saltatu edukira

Ermuko Sahiesbidea

Proiektuaren xedeko Ermuko hegoko saihesbidearen zatia Ermua eta Zaldibarko udal-mugarteetatik doa. Saihesbidearen helburu nagusia da N-634 eta BI-3302 errepideak herritik igarotzean izaten diren trafiko pilaketak arintzeko aukera bihurtzea. Ermuko orografia gorabeheratsuak asko baldintzatzen du erabakitako soluzioa.

Hegoko saihesbidea Ermuko udal-mugartean hasten da, Areitiotik datorren N-634 errepidean, eta Metales La Vega fabrikaren parean N-634 errepidearekiko lotuneko biribilgune berria eratuko da. Biribilgune berritik, hau da, Uretamendi Iparreko Biribilgunetik, Ureta mendia zeharkatuko du ibilbideak hego-ekialdetik 590 m-ko bi zuloko tunel baten bidez, zeharkako bi galeriekin lotuta. Beko errekako ibarreko irteeran, biribilgune bat proposatzen da, zati batez egungo trenbidearen gainean. Uretamendi Hegoa izeneko biribilgunetik, ibilbidea aire zabalean doa Beko errekako ibarretik, AP-8 autopistaren paraleloan San Laurendiko biribilgunearekin lotu arte; Gipuzkoako Foru Aldundia eraikitzen ari den Eibarko saihesbidearen barruan sartzen da tarte hori.

Hegoko Saihesbide horren zatiak eragin nabarmena du Euskal Trenbide Sareak kudeatzen duen Bilbo-Donostiako trenbide linean, baita Azterlan Informatibo mailan garaturiko geroko trenbide saihesbidean ere, zeren trenbide plataformaren gainetik pasatzen baita hainbat egituraren bidez. Trenbidea gaintzen duten egiturak Ermuko ordainleku berriaren eta AP-8ren arteko loturakoak dira hirurak, Uretamendi Hegoko biribilguneko beheko pasabidea eta Eitzagako biaduktua saihesbideak trenbidea gainditzeko pasabiderako. A-8 autopistako egungo ordainlekua kenduko da San Laurendin.

Uretamendi Hegoko biribilgunearen mendebaldean, AP-8 autopistarako ordainleku berria sortuko da Beko errekaren eta trenbidearen artean, eta autopistarekiko lotune berri osoa zehaztu da. Halaber, AP-8 autopista egokituko da bi zatitan, plataforma handitzeko eta geroan hiru erreiko handitze-lanak hartzeko.

Bestalde, Urtia errekastoko ibarraren inguruan garatuko den Hegoko Saihesbidearen inguruan, Urtiako biribilgunea diseinatu da. Urtiako biribilgunetik, bi bide berri abiatuko dira; bata Ermuko hirigunerako sarbidea da, eta bestea, berriz, bide egitura berriaren enborra da. Lehen kasuan, hots, Ermuko hirigunerako bide berria egokitzeko, bigarren mailako adar txiki bat dagoela aprobetxatuko da. Horren bidez, gaur egun Urretako naberako eta Garbigunerako sarbidea ezarri da BI-3302 errepidearen luze-gune lez. Foru errepidearen ibilbidea berregituratu nahi da Urtiako biribilgunetik. Hala, biribilgune bera eta proposaturiko antolamenduaren arabera askoz traza biratuagoa hartuko duen ibilbidea erabiliz, hiri izaera handiagoa emango zaio.

Uritako biribilgunetik, goranzko ardatza deritzona abiatzen da ipar-ekialderantz, Mallumendi mendiaren ekialdeko magaletik gaur egun eraikitzeko prozesuan dagoen udal eraikinaren inguruetaraino hain zuzen ere, Ermuko hirigunearen sarreran BI-3302 errepidetik. Bertan aurreikusten da enborreko bitarteko biribilgune bakarra kokatzea (Izarrako biribilgunea).

Izarrako biribilguneak, bestalde, saihesbidearen enborraren eta N-634 errepidearen arteko lotura ezarri du, eta aldi berean, mendebaldeko saihesbidearen (hurrengo fasean egitekoa) eta hegoko saihesbidearen artean Urtia izeneko biaduktuaren bidez. Zabalera aldakorreko egitura hori, oinplanoko traza dela-eta, enborrarekiko perpendikularrean doa ia, eta 115 m argirekin eta %5,20ko malda gorakorrarekin, gainditu egiten ditu Mallumendi eta Uretamendi mendiek osatzen duten bailara, beheko industri lur-zatiaren eta BI-3302 errepidearen gainetik. N-634 errepidearekiko lotunea Zearreko Buelta industrialdearen sarreran kokaturiko biribilgune batekin konponduko da.