Diru laguntzak

Dirulaguntzei buruz

Norentzat dira dirulaguntzak?

Dirulaguntzak helbide fiskala eta bizilekua Bizkaian duten eta ordainpeko autobideak erabiltzen dituzten pertsona fisikoei (enpresak ez direnei) zuzenduta daude.

1. programa

Trafikoarentzako dirulaguntzak bide hauetan:

  • Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako autobideak

    • AP-8
    • Metropoli hegoaldeko saihesbidea tunelak
    • Artxanda
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatutako autobideak

    • AP-8
    • AP-1
  • Arabako Foru Aldundiak kudeatutako autobideak

    AP-1

2. programa

AP-68 autobideko Bizkaiko eta Arabako ordainlekuetan eta probintzien titulartasuneko tarteetan egindako ibilbideengatik dirulaguntzak. Bi kasuetan, autobiaren sarrera edo irteera Bizkaian egin beharko da.

  • Bizkaia - Araba bidesariak

    • AP-68
  • Titulartasun probintzialeko tarteak

Ohiko galderak

Egoitza fiskala eta bizilekua Bizkaian duten eta Foru Dekretuan adierazitako ordainpeko autobideak dagokion erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako (ez enpresentzako) diru-laguntzak dira.

Bi diru-laguntza programa daude:

  • Programa 1 deritzana - Bizkaiko foru aldundiak (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoko foru aldundiak (AP-8 eta AP-1) eta Arabako Foru aldundiak (AP-1) kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorrien arabera.
  • Programa 2 deritzana - AP-68 autobideko Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan izandako joan-etorriengatik

Bi kasuetan, autobidearen sarrera edo irteera Bizkaian egin behar da.(dagokion Foru Dekretuan adierazitako salbuespenak izan ezik)

  • Zure zerga egoitza eta bizilekua Bizkaian badaude, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera.

    Pantaila honetan, dauden diru-laguntzen bi programetarako diru-laguntza eskatu ahal izango duzu, edo horietako bat hautatu.

    Hona hemen online prozedura:

    • Bidesaria sisteman inskribatuta egotea (LANGILEEN SAILA ataletik sartzen da)
    • OBE (Vía-T) gailu baten titularra izatea. Gailu horrek banku-kontu batean helbideratuta egon behar du, eta banku-kontuaren titularra ere izan beharko duzu.
    • Gidabaimena indarrean izatea.
    • Zirkulatzeko erabiliko den erabilera partikularreko ibilgailu arinaren matrikula adierazi (hau da, ibilgailu horrek ez du lanbide, enpresa edo ekonomia jarduerarekin lotuta egon behar). Ez duzu ibilgailuaren titularra izan behar.
    • Zerga-betebeharrak egunean dituzula. Gainerako betekizunekin batera, hilero berrikusiko dira, diru-laguntza kalkulatzeko.

    Plataformara eskaneatuta (edo argazkiak aterata) erantsi beharko dituzu.

    • NANa (bi aldeetatik).
    • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena
    • Gidabaimena (bi aldeetatik).
    • Eta OBEren eta OBE horren karguak egiteko kontuaren titularra zarela egiaztatzen duen agiria. Gailua eskatu duzun erakundeak eman beharko du agiri hori

    Garrantzizkoa: Dokumentu guztiek indarrean egon behar dute une oro. Izan ere, baldintzaren bat kalkulua egin den hilabetean betetzen ez bada, diru-laguntza ukatu ahal izango da.

    Gainera, diru-laguntza aurrez aurre eska dezakezu, Interbiak-en bulegoetan (Kanariar Uharteak kalea 19-1, Bilbo), edo Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrez aurreko edozein arreta-gunetan. Bizkaiko webgunea/erregistrorako tokiak.

    Laguntza bideoak

    DIRU-LAGUNTZA eskatu nahi dut. Zein dira baldintzak?(e)ko bideo 1

    Diru-laguntza eskatu Erreproduzitu bideoa

  • Ez. Eskaera bakar bate gin behar duzu.

    NIRE DIRU-LAGUNTZAK aukerara sartzean, pantaila bat agertuko da, eta bertan adierazi ahal izango duzu zure eskaera bi programetan edo horietako batean bakarrik sartzea nahi duzun.

    Hautatutako programa edo programak eskaeran emandako datuekin kalkulatuko dira.

  • Ez

    "Nire diru-laguntzak" zabaltzekoan aurreikusitako eskaera-prozesua egitean, diru-laguntzari lotutako OBE (viaT) automatikoki grabatuta geratuko da "Nire txartela/OBE" aukeran.

    Eta zure igarotzeak ikusi ahal izango dituzu, bai eta fakturak jaulkitzean sartu ere (NIRE FAKTURAK atala).

  • Ez.

    Diru-laguntzak kalkulatzeko hileko prozesuan sartu ahal izateko, diru-laguntzaren eskabidea egin behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean.

    Baina sisteman alta emandako VIAt (OBE) gailuren bat izango bazenu, adieraz dezakezu hori dela diru-laguntzari lotua. NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean zaudela, «VIAT (OBE) DIRUZ LAGUNDU» aukeran, «VIAT (OBE) bat hautatu nahi dut, nire datuei gehituta» aukera dago, gailu horren zenbakia agertuko den goitibeherako menu baten ondoan. Hautatu besterik ez duzu egin behar (titulartasuna eta banku-kontuarekin duen lotura egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita). Eta diru-laguntza eskatzeko prozesuarekin jarraitzea.

  • Diru-laguntzaren eskabidea bidaltzen duzunean eta aztertzen hasten garenean, posta elektronikoa jasoko duzu eta zure diru-laguntzaren eskabidea jaso dugula jakinaraziko zaizu.

    Eskabidea zain egoeran geldituko da baliozkotu arte.

    Guztia zuzena bada

    • Posta elektronikoz jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera onartu dela jakinaraziko zaizu.
    • Eskaera egin duzun hilaren 1etik aurrera kalkulatuko da diru-laguntza.

    Datu akastunen bat antzemanez gero:

    • Posta elektronikoa jasoko duzu eta egoera hori jakinaraziko zaizu
    • Horrez gain, araudiak aurrez ikusitakoarekin bat, gehienez 10 egun izango dituzu akatsa zuzentzeko.
    • Berrikusi eskatzen dizugun dokumentazioa edo zuzendu antzemandako akatsak. Beharrezkoa izanez gero, bidali berriro eskaera, dokumentu zuzenak erantsiz eta antzemandako akatsa zuzenduz (kasuaren arabera), zure eskaera berriro berrikusi ahal izateko.
    • Dokumentazioa zuzena bada: Mezu elektroniko bat (e-maila) jasoko duzu, zure eskaera onartu dela jakinarazteko.
    • Zure eskabideko akatsak zuzentzen ez badituzu, eskabidea ez da sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuetan, harik eta dokumentazioa zuzena izan arte.

    Garrantzizkoa: zure diru-laguntzaren eskabidea ez da onartuta izango Interbiakek adostasuna ematen ez duen bitartean eta adostasun jakinarazpenean bertan adierazten zaizun datatik izango ditu ondorioak.

    Jakinarazpen guztiak POSTA ELEKTRONIKOZ (EMAILEZ) egingo dira, beraz, oso garrantzitsua da aldizka zure posta elektronikoko sarrera-ontzia eta spam karpeta (nahigabeko posta) begiratzea, badaezpada, postaren hornitzaileak jakinarazpena bertan utzi badu.

    Gogoratu egindako gestio guztiak online eskura dituzula BIDESARIA aplikazioaren bidez, beraz, erregistratua bazaude, edonoiz eta edonon sar zaitezke zure diru-laguntzaren eskaerarekin zerikusia duen guztia ezagutzeko.

  • Ez. Diru-laguntza onartua baduzu, ez duzu gehiago egin beharrik.

    Dokumentazioa sisteman eguneratuta eduki besterik ez duzu egin beharko.

    Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

    Hau da, zure diru-laguntza eskaera onartzen denean, sistemak hilero honakoak egiaztatzen ditu: autobideetan ibili zaren, diru-laguntzarako aurreikusitako ibilbideetan ordaindu duzun zenbatekoa eta, hilabete horretan, gainerako baldintzak betetzen dituzun (helbidea, zerga-egoera, etab.).

    Horrela, hilero mezu elektroniko bat (e-maila) bidaliko zaizu, hilabete horretarako diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko.

    Hala badagokio, hil horretan dagokizun diru-laguntzaren zenbatekoaren berri emango zaizu.

    Bestalde, hilabete horretan, egindako kalkuluen ondoren, ez badagokio, ez izatearen arrazoia jakinaraziko zaizu.

    Gainera, nahi baduzu, hilabete horretako diru-laguntzaren eta aurrekoen emaitzen xehetasunak ikusi ahal izango dituzu Bidesaria aplikazioaren bidez, eta pantailak erakusten duen informazioa excel bidez deskargatu ahal izango duzu.

    Diru-laguntza urtebetekoa da, eta, onartu ondoren, urte horretarako baliozkoa da, onartzen den hilabetetik hasita, kalkuluak eta egiaztapenak hilero egin daitezen.

  • Diru-laguntzen programak arautzen dituen Foru Dekretuak prozesua nolakoa den jasotzen du.

    Laburbilduta:

    • Hilero, hilabetea amaitu ondoren, kalkulua egiten da, kalkulatzeko hilabete horretarako onartuta dauden eskatzaileei dagozkien diru-laguntzak zehazteko.Kalkulatzeko hilabete naturala hartzen da kontuan.
    • Programa bakoitzerako aurreikusitako autobideetan hilabete horretan egindako joan-etorriak egiaztatzen dira, baita baldintzak betetzen diren ere (helbidea, zerga-egoera, etab.).

    Diru-laguntzetan bi programa daudenez, bi kalkulu independente egingo dira.

    • Bizkaiko (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
    • AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.

    Hilean behin dagokizun diru-laguntza kalkulatzeko onartu bazaituzte, oinarrizko baldintzetako bat betetzen duzulako da: pertsona fisikoa izatea, eta ez enpresa, eta, gainera, gainerako dokumentazioa, eskaera egiteko unean, zuzena zen.

    Hau honela, zure onartutako eskaera, eskatu duzun diru-laguntza prozesuaren barruan egongo da: kalkulu bakarrean edo bietan.

    Gogoratu gainerako baldintzak hilero egiaztatuko direla: Bizkaian erroldatuta egotea eta zerga-egoitza izatea, zerga-betebeharrak eta abar betetzea, eta, noski, zure eskabidean onartu ziren OBE (Via-T) gailuarekin eta ibilgailu arinarekin joan-etorriak egin izana.

    Azken hori garrantzitsua da: diru-laguntzan onartuta dauden ibilgailu arinarekin egin behar izan dituzu dagozkion joan-etorriak eta onartutako OBE (Via-T) delakoarekin ordaindu behar izan dituzu ondainsariak.

    Beraz, ez ahaztu dagokion hileko diru-laguntza kalkulatzeko honako hauek soilik hartuko direla kontuan: diru-laguntzari lotutako ibilgailuarekin egindako joan-etorriak eta onartutako OBE gailuarekin ordaindutakoak, eta noski, programa bakoitzerako aurreikusitako tarteetan ordaindutakoak

    • Bizkaiko (AP-8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
    • AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.
  • Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte:

    • Batetik, Bizkaiko autobideetan (AP-8, VSM eta Artxandako Tuneletan) gastatutako zenbateko guztia 36,84 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Itzulketa hori hilabetea amaitzean egingo da, OBE gailuari (Viat) lotutako kontu-zenbakian, zure diru-laguntza eskabidean adierazitakoaren arabera.
    • Bestalde, hilean 36,84 euro baino gutxiago gastatzen ez baduzu, baina 10 bidaia baino gehiago eginak badaude, bidaiak zenbateko handienetik txikienera sailkatuko dira eta hamaikagarren (11) eta hogeita bosgarren (25) bidaien artean ordaindutako ordainsarien zenbatekoek, BEZa kanpo, % 35eko diru-laguntza izango dute; hogeita seigarrenetik (26) aurrera bidaia bakoitzaren zenbatekoari dagokion % 45 lagunduko da diruz, BEZa kanpo.
    • Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, Araba (AP-1) eta Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1), bidaietan 53,87 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.
  • Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

    • AP-68 autobidean Bizkaiko bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik gastatutako zenbateko guztia 36,84 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Hilabetea igarotakoan itzuliko da diru-laguntzaren eskabidean adierazitako kontu zenbakian, onartua badago.
    • Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, AP-68 autobidean Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan 53,87 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.
  • Bat, bi edo bat ere ez jaso ahal izango duzu, zeren:

    • Programa bakoitzerako aurreikusitako errepideetan joan-etorriak egin behar dituzu.
    • Eta aurreikusitako gainerako baldintzak bete behar dituzu hilero.

    Hau da, bi programen arabera izan duzun gastua hilero kalkulatzeko eskatu baduzu, kalkulu horren emaitza jasotzen duten bi komunikazio jasoko dituzu hilero, email bat programa bakoitzeko.

    Aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu eta bakoitzaren tarteetan joan-etorriak egin badituzu adierazi dizkizugun gutxieneko zenbatekoetan, diru-laguntza gisa jasoko duzu hilabete horretako joan-etorriengatik ordaindu duzunarekiko aldea.

    Gogoratu: diru-laguntza programa bakoitza modu independentean kalkulatzen da.

    • Bizkaian sarrera edo irteera duten AP-8 (Bizkaia eta Gipuzkoa), VSM, Artxanda tunelak eta AP-1 (Araba) autobideetan egindako joan-etorrien zenbatekoa.
    • Bizkaian sarrera edo irteera duten Bizkaiko eta Arabako AP-68ko zatietan egindako joan-etorriei dagokien zenbatekoa.
  • Demagun Bilbon bizi zarala eta egunero ikastera Donostiara joaten zarala. Kalkulua egiteko, guztira 40 bidaia (20 joateko eta beste 20 etortzeko) egin dituzula ulertuko dugu. 2024. urteko tarifekin, bidaia bakoitzak 13,02 euro balio baditu, guztira 520,08 euro ordainduko zenituzke.

