Bidesariak

Nola sar naiteke Bidesarian? Menua

Bidesarian sartu eta atal desberdinak kontsultatzeko, aldez aurretik erregistratzea ezinbestekoa da.

  • Erabiltzaile erregistratua ez bazara, sartu erregistroaren galdeketan Erregistratu botoia sakatuz
  • Jada erabiltzaile erregistratua bazara, sartu aplikazioan Sartu botoiaren bitartez
  • Erabiltzaile erregistratua bazara eta ez baduzu pasahitza gogoratzen, sakatu Gogoratu pasahitza botoia

Erregistratu Menua

Erregistroaren galdeketa bete behar duzu honako datuekin: pertsonari buruzkoak, helbidea, kontaktua eta aplikazioari atzipena. Gogoratu nahi izanez gero ondoren alda ditzakezula.

Halaber, indarreko legeriarekin bat, zure datuak fitxategi automatizatuan sartzea onartu behar duzu.

Datuak behar bezala bete ostean, sakatu Erregistratu botoia, erregistroa baieztatzen duen pantailara iritsiko zara eta epe laburrean sisteman alta emanda zaudela adierazten duen baieztapen posta elektronikoa jasoko duzu.

Bideoa ikusi

Sartu Menua

Aplikazioan sartzeko, idatzi zure erabiltzailearen izena eta pasahitza eta sakatu Sartu botoia; erregistratze prozesuan eskuratutako informazioarekin orrira iritsiko zara eta datuak aldatzeko aukera izango duzu.

Bideoa ikusi

Gogoratu pasahitza Menua

Pasahitz berria eskatzeko, sartu agiriaren zenbakia (NAN/IFK/IFZ/AIZ) eta posta elektronikoa. Posta elektronikoa jasoko duzu pasahitz berriarekin eta erabiltzailearen izenarekin.

Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezke eta gestio hori egiten lagunduko dizugu.

Bideoa ikusi

Zure datu pertsonalak Menua

Pantaila honetan erregistratzeko erabili zenituen datuak ikus ditzakezu: pertsonari buruzkoak, helbidea, kontaktua eta aplikazioari atzipena.

Era berean, datuak aldatzeko aukera izango duzu.

Bideoa ikusi

Zure OBE/txartelei alta/baja ematea Menua

Pantaila honetan sisteman alta emanak dituzun OBE txartelak, hautatutako OBE txartelen ekintza-historia eta jasotako postak kontsulta ditzakezu. OBE txartelen zerrendan OBE txartela diru-laguntzaren edota fakturaren batean sartuta al dagoen bistaratuko da.

Halaber, OBE txartel berriaren alta edo jada existitzen denaren baja eska dezakezu.

Txartelaren alta eskatuz gero, txartela baliozkotzearen zain geldituko da. Txartela onartu edo baztertzen denean, posta elektronikoz jakinaraziko da.

Txartelari baja ematen badiozu, diru-laguntzari eta faktura eskaerari ere baja emango zaie, txartel horri atxikiak egonez gero.

Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

Bideoa ikusi

Kontsultatu zure iraganbideak Menua

Pantaila honetan OBE txartel guztiei atxikitako iraganbideak kontsulta daitezke, erregistratuak badaude edo uneren batean egoera horretan azaldu badira. Nahi duzun data tartea aukera dezakezu.

Iraganbide bakoitzaren arabera zerrenda bistaratuko da honako informazioarekin: OBE txartelaren zenbakia, iraganbidearen sarrera eta irteera tokia, irteerako data eta ordua, tarifa multzoa, ordaindutako zenbatekoa eta kargu bidalketaren data.

Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

Bideoa ikusi

Kontsultatu egindako zure fakturak Menua

Pantaila honetan jada egindako fakturei buruzko informazioa kontsulta dezakezu, baita fakturari atxikitako iraganbideak ere eta faktura pdf formatuan deskarga daiteke

Fakturari dagozkion iraganbideen zerrendan, iraganbide bakoitzaren arabera zerrenda bistaratuko da honako informazioarekin: OBE txartelaren zenbakia, irteerako data eta ordua, iraganbidearen sarrera eta irteera tokia, tarifa multzoa, kargu bidalketaren data eta ordaindutako zenbatekoa.

Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

Bideoa ikusi

Eskatu OBE/txartelaren faktura Menua

Pantaila honetan sisteman erregistratuak badaude, OBE/txarteletarako faktura eska daiteke eta faktura bidaltzeko helbidea aukera dezakezu.

Era berean, aldizka faktura egiteko data hauta dezakezu.

Bideoa ikusi

Eskatu eskudirutan ordaindutakoaren faktura Menua

Pantaila honetan eskudirutan ordainduetarako faktura eska dezakezu eta faktura bidaltzeko helbidea hautatzeko aukera emango zaizu.

Aplikazioaren bitartez ordainagiria erantsi baino lehen, berraztertu behar bezala irakurtzen dela. Erantsi ostean, baliozkotasuna egiaztatuko da eta web orrian kontsulta daiteke behar bezala irakurri al den. Ordainagiria zuzena bada, hurrengo fakturan kontuan hartuko da.

Bideoa ikusi

Kontsultatu OBE/txartelei buruzko faktura eskabideak Menua

Pantaila honetan OBE/txartelen zerrenda kontsulta dezakezu, horiei buruz aldizkako faktura eskatu baduzu. Hala, bidalketaren helbidea eta faktura egiteko data alda ditzakezu.

Nahi izanez gero, aldizkako fakturatik OBE txartela ezaba dezakezu.

Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

Bideoa ikusi

Kontsultatu eskudirutan ordaindutako faktura eskabideak Menua

Pantaila honetan fakturetan sartutako ordainagirien zerrenda kontsulta dezakezu eta bidalketaren helbidea nahiz ordainagiria aldatzeko aukera emango zaizu, eskaera oraindik izapidetu ez bada.

Eskabidea tratatzen denean, web orrian ordainagiria behar bezala irakurri al den bistaratuko da.

Bideoa ikusi

Erantsi bidalketaren helbide berria Menua

Pantaila honetan helbide berriari alta eman diezaiokezu eta bertara eskatutako fakturak bidali ahal izango dira.

Bideoa ikusi

Diru-laguntza eskatzea Menua

Bizkaian bizi bazara eta zure zerga-egoitza bertan izanik, OBEa erregistratua baduzu, pantaila honetan OBErekin ordaindutako iraganbideetarako diru-laguntza eska dezakezu.

Baldintzak:

  • Pertsona fisikoa izatea (ez enpresa bat).
  • OBE gailu bat izatea (Via-T), zure ibilgailu arinaren matrikularekin lotua.
  • Bidesaria sisteman izena emanda egotea (online eman dezakezu izena).
  • OBE gailuarekin egitea ordainketak (Via-T).
  • Eskaneatu itzazu zure NANa, ibilgailuaren zirkulazio-baimena (edo egin argazki bat), gidatzeko baimena eta zure bankuan agiri bat, non adierazten den zeu zarela OBE gailuaren titularra, bai eta hari loturiko kontuarena ere, eta erantsi iezazkiozu eskabideari.

Bideoa ikusi

Kontsultatu diruz lagun daitezkeen iraganbideak Menua

Diru-laguntza onartua baduzu, hilero e-posta bidaliko zaizu eta hilabete horretan diruz lagundutako zenbatekoa jakinaraziko zaizu.

Web orrian egindako tarteen tarifa osoa, Bizkaiko tarteari dagokion tarifa, hilero diruz lagundutako zenbatekoa eta diruz lagundutako zenbatekoarekin jasotako posta kontsulta ditzakezu.

Halaber, hilean diruz lagun daitezkeen iraganbideak kontsulta ditzakezu. Honakoak bistaratuko dira: iraganbidearen sarrera eta irteera tokia, irteerako data eta ordua, iraganbidearen tarifa osoa, Bizkaian iraganbideari dagokion tarifa eta diruz lagundutako zenbatekoa.

Azkenik, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

Bideoa ikusi