Laguntzen dizugu
Irristatu gehiago erakusteko
Kontaktua
Nahi duzun guztietan jar zaitezke Interbiak-ekin harremanetan gure online formularioaren bidez, eta, gainera, telefonoz zein bertatik bertara eman diezazukegu arreta. Nahi baduzu, hitzordua eskatu dezakezu.
Non gaude
-
Interbiak Bizkaia, S.A.U.
Kanariar uharteak 19-1. Solairua
48015 – Bilbo Nola heldu
-
Jendaurreko ordutegiak
Uda (Ekainaren 10etik irailaren 18ra): Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:45etara.
Neguan: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
-
Arretarako telefonoa eta aurretiko hitzordua*
-
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
*Arratsaldeetan, aurrez aurreko arreta aurretiko hitzorduarekin bakarrik ematen da.
Bulegoak itxita egongo dira 2024/07/26 eta 2024/08/16
Bizkaiko Foru Aldundiaren Zerbitzu Gutuna
Bizkaiko Foru Aldundiaren Zerbitzu Gutuna
Ohiko galderak
Bidesariari buruzko galderetan, bideoetarako estekak aurkituko dituzu, modu errazean jakin dezazun nola egin daitezkeen, besteak beste, egindako joan-etorrien kontsultak eta deskargak, lortutako edo eskuratu, eskatu eta kudeatu daitezkeen deskontuak eta laguntzak.
Bidesaria
-
Zer da Bidesaria?
Bidesaria Interbiak erakundeak autobideen erabiltzaile guztien esku jartzen duen sistema da, honako edozein zerbitzu erabili ahal izateko:
- DIRULAGUNTZAK eskatu eta kudeatu
- Egindako BIDAIAK kontsultatu eta deskargatzeko.
- FAKTURAK eskatu eta kudeatzeko.
- Datuak aldatu, beharrezkoa izanez gero.
- Izan dituzun laguntzak eta DESKONTUAK edo lor ditzakezunak ezagutzeko.
- Jakinarazpenak jasotzeko.
-
Nola sar naiteke Bidesarian?
Bidesariara sartu ahal izateko eta atal desberdinak kontsultatzeko, aldez aurretik erregistratua egon behar duzu.
- Erabiltzaile erregistratua ez bazara, sartu erregistratzeko inprimakian eta, horretarako, sakatu Erregistratu botoia.
- Jada erabiltzaile erregistratua bazara, sartu aplikazioan Sartu botoiaren bitartez.
- Erabiltzaile erregistratua bazara eta atzipen datuak gogoratzen ez badituzu, sakatu Gogoratu pasahitza botoia.
EU_Los siguientes videos te servirán de ayuda para el acceso a Bidesaria:
-
Ez nago erregistratua eta Erregistratu bitartez sartu naiz. Zer egin behar dut orain?
Zure datu pertsonalekin, baita helbide, kontaktu eta aplikaziorako atzipenari buruzkoekin ere erregistratzeko inprimakia bete behar duzu. (erabiltzailearen izena eta pasahitza) Gogoratu, nahi izanez gero, ondoren alda daitezkeela (erabiltzailearen izena eta pasahitza barne).
Halaber, zure datuak fitxategi automatizatuan sartzea onartu behar duzu, indarreko legeriarekin bat.
Datuak behar bezala bete dituzunean, sakatu Erregistratubotoia, erregistroa baieztatzeko pantailara iritsiko zara eta denbora laburrean sisteman alta emana zaudela baieztatzeko posta elektronikoa jasoko duzu.
Laguntza bideoak
-
Erregistratzeko erabili nituen erabiltzailea edota pasahitza ez ditut oroitzen. Zer egingo dut?
Zure sarbiderako datuak ARLO PERTSONALA atalean gogoratzen ez badituzu, sakatu Gogoratu pasahitza.
Horretarako, idatzi zure dokumentu zenbakia (NAN/IFK/IFZ/AIZ) eta helbide elektronikoa. Mezu elektroniko bat jasoko duzu zure pasahitz berriarekin eta zure sarbide-erabiltzailearekin.
Tekleatu zure sarbiderako datu berriak eta, sartu ondoren, sistemak esleitu dizun pasahitz berria aldatu ahal izango duzu (Datu pertsonalak aldatu).
Gogoratu nahi beste aldiz alda ditzakezula erabiltzailea eta pasahitza.
Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke eta kudeatzen lagunduko dizugu.
Laguntza bideoak
-
Bere egunean sartu nituen datuak aldatu nahi ditut
Zure datuetara iritsi zarenean, hasierako pantailan erregistratzeko erabilitako datuak ikus ditzakezu: datu pertsonalak, helbidea, kontaktua eta aplikazioan sartzeko datuak.
Zure datu guztietan nahi beste aldiz egin ditzakezu aldaketak.
Gogoratu nahi duzunean “erabiltzailea” eta “pasahitza” alda ditzakezula. Bakarrik “atzipen datuak aldatzea” aukeran sartu behar duzu.
Laguntza bideoak
-
Bidesarian alta emateko txartel/OBEren bat alta eman behar al da?
Ez. Bidesaria sistema Interbiakek zure esku jartzen duen bitartekoa da, eskaintzen dituen zerbitzu desberdinen berri izateko.
Bakarrik txartel/OBE zehatzarekin zerikusia duen zerbitzua erabili nahi baduzu, alta eman beharko duzu.
-
Deskontuak
Zeintzuk dira BIDESARIA programan agertzen diren DESKONTUAK?
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023 rako bide-azpiegiturako sarearen zati batzuen bidesariaren zenbatekoak eguneratzen dituen Foru Dekretuak bi deskontu-mota jasotzen ditu OBErekin ordaindutako joan-etorrietarako:
- AP-8 Bizkaia, MHS eta Artxandako tuneletako tarifetan deskontuak ibilgailu eraginkorrentzat::
- % 100 elektriko diren ibilgailu arinentzat.
- Salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunak.
- Elektrikoak, hibridoak eta gasez propultsatutak, “O” etiketa duten ibilgailuentzat eta DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutenentzat.
- Euro 6.
- Euro 5.
- Ibilgailu astunentzako deskontuak, erabilera-maiztasunaren arabera:
- MHSren tarifetan AP-8 Galdakao-Gipuzkoako muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi autobidea konbinatuta erabiltzeagatik.
- AP-8 autobidearen tarifetan, AP-8 Galdakao-Gipuzkoarekiko muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi azpiegiturak konbinatuta erabiltzeagatik.
- AP-8 Bizkaia, MHS eta Artxandako tuneletako tarifetan deskontuak ibilgailu eraginkorrentzat::
-
Ibilgailu eraginkor arinentzako deskontuak
-
Ibilgailu arin bat dut, 100% elektrikoa, dena eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?
Zure ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu % 100 elektrikoa erregistratu besterik ez duzu egin behar.
Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu arinentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren ZIRKULAZIO-BAIMENA.
Gogoratu ibilgailua ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa izan behar duela.
Baldintzak:
- Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
- Bidesaria plataforman zure ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa erregistratzea. Para ello, tras el registro, vete a la pestaña “Mis vehículos eficientes” y selecciona la opción “Solicitud de descuento para vehículos ligeros”.
- Eskaneatu edo atera argazkia ibilgailuaren zirkulazio-baimenari, eta eskabideari erantsi.
- Acepta la política de privacidad de conformidad con la legislación vigente y clica en “Enviar solicitud”.
- Una vez que vayas registrando una o más matrículas, la pantalla te dará más información: aparecerán la relación de las solicitudes que tienes cursadas y el estado en que se encuentran, además de las acciones que puedes realizar por cada una de las solicitudes.
Laguntza bideoak
-
Nola dakit erregistroa behar bezala egin dudan?
Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.
Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.
Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.
Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.
Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
Gogoan izan ibilgailua erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.
Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.
Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.
-
Hilero erregistratu behar dut ibilgailua?
Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.
Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.
-
Zertan datza IBILGAILU ARIN ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA eta nola aplikatzen da?
AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu arin %100 elektriko direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.
Ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hurrengo hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak.
-
OBE bati alta eman behar diot deskontua izateko?
Ez da beharrezkoa.
Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.
-
Eta beti OBE bera erabili behar dut deskontuak lortzeko?
Ez. Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko.
Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.
-
-
Ibilgailu eraginkor astunentzako deskontuak
-
Ibilgailu astun bat dut, salgaiak errepide bidez garraiatzeko, eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?
Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepide bidez garraiatzeko bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu eraginkorra erregistratu besterik ez duzu egin behar.
Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu astunentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren TXARTEL-TEKNIKOA eta, hala badagokio, eraginkortasun mota egiaztatzen duen dokumentazioa.
Gogoratu ibilgailua ibilgailu astuna salgaiak errepide bidez garraiatzeko izan behar duela eta honako motore mota eta emisio-mailetako bat eduki behar duela:
- Astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutena.
- Astuna EURO 6.
- Astuna EURO 5.
Joan “nire ibilgailu eraginkorrak” atalera. Bertan, salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen matrikula erregistratu beharko duzu.
Pultsatu “Ibilgailu astunentzako deskontuak” aukeran.
Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila bakarrik ikusiko duzu eta klik egin beharko duzu “Ibilgailu astunentzako deskontuak eskatu” aukeran.
Laguntza bideoak
-
Nola dakit erregistroa behar bezala egin dudan?
Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.
Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.
Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.
Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.
Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
Gogoan izan ibilgailua erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.
Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.
Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.
-
Hilero erregistratu behar dut ibilgailua?
Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.
Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.
-
Zertan datza IBILGAILU ASTUN ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA eta nola aplikatzen da?
Hiru mota deskontu daude, motore mota eta emisio-maila dela eta.
AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu eraginkor astun direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.
- % 25eko deskontua, ibilgailu astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa izatekotan.
- % 20ko deskontua ibilgailu astuna EURO 6 bada.
- % 15eko deskontua ibilgailu astuna EURO 5 bada.
Ibilgailua astuna eta eraginkorra dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak
-
OBE bati alta eman behar diot deskontua izateko?
Ez da beharrezkoa.
Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.
-
Eta beti OBE bera erabili behar dut deskontuak lortzeko?
Ez. Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko.
Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.
-
-
Astunentzako deskontuak, erabilera-maiztasunaren arabera
-
Ibilgailu ASTUN bat daukat eta aipatutako OHITASUN-DESKONTUREN bat lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?
Ez kezkatu, ez duzu ezer egin behar.
Sistemak hilero egiaztatuko ditu ibilgailu astunarekin egin dituzun joan-etorriak eta aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu, dagokion deskontua kalkulatu eta ordainketa egingo dizu hilabetea amaitzean OBE-gailuari lotutako kontuan.
-
Zertan datza OHITASUN-DESKONTUAK eta nola aplikatzen dira?
- AP8 Galdakao eta Gipuzkoako muga arteko tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez 20 ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien %13, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
- Hilabete naturalean noranzko berean 20 bidaia edo gehiago (zero tarifaren ordutegian egindako bidaiak kontuan hartu gabe) egiten dituzten ibilgailuek egindako tarteen %13, baldin eta identifikaziorako eta ordainketarako gailu telematiko beraren bidez (OBE) ordaintzen bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
-
-
Diru-laguntzak
Zer dira BIDESARIA programan adierazitako dirulaguntzak?
Egoitza fiskala eta bizilekua Bizkaian duten eta Foru Dekretuan adierazitako ordainpeko autobideak dagokion erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako (ez enpresentzako) diru-laguntzak dira.
Bi diru-laguntza programa daude:
- Programa 1 deritzana - Bizkaiko foru aldundiak (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoko foru aldundiak (AP-8 eta AP-1) eta Arabako Foru aldundiak (AP-1) kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorrien arabera.
- Programa 2 deritzana - AP-68 autobideko Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan izandako joan-etorriengatik
Bi kasuetan, autobidearen sarrera edo irteera Bizkaian egin behar da.(dagokion Foru Dekretuan adierazitako salbuespenak izan ezik)
-
Diru-laguntza eskabidea
-
DIRU-LAGUNTZA eskatu nahi dut. Zein dira baldintzak?
Zure zerga egoitza eta bizilekua Bizkaian badaude, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera.
Pantaila honetan, dauden diru-laguntzen bi programetarako diru-laguntza eskatu ahal izango duzu, edo horietako bat hautatu.
Hona hemen online prozedura:
- Bidesaria sisteman inskribatuta egotea (LANGILEEN SAILA ataletik sartzen da)
- OBE (Vía-T) gailu baten titularra izatea. Gailu horrek banku-kontu batean helbideratuta egon behar du, eta banku-kontuaren titularra ere izan beharko duzu.
- Gidabaimena indarrean izatea.
- Zirkulatzeko erabiliko den erabilera partikularreko ibilgailu arinaren matrikula adierazi (hau da, ibilgailu horrek ez du lanbide, enpresa edo ekonomia jarduerarekin lotuta egon behar). Ez duzu ibilgailuaren titularra izan behar.
- Zerga-betebeharrak egunean dituzula. Gainerako betekizunekin batera, hilero berrikusiko dira, diru-laguntza kalkulatzeko.
Plataformara eskaneatuta (edo argazkiak aterata) erantsi beharko dituzu.
- NANa (bi aldeetatik).
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena
- Gidabaimena (bi aldeetatik).
- Eta OBEren eta OBE horren karguak egiteko kontuaren titularra zarela egiaztatzen duen agiria. Gailua eskatu duzun erakundeak eman beharko du agiri hori
Garrantzizkoa: Dokumentu guztiek indarrean egon behar dute une oro. Izan ere, baldintzaren bat kalkulua egin den hilabetean betetzen ez bada, diru-laguntza ukatu ahal izango da.
Gainera, diru-laguntza aurrez aurre eska dezakezu, Interbiak-en bulegoetan (Kanariar Uharteak kalea 19-1, Bilbo), edo Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrez aurreko edozein arreta-gunetan. Bizkaiko webgunea/erregistrorako tokiak.
Laguntza bideoak
-
Bi diru-laguntza mota daudenez, bi eskaera egin behar ditut?
Ez. Eskaera bakar bate gin behar duzu.
NIRE DIRU-LAGUNTZAK aukerara sartzean, pantaila bat agertuko da, eta bertan adierazi ahal izango duzu zure eskaera bi programetan edo horietako batean bakarrik sartzea nahi duzun.
Hautatutako programa edo programak eskaeran emandako datuekin kalkulatuko dira.
-
Nire OBEari alta eman behar al diot diru-laguntza eskatu baino lehen?
Ez
"Nire diru-laguntzak" zabaltzekoan aurreikusitako eskaera-prozesua egitean, diru-laguntzari lotutako OBE (viaT) automatikoki grabatuta geratuko da "Nire txartela/OBE" aukeran.
Eta zure igarotzeak ikusi ahal izango dituzu, bai eta fakturak jaulkitzean sartu ere (NIRE FAKTURAK atala).
-
Badaukat BIDESARIA sisteman onartutako OBE bat. Nahikoa da dirulaguntzen prozesuan sartzeko?
Ez.
Diru-laguntzak kalkulatzeko hileko prozesuan sartu ahal izateko, diru-laguntzaren eskabidea egin behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean.
Baina sisteman alta emandako VIAt (OBE) gailuren bat izango bazenu, adieraz dezakezu hori dela diru-laguntzari lotua. NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean zaudela, «VIAT (OBE) DIRUZ LAGUNDU» aukeran, «VIAT (OBE) bat hautatu nahi dut, nire datuei gehituta» aukera dago, gailu horren zenbakia agertuko den goitibeherako menu baten ondoan. Hautatu besterik ez duzu egin behar (titulartasuna eta banku-kontuarekin duen lotura egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita). Eta diru-laguntza eskatzeko prozesuarekin jarraitzea.
-
Nola dakit nire eskaera onartu dela?
Diru-laguntzaren eskabidea bidaltzen duzunean eta aztertzen hasten garenean, posta elektronikoa jasoko duzu eta zure diru-laguntzaren eskabidea jaso dugula jakinaraziko zaizu.
Eskabidea zain egoeran geldituko da baliozkotu arte.
Guztia zuzena bada
- Posta elektronikoz jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera onartu dela jakinaraziko zaizu.
- Eskaera egin duzun hilaren 1etik aurrera kalkulatuko da diru-laguntza.
Datu akastunen bat antzemanez gero:
- Posta elektronikoa jasoko duzu eta egoera hori jakinaraziko zaizu
- Horrez gain, araudiak aurrez ikusitakoarekin bat, gehienez 10 egun izango dituzu akatsa zuzentzeko.
- Berrikusi eskatzen dizugun dokumentazioa edo zuzendu antzemandako akatsak. Beharrezkoa izanez gero, bidali berriro eskaera, dokumentu zuzenak erantsiz eta antzemandako akatsa zuzenduz (kasuaren arabera), zure eskaera berriro berrikusi ahal izateko.
- Dokumentazioa zuzena bada: Mezu elektroniko bat (e-maila) jasoko duzu, zure eskaera onartu dela jakinarazteko.
- Zure eskabideko akatsak zuzentzen ez badituzu, eskabidea ez da sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuetan, harik eta dokumentazioa zuzena izan arte.
Garrantzizkoa: zure diru-laguntzaren eskabidea ez da onartuta izango Interbiakek adostasuna ematen ez duen bitartean eta adostasun jakinarazpenean bertan adierazten zaizun datatik izango ditu ondorioak.
Jakinarazpen guztiak POSTA ELEKTRONIKOZ (EMAILEZ) egingo dira, beraz, oso garrantzitsua da aldizka zure posta elektronikoko sarrera-ontzia eta spam karpeta (nahigabeko posta) begiratzea, badaezpada, postaren hornitzaileak jakinarazpena bertan utzi badu.
Gogoratu egindako gestio guztiak online eskura dituzula BIDESARIA aplikazioaren bidez, beraz, erregistratua bazaude, edonoiz eta edonon sar zaitezke zure diru-laguntzaren eskaerarekin zerikusia duen guztia ezagutzeko.
-
Diru-laguntzaren eskabidea hilero osatu behar al dut?
Ez. Diru-laguntza onartua baduzu, ez duzu gehiago egin beharrik.
Dokumentazioa sisteman eguneratuta eduki besterik ez duzu egin beharko.
Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.
Hau da, zure diru-laguntza eskaera onartzen denean, sistemak hilero honakoak egiaztatzen ditu: autobideetan ibili zaren, diru-laguntzarako aurreikusitako ibilbideetan ordaindu duzun zenbatekoa eta, hilabete horretan, gainerako baldintzak betetzen dituzun (helbidea, zerga-egoera, etab.).
Horrela, hilero mezu elektroniko bat (e-maila) bidaliko zaizu, hilabete horretarako diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko.
Hala badagokio, hil horretan dagokizun diru-laguntzaren zenbatekoaren berri emango zaizu.
Bestalde, hilabete horretan, egindako kalkuluen ondoren, ez badagokio, ez izatearen arrazoia jakinaraziko zaizu.
Gainera, nahi baduzu, hilabete horretako diru-laguntzaren eta aurrekoen emaitzen xehetasunak ikusi ahal izango dituzu Bidesaria aplikazioaren bidez, eta pantailak erakusten duen informazioa excel bidez deskargatu ahal izango duzu.
Diru-laguntza urtebetekoa da, eta, onartu ondoren, urte horretarako baliozkoa da, onartzen den hilabetetik hasita, kalkuluak eta egiaztapenak hilero egin daitezen.
-
-
Diru-laguntzaren kalkulua
-
Nola egiten dira hilero dagokidan diru-laguntza?
Diru-laguntzen programak arautzen dituen Foru Dekretuak prozesua nolakoa den jasotzen du.
Laburbilduta:
- Hilero, hilabetea amaitu ondoren, kalkulua egiten da, kalkulatzeko hilabete horretarako onartuta dauden eskatzaileei dagozkien diru-laguntzak zehazteko.Kalkulatzeko hilabete naturala hartzen da kontuan.
- Programa bakoitzerako aurreikusitako autobideetan hilabete horretan egindako joan-etorriak egiaztatzen dira, baita baldintzak betetzen diren ere (helbidea, zerga-egoera, etab.).
Diru-laguntzetan bi programa daudenez, bi kalkulu independente egingo dira.
- Bizkaiko (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
- AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.
Hilean behin dagokizun diru-laguntza kalkulatzeko onartu bazaituzte, oinarrizko baldintzetako bat betetzen duzulako da: pertsona fisikoa izatea, eta ez enpresa, eta, gainera, gainerako dokumentazioa, eskaera egiteko unean, zuzena zen.
Hau honela, zure onartutako eskaera, eskatu duzun diru-laguntza prozesuaren barruan egongo da: kalkulu bakarrean edo bietan.
Gogoratu gainerako baldintzak hilero egiaztatuko direla: Bizkaian erroldatuta egotea eta zerga-egoitza izatea, zerga-betebeharrak eta abar betetzea, eta, noski, zure eskabidean onartu ziren OBE (Via-T) gailuarekin eta ibilgailu arinarekin joan-etorriak egin izana.
Azken hori garrantzitsua da: diru-laguntzan onartuta dauden ibilgailu arinarekin egin behar izan dituzu dagozkion joan-etorriak eta onartutako OBE (Via-T) delakoarekin ordaindu behar izan dituzu ondainsariak.
Beraz, ez ahaztu dagokion hileko diru-laguntza kalkulatzeko honako hauek soilik hartuko direla kontuan: diru-laguntzari lotutako ibilgailuarekin egindako joan-etorriak eta onartutako OBE gailuarekin ordaindutakoak, eta noski, programa bakoitzerako aurreikusitako tarteetan ordaindutakoak
- Bizkaiko (AP-8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
- AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.
-
Zenbatekoa da foru zaldundiek zuzenean kudeatzen duten autobideetan (AP-8, VSM, Artxandako Tunelak, AP-1) ibiltzeagatik jaso daitekeen diru-laguntza?
Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte:
- Batetik, Bizkaiko autobideetan (AP-8, VSM eta Artxandako Tuneletan) gastatutako zenbateko guztia 36,84 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Itzulketa hori hilabetea amaitzean egingo da, OBE gailuari (Viat) lotutako kontu-zenbakian, zure diru-laguntza eskabidean adierazitakoaren arabera.
- Bestalde, hilean 36,84 euro baino gutxiago gastatzen ez baduzu, baina 10 bidaia baino gehiago eginak badaude, bidaiak zenbateko handienetik txikienera sailkatuko dira eta hamaikagarren (11) eta hogeita bosgarren (25) bidaien artean ordaindutako ordainsarien zenbatekoek, BEZa kanpo, % 35eko diru-laguntza izango dute; hogeita seigarrenetik (26) aurrera bidaia bakoitzaren zenbatekoari dagokion % 45 lagunduko da diruz, BEZa kanpo.
- Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, Araba (AP-1) eta Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1), bidaietan 53,87 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.
-
Zenbatekoa da AP68-n ibiltzeagaitik jaso daiteken dirulaguntza?
Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.
- AP-68 autobidean Bizkaiko bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik gastatutako zenbateko guztia 36,84 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Hilabetea igarotakoan itzuliko da diru-laguntzaren eskabidean adierazitako kontu zenbakian, onartua badago.
- Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, AP-68 autobidean Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan 53,87 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.
-
Baina, orduan, bi diru-laguntza programak kalkulatzeko diru-laguntza eskatzen badut, zenbat diru-laguntza jasoko ditut?
Bat, bi edo bat ere ez jaso ahal izango duzu, zeren:
- Programa bakoitzerako aurreikusitako errepideetan joan-etorriak egin behar dituzu.
- Eta aurreikusitako gainerako baldintzak bete behar dituzu hilero.
Hau da, bi programen arabera izan duzun gastua hilero kalkulatzeko eskatu baduzu, kalkulu horren emaitza jasotzen duten bi komunikazio jasoko dituzu hilero, email bat programa bakoitzeko.
Aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu eta bakoitzaren tarteetan joan-etorriak egin badituzu adierazi dizkizugun gutxieneko zenbatekoetan, diru-laguntza gisa jasoko duzu hilabete horretako joan-etorriengatik ordaindu duzunarekiko aldea.
Gogoratu: diru-laguntza programa bakoitza modu independentean kalkulatzen da.
- Bizkaian sarrera edo irteera duten AP-8 (Bizkaia eta Gipuzkoa), VSM, Artxanda tunelak eta AP-1 (Araba) autobideetan egindako joan-etorrien zenbatekoa.
- Bizkaian sarrera edo irteera duten Bizkaiko eta Arabako AP-68ko zatietan egindako joan-etorriei dagokien zenbatekoa.
-
Adibide bat izan zenezake 1. programan hilabete jakin batean lor dezakezun diru-laguntzaren zenbatekoari buruz?
Demagun Bilbon bizi zarala eta egunero ikastera Donostiara joaten zarala. Kalkulua egiteko, guztira 40 bidaia (20 joateko eta beste 20 etortzeko) egin dituzula ulertuko dugu. 2024. urteko tarifekin, bidaia bakoitzak 13,02 euro balio baditu, guztira 520,08 euro ordainduko zenituzke.
