Ordainketa moduak

Zein dira eskura dauden ordainbideak?

Gure bidesariek azken teknologia dute, nahi duzun baliabidearekin ordain dezazun. Kontsultatu aukera guztiak hemen.

Ohiko galderak

  • FreeFlow teknologiak kontrol-arkuak erabiltzen ditu sistema ezarritako tarifikazio-guneetan.

    Gaur egun honako azpiegitura hauetan erabiltzen da Bizkaian:

    • "AP8 Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea", Arrigorriagako kontrolgunean, Ap-68ren lotunean, Gasteizko norabidean, denetariko ibilgailuetarako.
    • Artxandako tuneletan.
    • Erabiltzeagatik ordaindu behar diren azpiegiturak (PPU) salgai-garraioko ibilgailu astunetarako:
      • N240 Tarragona-Bilbo (Barazar), El Galloko lotunetik (55,773 k.p) Ubideko saihesbideraino (23,050 k.p), 3.500 kg-tik gorako salgai-garraioko ibilgailuetarako soilik.
      • BI625, Laudiotik (372,560 k.p) Basauriraino (37,310 k.p), 3.500 kg-tik gorako salgai-garraioko ibilgailuetarako soilik, N24
  • Gune horietatik pasatzean metalezko egituretako (kontrol-arkuetako) ekipamenduek ibilgailuaren ezaugarriak egiaztatzen ditu eta handik igarotzeagatik ordaindu beharreko tarifa egozten dio.

  • Bi modu daude:

    • Ibilgailuan OBE (teleordainketako gailua) badago, ez da egin behar ezer. Kontrol-arkuetako gailuek teleordainketako gailua detektatuko dute ibilgailua kontrolgunetik pasatzen denean eta ordaindu beharreko zenbatekoa egotziko dio.
    • Ibilgailuan ez badago OBE gailurik, ibilgailuaren matrikula baliozko ordainbide bati (TXARTELA) lotu behar zaio Interbiak-en web orriko Bidesaria plataforman. Kontrol-arkuetako gailuek ibilgailuaren matrikula detektatuko dute kontrolgunetik pasatzen denean eta kobrantza-sistemak matrikulari lotutako ordainbideari egotziko dio zenbatekoa.

    OBE gailurik gabe eta matrikula ordainbide bati lotuta eduki gabe pasatuz gero, zenbatekoa "kobratu gabe" geratuko da eta sistemak horren berri emango dio matrikularen titularrari, eta adieraziko dio baliozko ordainbide bat eman behar duela zorra kitatzeko eta, nahi izanez gero, ordainbide hori matrikulari lotuta utz dezakeela hurrengo pasatu FreeFlow teknologia erabiltzen den Bizkaiko tokietatik ibili behar denerako.

  • Baldin eta FreeFlow azpiegituretan OBE gailurik gabe edo matrikula ordainbide bati lotu barik igarotzen bada, zirkulazioa "ordaindu barik" erregistratuko da.

    Behin egoera hori ikusita, sistemak jakinarazpen bat bidaliko dio matrikularen titularrari, ondoren datorren hauxe jakinarazteko:

    1. Zorra kitatzeko, Bidesaria plataformaren bidez adierazi behar da ordaintzeke dagoen igarotzea lotu ahal izateko ordainbide baliagarri bat.
    2. Nahi izanez gero, matrikularekin lotutako ordainbide hori FreeFlow teknologia Bizkaian ezarrita dagoen lekuetatik igarotzeko utzi ahal izango duzu.

    FreeFlow-en zirkulazioengatik ordaindu gabeko igarotzeren bat baduzu.

    • Eta plataforman erregistratuta zaude, sartu zure erabiltzaile eta pasahitzarekin. Bertan sartzean, sistemak adieraziko dizu ea titulartasunaren matrikularik dagoen FreeFlowen ordaindu gabeko igarotzeekin, eta zorra kitatzeko jarraitu beharreko urratsak erakutsiko dizkizu.
    • Oraindik erregistratu barik bazaude, erregistratu (lerro honen bidez egin dezakezu) eta jarraitu sistemak zehaztuko dizkizun urratsak.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin