saltatu edukira

Kadaguako igarobidea

Aurkezpena

Kadaguako igarobidea edo autobidea eginda eta abian jarrita, Enkarterrietako eskualdea lotuko du Bilboko Metropoliarekin galtzada bikoitzeko bide berri baten bidez,

Igarobidea osotzeko gelditzen diren hiru tarteak BIPB 2003an sartu dira eta Interbiak foru sozietateari agindu zaio eraikuntza.

  • Alonsotegiko saihesbidea (Kastrexana-Arbuio), 4,4 km-koa.
  • Arbuio-Sudupe, 5 km-koa.
  • Padura-Arangurengo bikoizketa, 5,8 Km-koa,.

Zerbitzuak Ematen Ditguen Guneak

Kadaguako autobideak zerbitzua ematen die Kadaguako ibaiaren haranean kokaturiko udalerriei, Bilbo eta Burgoseko probintziaren artean: Alonsotegi, Gueñes, Zalla eta Balmaseda, baita Enkarterrietako eskualdeko gainerako udalerriei ere.

Ezaugarri Nagusiak

Alonsotegiko saihesbidea noranzko bakoitzeko bi erreiko autobia egitean datza, Bilbo eta Alonsotegi udal-mugarteetan. 4,4 km-koa da, eta Kastrexanako lotunean hasita, jarraipena ematen dio A-8 autobideko–Kastrexana aldeko zatiari eta Arbuioko lotunean amaitzen da. Bi lotura horien artean dago hirugarren lotunea, Alonsotegikoa, udalerri horrentzako sarbidea ematen duena.

Arbuio – Sudupeko zatiak jarraipena ematen dio, Alonsotegiko saihesbidea eta Sodupe - Artxubeko zatia lotzen baititu. Hala, Zaramillo (11. km) – La Cuadrako ibilbidearen saihesbidea da. Trazatu berriaren euskarria Kadagua ibaiko eskuinaldeko magalaren oinarria da, Ordunteko kanalaren azpiko lur-zerrenda batean. Autobiaren zati horretako enborra 4,8 km luze da. Egitura garrantzitsuenen artean, Zaramilloko tunelak nabarmendu behar dira, Arbuioko lotunetik hurbil eta 200 m-koak.

Padura – Aranguren zati bikoiztuak, Padura eta Arangureneko lotuneen artean, galtzada berri bat egitea dakar, 5.800 metrokoa. Egitasmoaten Oraingo Egoera

  • Alonsotegiko saihesbidea Martxan jartzea: 2007ko martxoak 24.
  • Arbuio-Sodupe Martxan jartzea: 2008ko martxoak 13.
  • Padura-Aranguren Martxan jartzea: 2006ko abenduak 5.

Mapa

Kadaguako igarobidea