Bilbo-Donostia ibilbideak bi lurralde historiko igarotzen ditu: Bizkaia eta Gipuzkoa; beraz, bidearen kostua (13,02 euro) honako moduan banatzen da: 5,54 euro Bizkaiko tartean eta 7,48 euro Gipuzkoako bidean.
Hortaz, ordaindutako guztizko zenbatekoa (520,08 euro) Bizkaian 221,60 euron eta Gipuzkoan 299,20 euron banatzen da.
Bidesariaren diru-laguntza programarekin guztira 430,09 euro (184,76 euro Bizkaian eta 245,33 euro Gipuzkoan) berreskuratuko dituzu eta zenbatekoa hilabetea igarotakoan ordainduko zaizu OBEari atxikitako kontu zenbakian.
-
Non ikus dezaket nire diru-laguntzaren kalkulua?
Webgunean, hileko emaitzen xehetasun guztiak kontsultatu ahal izango dituzu diru-laguntzaren kalkulu bakoitzeko (gogoratu independenteak direla): DIRUZ LAGUNDUTAKO ZENBATEKOAK ETA IGAROTZEAK atalean, egindako igarotze guztien banakapena, pasabideko sarrera eta irteerako geltokia, irteerako data eta ordua, igarotzearen tarifa osoa, tarte bakoitzari dagokion tarifa eta diru-laguntzaren kalkulua izango dituzu.
Nahi izanez gero, pantailan agertzen diren datuak Excelen deskargatu ahal izango dituzu.
-
Zehazteko, nire diru-laguntza eskaera onartzen bada, hile-ko kalkuluak egingo al zaizkit bi diru-laguntza programe-tan: AP8+VSM+TA+AP1 eta AP68?
Hala egiteko esan badiguzu bakarrik.
Gogoratu: Zuk esango diguzu 1 AP8+VMS+TA+AP1 programa edo 2 AP-68 programa edo biak eskatu nahi dituzun.
Edozelan ere, kalkulu bat egiten da eskatutako programa bakoitzeko, eta diru-laguntzaren kalkulu bakoitzaren emaitza jakinarazten da, bereizita. Hortaz, bi diru-laguntzak izanez gero, bi mezu elektroniko jasoko dituzu.
Zure erabakia aldatu, ezabatu edo diru-laguntzen programa gehitu ahal izango duzu, nahi duzunean, gehien komeni zaizun aukeran klik eginez. Gogoratu diru-laguntza eskatzen duzun hilean hasten dela.
-
-
Diruz lagundu daitezkeen joan-etorriak
-
Zelan kontsultatu diruz lagundutako nire igarotzeak?
Diru-laguntza eskaera onartuta baduzu, hilero, zure eskaera kalkulu prozesuan sartuko da.
Eskaera-prozesuan adierazi diguzunaren arabera, diru-laguntza prozesu batean edo bietan sartuta egon nahi baduzu, jakinarazpen bat edo bi jasoko dituzu (posta elektroniko bidez), hilabete horretan diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko, eta dagokizun zenbatekoa edo hilabete horretan ez dagokizunaren arrazoia adieraziz.
Webgunean prozesu bakoitzari dagokion hilabeteko emaitzaren xehetasun guztiak kontsultatu ahal izango dituzu (gogoratu independenteak direla): diru-laguntza izanen duten igarobideak, igarobidearen sarrera eta irteera, irteeraren data eta ordua, igarobidearen tarifa osoa, diru-laguntza eduki dezaken tarte bakoitzari dagokion tarifa, diruz lagundutako zenbateko osoa.
Nahi izatekotan, Excel deskarga dezakezu pantailan agertzen diren datuetatik.
NIRE DIRU-LAGUNTZAK menuan, ZENBATEKOAK ETA DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN IGAROTZEAK aukera daukazu.
-
Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen titulartasuneko autobideetan egindako edozein bidaiarengatik diru-laguntza lortu al izango dut?
Ez, iragaiteak kontuan hartzeko, beharrezkoa izango da igarotze horiek jatorria edo helmuga Bizkaian izatea.
Salbuespena muga-eremu batean bizi bazara izan ezik, diru-laguntza arautzen duten Foru Dekretuetan jasotzen den bezala.
-
Baina nire egoitza Durangaldean dago, Gipuzkoarekin zona mugakidean, alegia, eta ohiz AP-8 autobidera Eibarko bidesarian sartzen naiz edo AP-1 autobidera Arrasate edo Lukoko bidesarian.
Ez kezkatu.
Diru-laguntzen Programa 1 delakoak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.
Durangaldeko udalerri bateko (Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Zaldibar) egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-8 autobidera Eibarren sartuz gero edo AP-1 autobidera Arrasate edo/eta Lukon, Eibar, Arrasate edo/eta Lukoren jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.
-
Nire kasuan, egoitza Lea-Artibain, hain zuzen ere, Gipuzkoarekin zona mugakidean, dago eta ohiz AP-8 autobidea Elgoibar, Itziar edo Eibarko bidesarian hartzen dut.
Ez kezkatu.
Diru-laguntzen Programa 1 delakoak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.
Lea-Artibaiko udalerri bateko (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Ondarroa, Ziortza-Bolibar) egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-8 autobidera Elgoibar, Itziar edo Eibarren sartuz gero, Elgoibar, Itziar, edo/eta Eibarren jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.
-
Nire kasuan, egoitza Orozkon dago eta ohiz AP-68 autobidea Ziorragako bidesarian hartzen dut.
Ez kezkatu.
Diru-laguntzen Programa 2 delakoak gorabehera hori aurrez ikusi du eta salbuespenezko egoera hori kontuan hartzen du.
Orozko-ko egoiliarra bazara eta zerga egoitza bertan baduzu, sarbiderik hurbilena delako AP-68 autobidera Ziorragan sartuz gero, Ziorragan jatorria eta jomuga duten bidaiak diru-laguntza jasotzekoak izango dira.
-
-
Dirulaguntzaren datuak aldatzea
-
Onartutako diru-laguntzaren eskabideko daturen bat aldatzen badut, zer egin behar dut?
Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.
Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.
-
OBEz aldatu dut. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?
Bai. Datua eguneratu behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK – Eskabidea aldatu atalean, eta OBE gailuaren (viat) titulartasuna egiaztatzen duen banku-dokumentazioa eta lotutako kontua aurkeztu.
Gailu horrekin kalkulua noiz hasiko den adierazi ahal izango duzu (beti hilabete horretan).
Ez baduzu jakinarazten , obe berri horrekin ordaindutako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.
Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.
-
Banku kontuaren zenbakia aldatu dut. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?
Bai. Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.
Eta ez ahaztu zure titulartasunekoa izan behar den kontu zenbaki berrian egin behar direla diru-laguntzari lotuta daukazun OBEko karguak.
Jakinarazten ez baduzu eta dagokion dokumentazio guztia aurkezten ez baduzu, zure kontu berria ez da geldituko diru-laguntzari lotuta.
Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.
-
Ibilgailua aldatu dut. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?
Bai. Datuak eguneratu behar dituzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK – Eskabidea aldatu atalean, eta une horretatik aurrera erabiliko duzun ibilgailuaren zirkulazio-baimena aurkeztu behar duzu. Bertan, matrikula erabiltzen hasteko eguna adierazi ahal izango duzu. (beti aribideko hilekoa).
Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, ibilgailu berri horrekin egindako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.
Ibilgailua lehen edo bigarren aldiz aldatzeko, eskaera online egin ahal izango duzu Bidesariaren bidez. Aldaketa gehiago egin behar badituzu, aurrez aurre egin beharko duzu Interbiaken edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotan.
Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.
-
Gidabaimena iraungi zait eta berria egin didate. Horrek diru-laguntzari eragiten dio?
Bai. Berehala jakinarazi behar duzu eta gidabaimen berria aurkeztu behar duzu (edo, hala badagokio, behin-behineko gidabaimena erantsi).
Gogoratu baldintzetako bat dela gidabaimena indarrean izatea.
Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.
-
Nola dakit diru-laguntzan aldaketa eskaera onartu al den?
Bidesariarekin lotutako eskaera edo aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, jakinarazpen bat jasoko duzu zure datuetan adierazitako posta elektronikoan (e-maila).
Posta elektronikoko postontzi horretan, eskaeraren eta/edo aldaketaren egoeraren berri emango dizugu.
Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.
Nolanahi ere, betiere jardunean dauden prozeduren xehetasunean sar zaitezke zure datuetara Bidesaria aplikazioaren bitartez sartuz.
-
-
Zer igarotze fakturatzen dizkit Interbiak-ek?
Interbiak-ek kudeatzen ditu foru titulartasuneko Bizkaiko ordainpeko hiru autobideek ordaindutako igarotzeak: AP-8 autobidea, Artxandako tunelak eta metropoliko hegoaldeko saihesbidea, betiere irteera Bizkaian dutela.
-
Non lor dezaket VIAT (OBE) gailu bat?
VIA-T da ordainpeko autobide guztietan ezarritako teleordainketarako sistema elkarreragilearen izena.
VIAT gailua edozein jaulkitzaile, finantza-erakunde edo bestelakotan eskatu beharko duzu (informazio gehiago: www.viat.es).
Kontratatu, baja eman edo aldatu nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu duen erakundearekin jarri beharko duzu harremanetan.
-
Zelan erregistra dezaket txartel/OBE bat nire datuetan?
Zure eremu pertsonalean, hautatu "Txartel/OBEaren (VIAT) alta" aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua (VIAT).
Mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure eskaera jaso dugula jakinarazteko. Behin dokumentazioa baliozkotuta, posta elektronikoz ere jakinaraziko zaizu txartela/OBE (VIAT) onartu, zuzentzeko eskatu edo baztertu dela.
Txartela/OBE (VIAT) gure sisteman alta emanda dagoenean, fakturen jaulkipenean sar dezakezu.
Txartel/OBE (VIAT) bat fakturekin eta/edo diru-laguntzekin lotuta gera dadin, berariaz egin behar duzu eskatzeko prozesua.
Prozedura horiek "Zure fakturak" eta "Zure diru-laguntzak" ataletan ikus ditzakezu.
Garrantzitsua da gogoraraztea sisteman txartel/OBE (VIAT) bati baja ematen badiozu, txartel horri lotutako eskaera guztiak ezeztatuko direla, hau da, txartel horri lotutako diru-laguntza eta faktura eskaera ezeztatuko dira, baita ordainketarako matrikula batekiko lotura ere, halakorik izanez gero betiere.
Laguntza bideoak
-
Zelan eskatu txartel/OBE baten faktura bidesarian?
Txartel edo VIAT (Obe) baten faktura eskatu ahal izateko, aldez aurretik sisteman alta emanda egon behar da.
Alta eman ondoren, sartu leihoko "Nire fakturak" fitxan. Pantaila honetan, faktura eskatu ahal izango duzu sisteman erregistratuta dituzun txartel/VIAT (OBE) gailuetarako (kontuan izan viat/VIAT (OBE) gailu guztiak ezin dituztela fakturatu autobideek. Hortaz, faktura nork egiten duen kontsultatu beharko duzu erakunde jaulkitzailean).
NIRE FAKTURAK – TXARTELAK/VIAT (OBE) menuan fakturan sartu nahi duzun txartela/VIAT (OBE) aukeratu beharko duzu, faktura zein helbidetan bidali nahi duzun aukeratuta. Era berean, faktura online (e-maila) edo web bidez (faktura mezu bat bidaltzen da) jaso den ere adierazi ahal izango duzu.
Ordainbide horri lotutako lehenengo faktura bada, faktura uneko hilabeteko igarotzeengatik edo aurreko data batetik jaso nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.
Gogoan izan txartel/ OBE bategatik behin faktura eskatu eta gero, hilero jasoko duzula faktura, hau da, jaso nahi ez duzula erabakitzen duzunera arte. Horretarako, “Nire fakturak” atalean sartu behar zara, besterik ez, eta faktura jasota gera ez dadin nahi duzun txartelaren/OBEren fakturazio-prozesuaren baja eman.
Laguntza bideoak
-
Nola eska ditzaket fakturak ordainketak eskudirutan egin baditut?
“Nire Fakturak” irtenguneak “Ordainketak eskudirutan” aukera eskaintzen du.
Pantaila horretan eskudirutan egindako ordainketetarako faktura eska dezakezu, faktura bidaltzeko helbidea aukeratu ostean.
Aplikazioaren bitartez ordainagiria erantsi baino lehen, berraztertu irudia behar bezala irakurtzen dela, baita barra-kodea osoa ere. Garrantzitsua da kontuan izatea sistemak zuk bidalitako ordainagirietatik abiatuta kudeatuko duela fakturazio prozesua. Ez duzu ordainagiri bakoitzeko dokumentu bat behar; dokumentu bakarrean hainbat irudi jar ditzakezu, baina egiaztatu guztiak behar bezala ikus daitezkeela.
Gogoratu irudi osoa ez bada garbia eta irakurgarria ezin izango dugula horri lotutako faktura igorri.
Erantsi ostean, baliozkotze prozesura joango da eta horren baliozkotasuna egiaztatuko da. Baliozkotze prozesua amaitzen denean, web orrian kontsulta dezakezu behar bezala irakurri al izan den. Ordainagiria zuzena bada, hurrengo fakturan kontuan hartuko da.
Laguntza bideoak
-
Zelan kontsultatu Bidesarian jaulkitako fakturak?
Pantaila honetan jada egindako fakturei buruzko informazioa kontsulta dezakezu, baita fakturari atxikitako iraganbideak ere eta faktura pdf formatuan deskarga daiteke.
Fakturari dagozkion iraganbideen zerrendan, iraganbide bakoitzaren arabera zerrenda bistaratuko da honako informazioarekin: OBE txartelaren zenbakia, irteerako data eta ordua, iraganbidearen sarrera eta irteera tokia, tarifa multzoa, kargu bidalketaren data eta ordaindutako zenbatekoa.
Gogoratu mugimendu bat faktura batean sartu ahal izateko aurrez faktura eskatzeko prozesua egin behar duzula. Hurrengo atalean erakutsiko dizugu nola egin prozesu hori.
Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.
Laguntza bideoak
-
Zelan aldatu fakturak bidaltzeko helbidea?
Fakturak bidaltzeko helbide berri gehi dezakezu.
Zure eremu pertsonalera sartu ondoren, helbidea aldatu ahal izango duzu, erabiltzailea eta pasahitza sartuta.
Horretarako, klik egin behar duzu Nire fakturak, Bidalketa-datuak atalean eta, ondoren, Gehitu helbidea aukeran.
Leiho bat irekiko da, bidalketaren helbide berria sartu eta Gorde aukeran klik egiteko.
Urrats horiek egin ondoren, helbide hau hauta dezakezu fakturak bidaltzeko.
Laguntza bideoak
-
Ez dut fakturarik nahi, baina egindako igarotzeak ikusi nahi ditut. Zelan egin dezaket nire igarotzeak kontsultatzeko?
Zure igarotzeen berri izateko, eta erregistratu ondoren, sisteman alta eman behar diezu kontsultatu nahi dituzun txartel/VIAT (OBE) guztiei.
Ordaintzeko moduari alta eman ondoren. NIRE IGAROTZEAK Erregistratuta dituzun edo uneren batean erregistratuta izan dituzun txartel/VIAT (OBE) guztiei lotutako igarotzeak kontsultatu ahal izango dituzu. Nahi duzun data-tartea aukeratu ahal izango duzu.
Se mostrará un listado con información por cada tránsito: N° Tarjeta/OBE, estación de entrada y salida del tránsito, fecha y hora de salida, grupo tarifario, importe pagado y fecha de remesa del cargo.
Los datos que se muestran corresponden a tránsitos que ya han sido remesados a la entidad financiera asociada a la tarjeta/OBE. Si hay un tránsito que no aparece puede ser porque el tránsito no ha sido todavía remesado o porque se trata de un tránsito que no ha tenido salida en una estación gestionada por Interbiak (Autopista AP-8, tramo Bizkaia; Variante Sur Metropolitana; Túneles de Artxanda).
Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.
Laguntza bideoak
-
¿Zertan datza BIDESARIA programan adierazten diren SALGAIEN GARRAIO ASTUNETARAKO ERABILERAREN ARABERAKO ORDAINKETA (PPU)?
MERKANTZIEN ERREPIDE BIDEZKO GARRAIO ASTUNETARAKO erabiltzeagatiko ordainketaren helburua, hura arautzen duen Foru Dekretuaren bidez, aplikatuko den errepide sarearen baldintza ezin hobeak bermatzea da.
Lehenengo fasean, 2023ko urtarrilaren amaieran indarrean sartu ondoren, erabilera-kanona Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasuneko errepide hauetan ezarri da:
Lehenengo fasean, 2023ko urtarrilaren amaieran indarrean sartu ondoren, erabilera-kanona Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasuneko errepide hauetan ezarri zen:
- N-240 Tarragona-Bilbo (Barazar), El Gallo lotunetik (p.k. 55,773) Ubideko saihesbideraino (k.p. 23,050)
- BI-625, Laudiotik (p.k. 372,560) Basauriraino (p.k. 387,310
2024ko uztailaren 1etik aurrera, erabilera-kanona errepide hauetara zabalduko da:
- A-8 Kantauriko autobidea eta BI-10, Basurtutik (119,500 KP) El Hayaraino (139,219 KP)
- N-636 Beasain-Durango (Kanpazar), Gipuzkoarekinmuga egiten duen puntutik (34,980 KP) Durangoraino (49,350 KP)
- BI-30 (lehengo N-637) gurutzeta-Erletxe (Arrontegi), Gurutzetako (8,000 KP) eta Erletxeko (28,180 KP) lotuenetik
Informazio gehiago INFORMAZIO OROKORRAPDF 321KB estekan.
Tarifak aplikatzeari dagokionez, adierazitako azpiegitura guztietan, ibilgailuak honela sailkatzen dira:
- SALGAIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO IBILGAILU ASTUNEI tarifa aplikatuko zaie.
- ASTUNAK honakoak dira: 3,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko pisua duten ibilgailuak, baldin eta talde hautakoren batean badaude:
- Astunak I: 3,5 tonatik gorako eta 12 tonatik beherako baimendutako gehieneko pisua:
- 2 ardatzeko kamioiak eta autokarrak, ardatz bateko atoiarekin edo atoirik gabe.
- Kamioiak eta 3 ardatzeko autobusak.
- Astunak II: 12 tona edo gehiagoko baimendutako gehieneko pisua:
- Kamioiak eta autobusak, atoiarekin edo atoirik gabe, guztira 4 ardatz edo gehiagorekin.
- Astunak I: 3,5 tonatik gorako eta 12 tonatik beherako baimendutako gehieneko pisua:
-
¿Eta nola kobratuko da tarifa hori?
Tarifazio-puntuetan hainbat kontrol-arku ezarri ditu, kobrantza free-flow teknologiaren bidez egin ahal izateko.
Horrela, horietako bakoitzetik igarotzean, metalezko egituretan (kontrol-arkuak) jarritako ekipamenduek zirkulatzen ari den ibilgailuaren ezaugarriak antzemango dituzte; horrela, foru dekretuak araututako ibilgailuak bereizi ahal izango ditu, eta dagokien zenbatekoa egotzi ahal izango die.
-
Salgaiak garraiatzeko ibilgailu astun bat daukat, eta aipatutako errepideetan ibiliko naiz. Zer egin behar dut dagokion tarifa ordaintzeko?
Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepidez garraiatzekoa bada, bi modutan ordain dezakezu:
- OBE bat baduzu (ordaintzeko gailu telematikoa edo teleordainketa), ez duzu ezer egin behar.
Kontrol-arkuak OBE gailua detektatuko dute kontrol-puntuetako pasabide bakoitzean, eta dagokion zenbatekoa zordunduko dute gailu horren aurka.
- Gailu hori ez baduzu, ez kezkatu.
Nahikoa da zure matrikula Interbiak-en webgunean, Bidesaria plataforman, baliozko ordainbide (TXARTEL) batekin lotzea.
- OBE bat baduzu (ordaintzeko gailu telematikoa edo teleordainketa), ez duzu ezer egin behar.
-
Zer egin behar dut salgaiak garraiatzeko nire ibilgailu astuna ibilgailu eraginkor gisa ERREGISTRATZEKO?
Lehenik eta behin, SARTU BIDESARIA SISTEMAN
Dagoeneko izena eman baduzu sartu beti egiten duzun bezala, “Sartu” botoiaren bidez.
Oraindik erregistratu ez bazara ez kezkatu. Izena ematea oso erraza da: pultsatu “Erregistratu” aukeran eta jarraitu jarraibideak.
- Bete galdetegia zure datuekin.
- Garrantzitsuena, sortu erabiltzaile eta pasahitz bat aplikazioan sartzeko. Nahi izanez gero, ondoren aldatu ahal izango dituzu.
Mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman alta eman duzula egiaztatzeko.
Hemen duzu galdetegiaren irudi bat, bete beharko duzu eta:
Descripción del formulario de registro
Izena eman ondoren, ¿zer gehiago egin behar dut?
Vete a la pestaña “Mi FreeFlow / PPU” y pulsa en “Matrículas asociadas a tarjetas” y posteriormente pulsa en “Vehículos pesados” porque es ahí donde vas a asociar la matrícula del vehículo pesado de transporte de mercancías.
Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila hau bakarrik ikusiko duzu eta pultsatu beharko duzu “Ibilgailu astunaren matrikula tarjetari lotu” aukeran.
Matrikula bat edo gehiago lotzen dituzunean, pantailak informazio gehiago emango dizu: egindako eskabideen zerrenda agertuko da, zein egoeratan dauden eta eskabide bakoitzeko egin ditzakezun ekintzak.
Zein da bete behar dudan galdetegia?
Oso erraza da betetzea. Irudian ikusten baduzu, ikusiko duzu pantailak berak zer pauso eman behar dituzun.
-
Ibilgailuaren matrikula sartu. Sistemak bi aukera eskaintzen dizkizu
-
Besterik adierazi ezean, ibilgailu berri bat eransteko nahia markatuta agertzen da.
Ikus dezagun aukera hau, ikusten duzunez, oso erraza da.Ibilgailuaren datuak bakarrik sartu behar dituzu (matrikula, marka eta modeloa)
Zure ibilgailuak atzerriko matrikula badu, lotura egiteko aukera ere izango duzu, baina jatorrizko herrialdea adierazi beharko duzu
-
Ikus dezagun orain bigarren aukera: “Lehendik dagoen ibilgailu bat sartu nahi dut”
Ikusten duzunez, aurreko aukeraren antzekoa da. Aldea honako hau da: sisteman dagoeneko sartuta duzun matrikula bat hautatzeko aukera ematen dizudala, “Nire ibilgailu eraginkorrak” aukeraren bidez.
Informazio osagarria: SALGAIEN GARRAIORAKO IBILGAILU ASTUNA efiziente gisa defin-tutako ibilgailuetako bat bada, aukera honetan sartu dezakezu. Informazio gehiago IBILGAILU ERAGINKORRAK.
Dagoeneko, Matrikula sartuta daukagu.
-
- Goazen hurrengo atalera: lotu nahi duzun txartela sartzera.
Aurreko atalean bezala, sistema barruan TXARTEL bat sartuta baduzu eta aktiboa badago, txartel hori hautatu dezakezu goitibeherako txartelaren bidez.
Txartelik ez baduzu, edo, txartela eduki arren, beste txartel bat gehitu nahi baduzu, klik egin TXARTEL BERRIAn, eta txartel berri bat sartu ahal izango duzu zure datuetan.
-
Hautatu lotu nahi duzun txartelaren zenbakia.
-
Nahi baduzu, adierazi zenbat denboraz (noiztik/noiz arte) nahi duzun elkarte hori indarrean egotea. Ez baduzu ezer adierazten, eta ezer adierazten ez baduzu, eskaera bidaltzen duzun egunetik hasi eta eskaera ezeztatu edo ezabatu arte izango da, edo txartela iraungita egongo edo finantza-erakundeak baliogabea dela jakinarazten badigu.
-
Txartelaren iraungitze-data ezarri.
-
Gogoan eduki da matrikula bat txartel bati bakarrik lotu dakiokeela; aldiz, txartel berari nahi dituzun matrikulak lotu daitezke.
(Ohar garrantzitsua: lotura “Txartel berria” aukeraren bidez egiteko eskatu baduzu, txartel horren datu guztiak egiaztatu behar ditugu, eta, beraz, matrikula-txartela lotzeko eskaera aztertu aurretik, txartela baliozkotzeko prozesua egin behar dugu. Baliozkotu ondoren, automatikoki hasiko da txartel berri horri matrikula bat lotzeko egin duzun eskaeraren azterketa. Prozesuaren garapenari buruzko informazio osoaren berri edukiko duz, posta elektronikoko mezuen bidez).
Sakatu “Gehitu” botoia. Botoi honen azpian, eskatu duzun matrikula/txartelari buruzko informazioa agertuko zaizu. Sistemak nahi adina matrikula-txartel lotura eskatzeko aukera ematen dizu.
Ondoren, eta gehituta dituzun lotura-eskaerak luzatzea nahi duzunean, “Bidali eskaera” botoia klikatu.
(Oraingoz bidali nahi ez baduzu eta aurrerago utzi nahi baduzu, “Gorde zirriborroa” klikatu).
Behin zure lotura-eskaera bidalita, sistemak eskaera behar bezala bidali dela adieraziko dizu.
Eta mezuan adierazten den bezala, laster mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman eskaera bidali dela baieztatuz.
Une horretatik aurrera, izapidetzeko dago.
Loturaren eskaera izapidetu ondoren, onartu den ala ez, jakinarazpen bat jasoko duzu posta elektroniko bidez, eskaeraren ebazpena adieraziz. Onartzen ez bada, arrazoiak adieraziko zaizkizu eta zuzendu egin beharko duzu, zure matrikula txartel batekin behar bezala lotuta gera dadin.
Laguntza bideoak
-
Zelan eman alta/baja zure txartel/OBEei Bidesarian?
Pantaila honetan sisteman alta emanak dituzun OBE txartelak, hautatutako OBE txartelen ekintza-historia eta jasotako postak kontsulta ditzakezu. OBE txartelen zerrendan OBE txartela diru-laguntzaren edota fakturaren batean sartuta al dagoen bistaratuko da.
Halaber, OBE txartel berriaren alta edo jada existitzen denaren baja eska dezakezu.
Txartelaren alta eskatuz gero, txartela baliozkotzearen zain geldituko da. Txartela onartu edo baztertzen denean, posta elektronikoz jakinaraziko da.
Txartel bat fakturetara edo dirulaguntzetara lotuta geldi dadin, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz. “Zure fakturak” eta “Zure dirulaguntzak” ataletan ikus ditzakezu prozedura horiek.
Garrantzitsua da honako hau gogoratzea: txartel/OBE bati baja ematen badiozu, dirulaguntza eta faktura eskaerari baja emango zaie, txartel horri atxikiak baldin badaude.
Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.
Laguntza bideoak
-
Eman al diezaioket baja txartel/OBE bati?
Bai, baina gogoratu
VIAt-i baja ematen badiozu, ezin izango duzu zirkulazioetan sartu, ez duzu faktura gehiagorik jasoko eta txartel/OBE horrekin egindako igarotzeei lotutako diru-laguntza jasotzeari utziko diozu.
Beraz,
- Hileko fakturaren zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire fakturak” aukeraren bitartez.
- Diru-laguntzen zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire diru-laguntzak” aukeraren bitartez. Diru-laguntza izaten jarraitu nahi baduzu, beste VIAT gailu bat erantsi beharko duzu, edo diru-laguntza EZEZTATUTA geratuko da.
Laguntza bideoak
-
Txartel bati alta ematen badiot gainerako zerbitzuak automatikoki aktibatzen al dira?
Ez.
Txartel/OBEViat bati alta ematen badiozu, gure azpiegiturek egindako joan-etorriak ikusi ahal izango dituzu
Baina diru-laguntzetarako VIAT/OBE aldatu nahi baduzu, berariaz adierazi behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean, eta, sistemak hala adierazten badu, dagokion informazioa/dokumentazioa erantsi.
Gogoratu: fakturen edo dirulaguntzen zerbitzuetara sartu nahi baduzu, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz.
-
Txartel/OBE bati baja eman diot eta jada ez dut fakturarik edota diru-laguntzarik jasotzen. Nola konponduko dut?
“Txartel/OBEren alta” berriz eskatu beharko duzu, lehenengo aldia izango balitz bezala eta, beraz, izapide guztiak egin beharko dira.
OBE horri atxikitako diru-laguntza berriz eskatzea beharrezkoa bada, joan "Nire diru-laguntzak" zabaltzekora jo eta adierazten diren eskabide-izapide guztiak egin.
-
Nola eman diezaioket alta txartel/OBE bati?
Hautatu “Txartel/OBEaren Alta” aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
Eskabidea jaso dugula adierazten duen posta elektronikoa jasoko duzu. Txartel/OBEaren alta eskabidea zain egoeran geldituko da txartel/OBEa baliozkotu arte. Txartel/OBEa onartu edo ezestea ere posta elektronikoz jakinaraziko zaizu.
Sisteman baliozkotu ondoren,
- Igarotzeak ikusi
- Faktura eskatu
- Ibilgailu bat Erabileragatiko Ordainketaren bidez lotu
Laguntza bideoak
-
Nola egin dezaket nire bidaiak kontsultatzeko?
Zure igarotzeen berri izateko, eta erregistratu ondoren, alta eman behar diezu kontsultatu nahi dituzun txartel/OBEei. Horretarako, jo "Nire txartelak/OBEak" aukerara.
Pantaila honetan, sisteman alta emanda dituzun txartel/OBEak kontsultatu ahal izango dituzu. Txartel/OBEen zerrendan, txartela/OBE diru-laguntza edo fakturaren batean sartuta dagoen erakutsiko da.
Txartel/OBE berri baten alta ere eskatu ahal izango duzu, edo lehendik dagoen bati baja eman.
Gogoratu txartel/OBE bati alta emateko eskaera egiteke egoeran geratuko dela txartel/OBE hori baliozkotu arte. Posta elektronikoz jakinaraziko zaizu txartela onartzen duzun ala ez.
Txartel bat fakturei edo diru-laguntzei lotuta gera dadin, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu beren beregi. Aipaturiko prozedura horiek "INFORMAZIOA-FAKTURAK" eta "INFORMAZIOA-DIRULAGUNTZA" ataletan ikus ditzakezu.
Garrantzitsua da gogoraraztea txartel/OBE bati baja ematen badiozu, baja emango zaiola txartel horri lotutako diru-laguntzari eta faktura-eskaerari, halakorik izanez gero.
Era berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excelean deskarga ditzakezu.
Laguntza bideoak
-
Zelan kontsultatu diruz lagundutako nire igarotzeak?
Diru-laguntza eskaera onartuta baduzu, hilero, zure eskaera kalkulu prozesuan sartuko da.
Eskaera-prozesuan adierazi diguzunaren arabera, diru-laguntza prozesu batean edo bietan sartuta egon nahi baduzu, jakinarazpen bat edo bi jasoko dituzu (posta elektroniko bidez), hilabete horretan diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko, eta dagokizun zenbatekoa edo hilabete horretan ez dagokizunaren arrazoia adieraziz.
Webgunean prozesu bakoitzari dagokion hilabeteko emaitzaren xehetasun guztiak kontsultatu ahal izango dituzu (gogoratu independenteak direla): diru-laguntza izanen duten igarobideak, igarobidearen sarrera eta irteera, irteeraren data eta ordua, igarobidearen tarifa osoa, diru-laguntza eduki dezaken tarte bakoitzari dagokion tarifa, diruz lagundutako zenbateko osoa.
Nahi izatekotan, Excel deskarga dezakezu pantailan agertzen diren datuetatik.
NIRE DIRU-LAGUNTZAK menuan, ZENBATEKOAK ETA DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN IGAROTZEAK aukera daukazu.
-
Nola kontsultatu nire joan-etorriak ibilgailu elektrikoarengatiko % 100eko deskontuarekin.
NIRE IGAROTZEAK atalean, lerro berean erakusten dira igarotze bakoitzaren datuak, aplikatutako deskontua adierazita (behin eginda).
Laguntza bideoak
-
Zer da FreeFlow?
FreeFlow teknologiak kontrol-arkuak erabiltzen ditu sistema ezarritako tarifikazio-guneetan.
Gaur egun honako azpiegitura hauetan erabiltzen da Bizkaian:
- "AP8 Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea", Arrigorriagako kontrolgunean, Ap-68ren lotunean, Gasteizko norabidean, denetariko ibilgailuetarako.
- Artxandako tuneletan.
- Erabiltzeagatik ordaindu behar diren azpiegiturak (PPU) salgai-garraioko ibilgailu astunetarako:
- N240 Tarragona-Bilbo (Barazar), El Galloko lotunetik (55,773 k.p) Ubideko saihesbideraino (23,050 k.p), 3.500 kg-tik gorako salgai-garraioko ibilgailuetarako soilik.
- BI625, Laudiotik (372,560 k.p) Basauriraino (37,310 k.p), 3.500 kg-tik gorako salgai-garraioko ibilgailuetarako soilik, N24
-
Nola funtzionatzen du?
Gune horietatik pasatzean metalezko egituretako (kontrol-arkuetako) ekipamenduek ibilgailuaren ezaugarriak egiaztatzen ditu eta handik igarotzeagatik ordaindu beharreko tarifa egozten dio.
-
Nola ordaintzen da tarifa?
Bi modu daude:
- Ibilgailuan OBE (teleordainketako gailua) badago, ez da egin behar ezer. Kontrol-arkuetako gailuek teleordainketako gailua detektatuko dute ibilgailua kontrolgunetik pasatzen denean eta ordaindu beharreko zenbatekoa egotziko dio.
- Ibilgailuan ez badago OBE gailurik, ibilgailuaren matrikula baliozko ordainbide bati (TXARTELA) lotu behar zaio Interbiak-en web orriko Bidesaria plataforman. Kontrol-arkuetako gailuek ibilgailuaren matrikula detektatuko dute kontrolgunetik pasatzen denean eta kobrantza-sistemak matrikulari lotutako ordainbideari egotziko dio zenbatekoa.
OBE gailurik gabe eta matrikula ordainbide bati lotuta eduki gabe pasatuz gero, zenbatekoa "kobratu gabe" geratuko da eta sistemak horren berri emango dio matrikularen titularrari, eta adieraziko dio baliozko ordainbide bat eman behar duela zorra kitatzeko eta, nahi izanez gero, ordainbide hori matrikulari lotuta utz dezakeela hurrengo pasatu FreeFlow teknologia erabiltzen den Bizkaiko tokietatik ibili behar denerako.
-
FreeFlow-en ordaintzeko dauden igarotzeak
Baldin eta FreeFlow azpiegituretan OBE gailurik gabe edo matrikula ordainbide bati lotu barik igarotzen bada, zirkulazioa "ordaindu barik" erregistratuko da.
Behin egoera hori ikusita, sistemak jakinarazpen bat bidaliko dio matrikularen titularrari, ondoren datorren hauxe jakinarazteko:
- Zorra kitatzeko, Bidesaria plataformaren bidez adierazi behar da ordaintzeke dagoen igarotzea lotu ahal izateko ordainbide baliagarri bat.
- Nahi izanez gero, matrikularekin lotutako ordainbide hori FreeFlow teknologia Bizkaian ezarrita dagoen lekuetatik igarotzeko utzi ahal izango duzu.
FreeFlow-en zirkulazioengatik ordaindu gabeko igarotzeren bat baduzu.
- Eta plataforman erregistratuta zaude, sartu zure erabiltzaile eta pasahitzarekin. Bertan sartzean, sistemak adieraziko dizu ea titulartasunaren matrikularik dagoen FreeFlowen ordaindu gabeko igarotzeekin, eta zorra kitatzeko jarraitu beharreko urratsak erakutsiko dizkizu.
- Oraindik erregistratu barik bazaude, erregistratu (lerro honen bidez egin dezakezu) eta jarraitu sistemak zehaztuko dizkizun urratsak.
Kontratazioa
-
Zer da interbiaken lizitazio elektronikorako plataforma?
Interbiaken Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Interbiakek plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.
Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.
-
Zer ziurtagiri elektroniko mota erabil daitezke?
Interbiakek onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.
-
Zer behar dut eskaintza elektroniko bat aurkeztu ahal izateko?
Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Ziurtagiri hori pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, eskaintza egiten duen pertsonaren enpresaburua edo ordezkaria edo ahalduna bada.
Kontratatzailearen profilera sartu, lizitatu nahi den eskaintzara, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak bete.
-
Eskaintzak elektronikoki bidaltzeko baimenen bat eskatu behar al dut?
Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.
-
Nola aurkezten dira eskaintzak elektronikoki?
Eskaintzak web-inprimaki batetik zuzenean nabigatzailetik aurkezten dira.
Lizitazio bakoitzean kontratatzailearen profiletik, lizitazio elektronikoko web-helbide bat aurkituko duzu, eskaintza prestatzeko eta bidaltzeko behar den informazio guztia jasotzen duen eskaintza-eskaera baten formulariora sartzeko. Ez da beharrezkoa eskaintza ekitaldi bakar batean egitea.
Plataformak eskaintzak partzialki egiteko aukera ematen du, eduki zifratua pasahitzaren bidez gordeta behin betiko bidali arte.
-
Nork sinatzen ditu eskaintzak?
Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.
Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.
Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:
- Ahaldunaren edo ahaldunen ziurtagiriarekin elektronikoki eskaintza guztia sinatzea eta, ondorioz, aplikazioaren inprimakietan sartutako informazio guztia baliozkotzea.
- Legez baliozkotua dagoen pertsonaren ziurtagiriarekin (pertsona fisiko edo juridiko ordezkariaren baliozko ziurtagiria) eskaintza sinatzea eta ahaldunak/ek izenpetu ostean, eskaintzaren agiri elektronikoak eranstea. Xede horiez, ezinbestean honako agiriak sinatu beharko dituzte pertsona ahaldunek: aldez aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera.
ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.
-
Zer gertatzen da enpresa batean eskaintzak aurkezteko ez denean baliozkoa ahaldun bakarraren sinadura, sinadura mankomunatua dutelako, eta, ondorioz, bi ahaldunen edo gehiagoren sinadura behar denean?
Eskaintzak aurkezteko formularioak, eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du, bakoitzak bere ziurtagiria erabiliz. Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalmena izan behar dute.
-
Agirien kopia digitalizatuak aurkez ditzaket?
Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.
Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke.
Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.
-
Nola prestatu behar da eskaintza?
Lehenik eta behin, eskaintza elektronikoki aurkezteko web-formulariora sartu beharko da.
Inprimaki hori eskaintzan aurkeztu beharreko informazio guztiarekin konfiguratuta egongo da, eta, beraz, eskatzen zaigun informazio eta dokumentazio guztia bete beharko da. Eskaintzak Kontratatzailearen Profilean ezarritako epean aurkeztu behar dira.
-
Noiz jotzen da eskaintza aurkeztutzat?
Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza elektronikoki egin beharko du, itxi eta sinatu, eta lizitazio elektronikoko plataformara bidali, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren frogagiria eskuratuta.
Lizitatzailearen ekipoan eskaintza ixteak ez du esan nahi eskaintza inola ere bidaliko denik, eta eskaintza plataformara bidali ezean, eskaintza ez dela aurkeztu ulertuko da. Eskaintzak asteko 7 egunetan, 24 orduz aurkeztu ahal izango dira; eskaintza aurkezteko eguna eta ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoak emandako frogagirian agertzen direnak izango dira, eta bat etorriko da eskaintza jasotzen den unearekin.
Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izango dira, osorik, momento berean, edo bi pausutan.
Lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa igorriko da, eta hura jasotzean haren aurkezpena egintzat joko da ondorio guztietarako, eta, ondoren, eskaintza gehienez ere 24 orduko epean bidali beharko da; bigarren bidalketa hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da.
Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, eskaintzaren tamainaren ondorioz eskaintza transmititzeko zailtasunak, sarearen konexio-arazoak eta abar aurreikusten direlako, eskaintzaren aztarna digitala bidali beharko dute eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen; nolanahi ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzeko.
Eskaintzaren aztarna digitalak (enpresa lizitatzaileak sinatua) egiaztatzeko haren edukia ez dela aldatu enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik aukera ematen du.
Eskainzaren edukieran sartu ezin bada artxiboa kaltetuta dagoelako, lizitatzailearen ekipoan automatikoki sortutako kopia lokalera jo daiteke, eskaintzaren aztarna digitala (hash) kontratazio-organoaren esku dagoenarekin bat datorrela egiaztatuz.
-
Zer egin behar da publizitaterik gabeko espediente negoziatuan parte hartzeko gonbita jaso badugu?
Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko egoitza elektronikora joan behar da, eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa eskuratu ahal izateko. "Nire kudeaketak", "Nire lizitazio elektronikoak" atalean, eta "Egiteke" fitxan identifikatu ondoren.
Hortik aurrera, lizitazio elektronikoko beste edozein espediente motatan bezala jokatu beharko da.
-
Nor sar daiteke nire datuetara?
Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko.
Bakarrik Interbiakek berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.
Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta Interbiaken datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.
-
Nola lortu laguntza kontratazio prozesuan gorabeheraren bat gertatuz gero?
Lotura Interesgarriak
-
Trafiko eta segurtasuna
-
Instituzioak
-
Mugikortasun
-
Turismoa
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://web.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Erabiltzen dituen cookie motak https://interbiak.bizkaia.eus
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Cookie teknikoa | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desactivar Cookies en Firefox
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.