Deskontuak

Zer ibilgailu-motak eskura ditzake deskontuak?

Ibilgailu efizienteak

Ibilgailu astunak % 100

Bidesaria

Deskontua AP-8 Bizkaia, VSM eta Artxandako tuneletako tarifen % 25ekoa da.

Baldintzak:

  • Bidesarian inskribatuta egotea
  • OBE identifikatzeko eta ordaintzeko bitarteko gisa

AP-8aren Bizkaiko tartean, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan ibilgailu arin elektriko puruentzat egindako ibilbide guztien tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da, baldin eta horretarako egiaztatuta badaude eta ordainketa egiteko OBE identifikazio- eta ordainketa-gailua erabiltzen badute. Horrela, hilean behin ordaindu ahal izango da doikuntza, hilabetea amaitutakoan, OBE gailuari lotutako kontuan.

Deskontuak ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hurrengo hilabetetik aurrera aplikatuko dira.

Salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunak

Bidesaria

Deskontua AP-8 Bizkaia, VSM eta Artxandako tuneletako, N-240 eta BI-625 errepideetako tarifen zenbatekoari aplikatuko zaio.

Baldintzak:

  • Salgaiak garraiatzeko soilik diren ibilgailuak
  • Bidesarian inskribatuta egotea
  • OBE identifikatzeko eta ordaintzeko bitarteko gisa

Salgaiak errepidez garraiatzeko soilik erabiltzen diren ibilgailu astunek egiten dituzten ibilbide guztietan, tarifaren zenbatekoaren gaineko deskontuak ezartzen dira, betiere identifikazio- eta ordainketa-bide gisa OBE erabiltzen badute. Horrela, egokitzapena hilero eta hilabetea igarotakoan ordaindu ahal izango da, OBE gailuari lotutako kontuan.

% 25eko deskontua lortzeko aukera duten ibilgailu motak:

  • Elektrikoak
  • Hibridoak
  • Gasarekin propultsatzen direnak
  • DGTren sailkapeneko “O” eta “ECO” etiketa duten ibilgailuak

% 20ko deskontua lortzeko aukera duten ibilgailu motak:

  • Euro 6 sailkapena duten ibilgailuak

% 15eko deskontua lortzeko aukera duten ibilgailu motak:

  • Euro 5 sailkapena duten ibilgailuak

Ibilgailu astunak, erabilera-maiztasunaren arabera

Ibilgailu astunak

Bidesaria

Deskontua AP-8 Galdakao-Gipuzkoaren muga ibilbideetako bidesarien zenbatekoaren % 13koa da, edo AP8-Hego Metropoliko Hiribidea (VSM) Bilbo-Santurtzi ibilbideetako bidesarien zenbatekoaren % 13koa.

Baldintzak:

  • Hilabete naturalean 20 bidaia edo gehiago egitea, noranzko bakarrean.
  • OBE edo VIA-T bera erabili behar da beti identifikatzeko eta ordaintzeko.

AP-8 eta VSM konbinatua

AP8 Galdakao–Gipuzkoako muga tartea eta AP-8 MHS Bilbo–Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez hogei ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao–Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien % 13, baldin eta OBE edo VIAT gailu bera erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

VSM eta AP-68 konbinatua

AP-8 Bilbo–Santurtzi eta AP-68 autobidea (Bilbo–Zaragoza autobidea) konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez hogei ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea (MHS) Bilbo–Santurtzi tartean jasaten dituzten bidesarien % 13, baldin eta OBE gailu bera erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak), eta bi azpiegituren arteko zirkulazioa ondoz ondokoa bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Ohiko galderak

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023 rako bide-azpiegiturako sarearen zati batzuen bidesariaren zenbatekoak eguneratzen dituen Foru Dekretuak bi deskontu-mota jasotzen ditu OBErekin ordaindutako joan-etorrietarako:

  • AP-8 Bizkaia, MHS eta Artxandako tuneletako tarifetan deskontuak ibilgailu eraginkorrentzat::
    • % 100 elektriko diren ibilgailu arinentzat.
    • Salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunak.
      • Elektrikoak, hibridoak eta gasez propultsatutak, “O” etiketa duten ibilgailuentzat eta DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutenentzat.
      • Euro 6.
      • Euro 5.
  • Ibilgailu astunentzako deskontuak, erabilera-maiztasunaren arabera:
    • MHSren tarifetan AP-8 Galdakao-Gipuzkoako muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi autobidea konbinatuta erabiltzeagatik.
    • AP-8 autobidearen tarifetan, AP-8 Galdakao-Gipuzkoarekiko muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi azpiegiturak konbinatuta erabiltzeagatik.
  • Zure ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu % 100 elektrikoa erregistratu besterik ez duzu egin behar.

    Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu arinentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren ZIRKULAZIO-BAIMENA.

    Gogoratu ibilgailua ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa izan behar duela.

    Baldintzak:

    • Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
    • Bidesaria plataforman zure ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa erregistratzea. Para ello, tras el registro, vete a la pestaña “Mis vehículos eficientes” y selecciona la opción “Solicitud de descuento para vehículos ligeros”. Pestaña Mis vehículos eficientes
    • Eskaneatu edo atera argazkia ibilgailuaren zirkulazio-baimenari, eta eskabideari erantsi.
    • Acepta la política de privacidad de conformidad con la legislación vigente y clica en “Enviar solicitud”.
    • Una vez que vayas registrando una o más matrículas, la pantalla te dará más información: aparecerán la relación de las solicitudes que tienes cursadas y el estado en que se encuentran, además de las acciones que puedes realizar por cada una de las solicitudes.

    Laguntza bideoak

    Ibilgailu arin bat dut, 100% elektrikoa, dena eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?(e)ko bideo 1

    Deskontua eskatu Erreproduzitu bideoa

  • Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.

    Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.

    Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.

    Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.

    Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

    Gogoan izan ibilgailua erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

    Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.

    Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.

  • Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.

    Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

  • AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu arin %100 elektriko direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.

    Ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hurrengo hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak.

  • Ez da beharrezkoa.

    Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.

  • Ez. Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko.

    Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.

  • Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepide bidez garraiatzeko bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu eraginkorra erregistratu besterik ez duzu egin behar.

    Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu astunentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren TXARTEL-TEKNIKOA eta, hala badagokio, eraginkortasun mota egiaztatzen duen dokumentazioa.

    Gogoratu ibilgailua ibilgailu astuna salgaiak errepide bidez garraiatzeko izan behar duela eta honako motore mota eta emisio-mailetako bat eduki behar duela:

    • Astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutena.
    • Astuna EURO 6.
    • Astuna EURO 5.

    Joan “nire ibilgailu eraginkorrak” atalera. Bertan, salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen matrikula erregistratu beharko duzu.

    Pestaña Mis vehículos eficientes

    Pultsatu “Ibilgailu astunentzako deskontuak” aukeran.

    Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila bakarrik ikusiko duzu eta klik egin beharko duzu “Ibilgailu astunentzako deskontuak eskatu” aukeran.

    Solicitar descuento vehículos pesados

    Laguntza bideoak

    Ibilgailu astun bat dut, salgaiak errepide bidez garraiatzeko, eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?(e)ko bideo 1

    Sartu Erreproduzitu bideoa

  • Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.

    Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.

    Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.

    Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.

    Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

    Gogoan izan ibilgailua erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

    Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.

    Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.

  • Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.

    Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

  • Hiru mota deskontu daude, motore mota eta emisio-maila dela eta.

    AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu eraginkor astun direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.

    • % 25eko deskontua, ibilgailu astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa izatekotan.
    • % 20ko deskontua ibilgailu astuna EURO 6 bada.
    • % 15eko deskontua ibilgailu astuna EURO 5 bada.

    Ibilgailua astuna eta eraginkorra dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak

  • Ez da beharrezkoa.

    Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.

  • Ez. Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko.

    Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.

  • Ez kezkatu, ez duzu ezer egin behar.

    Sistemak hilero egiaztatuko ditu ibilgailu astunarekin egin dituzun joan-etorriak eta aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu, dagokion deskontua kalkulatu eta ordainketa egingo dizu hilabetea amaitzean OBE-gailuari lotutako kontuan.

    • AP8 Galdakao eta Gipuzkoako muga arteko tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez 20 ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien %13, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
    • Hilabete naturalean noranzko berean 20 bidaia edo gehiago (zero tarifaren ordutegian egindako bidaiak kontuan hartu gabe) egiten dituzten ibilgailuek egindako tarteen %13, baldin eta identifikaziorako eta ordainketarako gailu telematiko beraren bidez (OBE) ordaintzen bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Informazio gehiago behar duzu deskontuei eta dirulaguntzei buruz? Begiratu hemen zer den

Zer egin dezaket dirulaguntzak jasotzeko?