    Bilbo-Donostia ibilbideak bi lurralde historiko igarotzen ditu: Bizkaia eta Gipuzkoa; beraz, bidearen kostua (13,02 euro) honako moduan banatzen da: 5,54 euro Bizkaiko tartean eta 7,48 euro Gipuzkoako bidean.

    Hortaz, ordaindutako guztizko zenbatekoa (520,08 euro) Bizkaian 221,60 euron eta Gipuzkoan 299,20 euron banatzen da.

    Bidesariaren diru-laguntza programarekin guztira 430,09 euro (184,76 euro Bizkaian eta 245,33 euro Gipuzkoan) berreskuratuko dituzu eta zenbatekoa hilabetea igarotakoan ordainduko zaizu OBEari atxikitako kontu zenbakian.

  • Webgunean, hileko emaitzen xehetasun guztiak kontsultatu ahal izango dituzu diru-laguntzaren kalkulu bakoitzeko (gogoratu independenteak direla): DIRUZ LAGUNDUTAKO ZENBATEKOAK ETA IGAROTZEAK atalean, egindako igarotze guztien banakapena, pasabideko sarrera eta irteerako geltokia, irteerako data eta ordua, igarotzearen tarifa osoa, tarte bakoitzari dagokion tarifa eta diru-laguntzaren kalkulua izango dituzu.

    Nahi izanez gero, pantailan agertzen diren datuak Excelen deskargatu ahal izango dituzu.

  • Hala egiteko esan badiguzu bakarrik.

    Gogoratu: Zuk esango diguzu 1 AP8+VMS+TA+AP1 programa edo 2 AP-68 programa edo biak eskatu nahi dituzun.

    Edozelan ere, kalkulu bat egiten da eskatutako programa bakoitzeko, eta diru-laguntzaren kalkulu bakoitzaren emaitza jakinarazten da, bereizita. Hortaz, bi diru-laguntzak izanez gero, bi mezu elektroniko jasoko dituzu.

    Zure erabakia aldatu, ezabatu edo diru-laguntzen programa gehitu ahal izango duzu, nahi duzunean, gehien komeni zaizun aukeran klik eginez. Gogoratu diru-laguntza eskatzen duzun hilean hasten dela.
  • Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

    Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

  • Bai. Datua eguneratu behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK – Eskabidea aldatu atalean, eta OBE gailuaren (viat) titulartasuna egiaztatzen duen banku-dokumentazioa eta lotutako kontua aurkeztu.

    Gailu horrekin kalkulua noiz hasiko den adierazi ahal izango duzu (beti hilabete horretan).

    Ez baduzu jakinarazten , obe berri horrekin ordaindutako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.

    Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

  • Bai. Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

    Eta ez ahaztu zure titulartasunekoa izan behar den kontu zenbaki berrian egin behar direla diru-laguntzari lotuta daukazun OBEko karguak.

    Jakinarazten ez baduzu eta dagokion dokumentazio guztia aurkezten ez baduzu, zure kontu berria ez da geldituko diru-laguntzari lotuta.

    Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

  • Bai. Datuak eguneratu behar dituzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK – Eskabidea aldatu atalean, eta une horretatik aurrera erabiliko duzun ibilgailuaren zirkulazio-baimena aurkeztu behar duzu. Bertan, matrikula erabiltzen hasteko eguna adierazi ahal izango duzu. (beti aribideko hilekoa).

    Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, ibilgailu berri horrekin egindako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.

    Ibilgailua lehen edo bigarren aldiz aldatzeko, eskaera online egin ahal izango duzu Bidesariaren bidez. Aldaketa gehiago egin behar badituzu, aurrez aurre egin beharko duzu Interbiaken edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotan.

    Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

  • Bai. Berehala jakinarazi behar duzu eta gidabaimen berria aurkeztu behar duzu (edo, hala badagokio, behin-behineko gidabaimena erantsi).

    Gogoratu baldintzetako bat dela gidabaimena indarrean izatea.

    Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

  • Bidesariarekin lotutako eskaera edo aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, jakinarazpen bat jasoko duzu zure datuetan adierazitako posta elektronikoan (e-maila).

    Posta elektronikoko postontzi horretan, eskaeraren eta/edo aldaketaren egoeraren berri emango dizugu.

    Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

    Nolanahi ere, betiere jardunean dauden prozeduren xehetasunean sar zaitezke zure datuetara Bidesaria aplikazioaren bitartez sartuz.

Informazio gehiago behar duzu deskontuei eta dirulaguntzei buruz? Begiratu hemen zer den

Zer egin dezaket deskontuak edukitzeko?