saltatu edukira

Aldundiaren logo

Interbiak

Interbiak logotipoa

Balontiko Ardatza

Aurkezpena

Ballontiko ardatza Ballonti errekaren ezkerraldearen paraleloan doa, Santurtzi, Portugalete eta Sestaoko biztanle-guneen hego-mendebaldean, eta errekako bazter horretako beste udalerri batzuei zerbitzua ematea du helburu: Barakaldo, Trapaga, Ortuella eta Abanto; mutur batetik A-8 autobidearekin lotuta daude, eta bestetik errekako geroko metropoliko ardatzarekin.

Ballontiko Ardatza [PDF 1,98 MB]

Ezaugarri Nagusiak

Ballontiko ardatzak bi karril ditu noranzko bakoitzean, mehelin batekin banatuta. Nervaceroko lotunearen eta Galindoko biribilgunearen arteko zatian, hirugarren karrila gehitu da, kamioien irteera errazteko eta Lamiakorako aurreikusitako konponbidearen sarrerako adarretako bat akoplatzeko.

  • Portugaleteko lotunea; bertatik sar daiteke A-8 autobidean eta ezkerraldeko udalerrietan: Portugalete eta Ortuella.
  • Nervaceroko industrialdeko lotunea; industrialde horretarako sarbidea ahalbidetzen du.
  • Galindoko biribilgunea: lau adar ditu. Bi Ballontiko ardatzari dagozkio eta beste bi Ortuella eta Trapaga udalerriekiko loturako BI-3747 errepideari.
  • Markontzagako lotunea: Ballontiko ardatzetik Sestaoko hirigunerako sarbidea ahalbidetzea du helburu, eta sarbidea emango dio etorkizunean Trapagarako plangintzari.
  • Kuetoko biribilgunea: Ballontiko ardatzeko enborraren eta BI-3747 errepidearen arteko lotura da.

Camporras parkean dagoen beste batekin lotuko den bidegorri bat ere egingo da. Bost metro zabal da, eta horietako bi oinezkoentzat dira.

Egitasmoaren Oraigo Egoera

2004ko azaroan, Ballontiko ardatza deritzonaren zati nagusia egiteko lanak hasi ziren; Abanto eta Sestao lotuko ditu. Portugalete-Markontzaga-Kuetoko enborra da, 2,5 kilometroko errepidea, hainbat lotune eta bidegurutze ditu. Ezkerraldeko udalerriak lotzeko balio du eta, aldi berean, N-634 errepideko eta A-8 autobideko trafikoa murriztea ahalbidetzen du.

Hiru biribilgune nagusi egitea aurreikusten du proiektuak. Portugaletekoarekin batera, Galindoko biribilgunea nabarmendu behar da. Jatorrizkotik 1.200 metrora dago kokatuta, eta Galindoko futbol zelaietako zerbitzuko aparkalekuetarako sarbidea ematen duen adar batekin lotzea ahalbidetzen du. Gainera, Kuetoko biribilguneari esker, lotuta gelditzen dira Ballontiko ardatza eta Bilbo 644 eskualdeko errepidea edo Galindoko igarobidea. Igarobide horren bikoizketa ere burutuko da proiektuan.

Martxan jartzea::

  • BI-644 errepidea eta Andres Jauregibeitia kalea bikoiztea: 2006ko ekainak 30.
  • Portugalete eta Galindo arteko zatia, Salcedilloko adarra eta Portugalete eta Kueto arteko bidegorria: 2007ko apirilak 21.
  • Zatia: Galindo - Markontzaga – Kueto: 2007ko ekainak 24

Mapa

Balontiko Ardatza

Kanariar Uharteak 19, 1° - 48015 BILBO-BIZKAIA
Tel 900 840 048 - Fax 94 405 70 01, info@interbiak.eus

Ulertuta