Interbiak

Interbiak Foru Sozietate Publiko bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailari atxikita dago.

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailari atxikitako INTERBIAK foru sozietate publikoaren eginkizuna da, Bizkaiko Foru Aldundiak hala aginduz gero, bide-azpiegiturei buruzko azterlan eta proiektuak egitea eta bide-azpiegiturak egin, zaindu, mantendu, finantzatu eta ustiatzea, bere kabuz edo hirugarren batzuen bitartez; eta eginkizun horiek guztiak betetzeko zuzenean nahiz zeharka behar diren merkataritzako jarduerak egitea.

Dagokion EJSN 4211 da (Errepideak eta autobideak eraikitzea).

Era berean, Bizkaiko errepideetako bidesarien araubide juridikoari eta errepideen lurralde plan sektoriala aldatzeko finantziazio irizpideei buruzko urriaren 26ko 3/2010 Foru Arauaren 13. artikuluaren arabera, foru sozietatearen beste eginkizun bat izango da Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean kudeatzen dituen ordainpeko azpiegitura-sarearen zatien ustiatzea.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 32. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, sozietateak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta hark kontrolatutako botere adjudikatzaileen baliabide propio pertsonifikatuaren izaera du; Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 22ko

Erabakiaren bidez onartu zen izaera hori. Sozietatearen xedea osatzen duten jarduerak sozietateak berak emango ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta hark kontrolatutako botere adjudikatzaileen baliabide propio pertsonifikatua den aldetik, otere adjudikatzaileek egindako enkarguetan, sektore publikoko kontratuei buruzko legerian xedatutakoaren arabera.

Sozietatearen helburua osatzen duten jarduera horiek, guztiak edo zati bat, sozietateak zeharka ere garatu ahal izango ditu, helburu berdina edo antzekoa duten beste sozietate batzuetako partaidetzen edo akzioen titulartasunaren bidez.

Jasangarritasuna eta berrikuntza

Interbiaken Ingurumena Kudeatzeko Planak garatzen ditugu, gure proiektuek ingurumenean eragin ditzaketen aldaketak minimizatzeko. Hori dela eta, neurri zuzentzaileak eta konpentsazio-neurriak zehazten ditugu, habitataren kalitatea hobetzen dela bermatzeko, eta kutsadura akustikoa murrizteko eta hurbileko populazioen gaineko inpaktua minimizatzeko jarduketak zehazten ditugu.

Gardentasuna funtsezko helburua da gure Gobernuarentzat

Bizkaiko pertsonek ahalik eta ezagutza zabalena izatea nahi dugu, Aldundiak zer egiten duen eta bere baliabideak nola erabiltzen dituen jakin dezaten.

Argitalpenak

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin