Datu pertsonalak babesteko bermea
Interbiakek konfidentzialtasunik zorrotzena bermatzen du erabiltzaileek ematen dituzten datuen bilketan eta tratamenduan. Halaber, legez eskatutako datuak babesteko segurtasun mailak ezarri dira, eta datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimendu gabeko erabilera eta lapurreta eragozteko eskuragarri dauden baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri dira.
Bildutako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatuko dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak fitxategi automatizatu egokietan gordeko ditu. Emandako datuak harpidetza-inprimakian azaldutako helburuetarako bakarrik erabiliko dira.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DPBLO) xedatutakoa betetzeko, BizkaiMedian erregistratzen diren pertsonek noiznahi baliatu ahal izango dituzte datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen lagapenerako baimena errebokatzeko eskubideak, aipatutako legean eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoari eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoari lotuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak erregistratzen diren pertsonei baliabide tekniko egokiak eskainiko dizkie euren datu pertsonalak eman aurretik datu pertsonalen babesaren arloko politikari buruzko ohar hau irakurri ahal izan dezaten edo beste edozein informazio garrantzitsu jaso ahal izan dezaten, eta baimena eman ahal izan dezaten Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko.