Eskatu fakturak

Eskatu zure ibilgailuarekin egindako joan-etorrien fakturak Bidesaria eremuan

Sar zaitez zure eremu pribatura

Eskatu zure ibilgailuarekin egindako joan-etorrien fakturak Bidesaria eremuan

  • Zure Vía T-ren fakturak

    Bidesaria

    Hemen eska ditzakezu Interbiaki zure txartelekin edo zure gailuekin egindako ordainketen fakturak, CaixaBankeko Multibia edo finantzazkoak ez diren jaulkitzaileek egindakoak izan ezik. Horretarako, jaulkitzaileari berari zuzendu behar diozu.

    Alta eman ondoren, hilero zure fakturak eskuratu, kontsultatu, deskargatu eta joan-etorriak egiaztatu ahal izango dituzu.

  • Eskudirutan egindako ordainketen fakturak

    Bidesaria

    Hemen hilero eska ditzakezu Interbiaki ordaindu dizkiozun joan-etorrien fakturak, eskudirutan. Gure aplikazioaren bidez bidal ditzakezu zure ordainagiriak (egiaztatu irakurtzeko modukoak direla).

Bidesarian erregistratu nahi ez baduzu, zure fakturak postaz edo aurrez aurre eska ditzakezu, inprimaki honen bidez.

Ohiko galderak

  • Interbiak-ek kudeatzen ditu foru titulartasuneko Bizkaiko ordainpeko hiru autobideek ordaindutako igarotzeak: AP-8 autobidea, Artxandako tunelak eta metropoliko hegoaldeko saihesbidea, betiere irteera Bizkaian dutela.

  • VIA-T da ordainpeko autobide guztietan ezarritako teleordainketarako sistema elkarreragilearen izena.

    VIAT gailua edozein jaulkitzaile, finantza-erakunde edo bestelakotan eskatu beharko duzu (informazio gehiago: www.viat.es).

    Kontratatu, baja eman edo aldatu nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu duen erakundearekin jarri beharko duzu harremanetan.

  • Zure eremu pertsonalean, hautatu "Txartel/OBEaren (VIAT) alta" aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua (VIAT).

    Mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure eskaera jaso dugula jakinarazteko. Behin dokumentazioa baliozkotuta, posta elektronikoz ere jakinaraziko zaizu txartela/OBE (VIAT) onartu, zuzentzeko eskatu edo baztertu dela.

    Txartela/OBE (VIAT) gure sisteman alta emanda dagoenean, fakturen jaulkipenean sar dezakezu.

    Txartel/OBE (VIAT) bat fakturekin eta/edo diru-laguntzekin lotuta gera dadin, berariaz egin behar duzu eskatzeko prozesua.

    Prozedura horiek "Zure fakturak" eta "Zure diru-laguntzak" ataletan ikus ditzakezu.

    Garrantzitsua da gogoraraztea sisteman txartel/OBE (VIAT) bati baja ematen badiozu, txartel horri lotutako eskaera guztiak ezeztatuko direla, hau da, txartel horri lotutako diru-laguntza eta faktura eskaera ezeztatuko dira, baita ordainketarako matrikula batekiko lotura ere, halakorik izanez gero betiere.

    Laguntza bideoak

    Zelan erregistra dezaket txartel/OBE bat nire datuetan?(e)ko bideo 1

    OBE erregistroa Erreproduzitu bideoa

  • Txartel edo VIAT (Obe) baten faktura eskatu ahal izateko, aldez aurretik sisteman alta emanda egon behar da.

    Alta eman ondoren, sartu leihoko "Nire fakturak" fitxan. Pantaila honetan, faktura eskatu ahal izango duzu sisteman erregistratuta dituzun txartel/VIAT (OBE) gailuetarako (kontuan izan viat/VIAT (OBE) gailu guztiak ezin dituztela fakturatu autobideek. Hortaz, faktura nork egiten duen kontsultatu beharko duzu erakunde jaulkitzailean).

    NIRE FAKTURAK – TXARTELAK/VIAT (OBE) menuan fakturan sartu nahi duzun txartela/VIAT (OBE) aukeratu beharko duzu, faktura zein helbidetan bidali nahi duzun aukeratuta. Era berean, faktura online (e-maila) edo web bidez (faktura mezu bat bidaltzen da) jaso den ere adierazi ahal izango duzu.

    Ordainbide horri lotutako lehenengo faktura bada, faktura uneko hilabeteko igarotzeengatik edo aurreko data batetik jaso nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.

    Gogoan izan txartel/ OBE bategatik behin faktura eskatu eta gero, hilero jasoko duzula faktura, hau da, jaso nahi ez duzula erabakitzen duzunera arte. Horretarako, “Nire fakturak” atalean sartu behar zara, besterik ez, eta faktura jasota gera ez dadin nahi duzun txartelaren/OBEren fakturazio-prozesuaren baja eman.

    Laguntza bideoak

    Zelan eskatu txartel/OBE baten faktura bidesarian?(e)ko bideo 1

    Eskatu txartel/OBE baten faktura Erreproduzitu bideoa

  • “Nire Fakturak” irtenguneak “Ordainketak eskudirutan” aukera eskaintzen du.

    Pantaila horretan eskudirutan egindako ordainketetarako faktura eska dezakezu, faktura bidaltzeko helbidea aukeratu ostean.

    Aplikazioaren bitartez ordainagiria erantsi baino lehen, berraztertu irudia behar bezala irakurtzen dela, baita barra-kodea osoa ere. Garrantzitsua da kontuan izatea sistemak zuk bidalitako ordainagirietatik abiatuta kudeatuko duela fakturazio prozesua. Ez duzu ordainagiri bakoitzeko dokumentu bat behar; dokumentu bakarrean hainbat irudi jar ditzakezu, baina egiaztatu guztiak behar bezala ikus daitezkeela.

    Gogoratu irudi osoa ez bada garbia eta irakurgarria ezin izango dugula horri lotutako faktura igorri.

    Erantsi ostean, baliozkotze prozesura joango da eta horren baliozkotasuna egiaztatuko da. Baliozkotze prozesua amaitzen denean, web orrian kontsulta dezakezu behar bezala irakurri al izan den. Ordainagiria zuzena bada, hurrengo fakturan kontuan hartuko da.

    Laguntza bideoak

    Nola eska ditzaket fakturak ordainketak eskudirutan egin baditut?(e)ko bideo 1

    Eskudirutan ordaindutako faktura Erreproduzitu bideoa

  • Pantaila honetan jada egindako fakturei buruzko informazioa kontsulta dezakezu, baita fakturari atxikitako iraganbideak ere eta faktura pdf formatuan deskarga daiteke.

    Fakturari dagozkion iraganbideen zerrendan, iraganbide bakoitzaren arabera zerrenda bistaratuko da honako informazioarekin: OBE txartelaren zenbakia, irteerako data eta ordua, iraganbidearen sarrera eta irteera tokia, tarifa multzoa, kargu bidalketaren data eta ordaindutako zenbatekoa.

    Gogoratu mugimendu bat faktura batean sartu ahal izateko aurrez faktura eskatzeko prozesua egin behar duzula. Hurrengo atalean erakutsiko dizugu nola egin prozesu hori.

    Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

    Laguntza bideoak

    Zelan kontsultatu Bidesarian jaulkitako fakturak?(e)ko bideo 1

    Kontsultatu fakturak Erreproduzitu bideoa

  • Fakturak bidaltzeko helbide berri gehi dezakezu.

    Zure eremu pertsonalera sartu ondoren, helbidea aldatu ahal izango duzu, erabiltzailea eta pasahitza sartuta.

    Horretarako, klik egin behar duzu Nire fakturak, Bidalketa-datuak atalean eta, ondoren, Gehitu helbidea aukeran.

    Leiho bat irekiko da, bidalketaren helbide berria sartu eta Gorde aukeran klik egiteko.

    Urrats horiek egin ondoren, helbide hau hauta dezakezu fakturak bidaltzeko.

    Laguntza bideoak

    Zelan aldatu fakturak bidaltzeko helbidea?(e)ko bideo 1

    Erantsi helbidea Erreproduzitu bideoa

  • Zure igarotzeen berri izateko, eta erregistratu ondoren, sisteman alta eman behar diezu kontsultatu nahi dituzun txartel/VIAT (OBE) guztiei.

    Ordaintzeko moduari alta eman ondoren. NIRE IGAROTZEAK Erregistratuta dituzun edo uneren batean erregistratuta izan dituzun txartel/VIAT (OBE) guztiei lotutako igarotzeak kontsultatu ahal izango dituzu. Nahi duzun data-tartea aukeratu ahal izango duzu.

    Se mostrará un listado con información por cada tránsito: N° Tarjeta/OBE, estación de entrada y salida del tránsito, fecha y hora de salida, grupo tarifario, importe pagado y fecha de remesa del cargo.

    Los datos que se muestran corresponden a tránsitos que ya han sido remesados a la entidad financiera asociada a la tarjeta/OBE. Si hay un tránsito que no aparece puede ser porque el tránsito no ha sido todavía remesado o porque se trata de un tránsito que no ha tenido salida en una estación gestionada por Interbiak (Autopista AP-8, tramo Bizkaia; Variante Sur Metropolitana; Túneles de Artxanda).

    Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

    Laguntza bideoak

    Ez dut fakturarik nahi, baina egindako igarotzeak ikusi nahi ditut. Zelan egin dezaket nire igarotzeak kontsultatzeko?(e)ko bideo 1

    Kontsultatu joan-etorriak Erreproduzitu bideoa

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin