, Urtiako biribilgunea diseinatu da. Urtiako biribilgunetik, bi bide berri abiatuko dira; bata Ermuko hirigunerako sarbidea da, eta bestea, berriz, bide egitura berriaren enborra da. Lehen kasuan, hots, Ermuko hirigunerako bide berria egokitzeko, bigarren mailako adar txiki bat dagoela aprobetxatuko da. Horren bidez, gaur egun Urretako naberako eta Garbigunerako sarbidea ezarri da BI-3302 errepidearen luze-gune lez. Foru errepidearen ibilbidea berregituratu nahi da Urtiako biribilgunetik. Hala, biribilgune bera eta proposaturiko antolamenduaren arabera askoz traza biratuagoa hartuko duen ibilbidea erabiliz, hiri izaera handiagoa emango zaio.
Uritako biribilgunetik, goranzko ardatza deritzona abiatzen da ipar-ekialderantz, Mallumendi mendiaren ekialdeko magaletik gaur egun eraikitzeko prozesuan dagoen udal eraikinaren inguruetaraino hain zuzen ere, Ermuko hirigunearen sarreran BI-3302 errepidetik. Bertan aurreikusten da enborreko bitarteko biribilgune bakarra kokatzea (Izarrako biribilgunea).
Izarrako biribilguneak, bestalde, saihesbidearen enborraren eta N-634 errepidearen arteko lotura ezarri du, eta aldi berean, mendebaldeko saihesbidearen (hurrengo fasean egitekoa) eta hegoko saihesbidearen artean Urtia izeneko biaduktuaren bidez. Zabalera aldakorreko egitura hori, oinplanoko traza dela-eta, enborrarekiko perpendikularrean doa ia, eta 115 m argirekin eta %5,20ko malda gorakorrarekin, gainditu egiten ditu Mallumendi eta Uretamendi mendiek osatzen duten bailara, beheko industri lur-zatiaren eta BI-3302 errepidearen gainetik. N-634 errepidearekiko lotunea Zearreko Buelta industrialdearen sarreran kokaturiko biribilgune batekin konponduko da.
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko, analisi -eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika.
Web-orri honek, https://interbiak.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
pc_analitica_interbiak | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urte 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_interbiak | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea | Urte 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Cookie teknikoa | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete | Google Inc. |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika.
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
Erabiltzaileek webguneetan duten portaerari buruzko informazio anonimoa biltzen dute, dena delako jarduera neurtu eta aztertzeko, erabilera-datuen arabera hobekuntzak sartzeko.