Bidesaria

Bidesariari buruz

Interbiakek bizkaitar guztien eskura jartzen duen sistema da Bidesaria. Horren bidez, dirulaguntzak, deskontuak eta fakturak eska daitezke, edo gure autobideetan egindako joan-etorriak kontsultatu.

  • Eskatu deskontuak

    Eskatu deskontuak zure ibilgailu motaren arabera: efizientea, arina edo astuna.

  • Eskatu dirulaguntza

    Gogoan izan: dirulaguntzak helbide fiskala eta bizilekua Bizkaian duten eta ordainpeko autobideak erabiltzen dituzten pertsona fisikoei (enpresak ez direnei) zuzenduta daude.

  • Erabiltzeagatik ordaindu behar diren azpiegiturak (PPU)

    Bizkaiko azpiegitura batzuek Erabileragatiko Ordainketa (EO) deritzona ezarrita dute SALGAIEN GARRAIO ASTUNETARAKO. Azpiegitura horiek FreeFlow arkuak dituzte, eta horien bidez salgaien garraio astuneko ibilgailuaren nahiz ViaT (OBE) gailuaren matrikula detektatuko da.

  • Kontsultatu zure txartelak/OBEak

    Alta emanda dituzun txartelak kudeatu eta kontsultatu.

  • Kontsultatu zure joan-etorriak

    Egindako igarotzeak kontsultatu.

  • Eskatu eta kudeatu zure fakturak

    Fakturak kudeatu eta kontsultatu.

  • Erregistratu FreeFlow sisteman

    FreeFlow sistema kobratzeko sistema bat da, kabinarik behar ez duena eta barrerarik ez duena. Arkuek matrikula-irakurgailuak eta ViaT (OBE) gailuak dituzte. ViaT (OBE) gailurik ez baduzu, hemen erregistratu beharko duzu zure ibilgailuaren matrikula, eta ibilgailua kreditu-txartel batekin lotu.

Ohiko galderak

Hurrengo galderetan, bideoetarako estekak aurkituko dituzu, modu errazean jakin dezazun zelan egin, besteak beste, egindako igarotzeen kontsultak eta deskargak, lortutako edo eskura daitezkeen deskontuak eta laguntzak ezagutu, fakturak eskatu eta kudeatu…

  • Bidesaria Interbiak erakundeak autobideen erabiltzaile guztien esku jartzen duen sistema da, honako edozein zerbitzu erabili ahal izateko:

    • DIRULAGUNTZAK eskatu eta kudeatu
    • Egindako BIDAIAK kontsultatu eta deskargatzeko.
    • FAKTURAK eskatu eta kudeatzeko.
    • Datuak aldatu, beharrezkoa izanez gero.
    • Izan dituzun laguntzak eta DESKONTUAK edo lor ditzakezunak ezagutzeko.
    • Jakinarazpenak jasotzeko.
  • Bidesariara sartu ahal izateko eta atal desberdinak kontsultatzeko, aldez aurretik erregistratua egon behar duzu.

    • Erabiltzaile erregistratua ez bazara, sartu erregistratzeko inprimakian eta, horretarako, sakatu Erregistratu botoia.
    • Jada erabiltzaile erregistratua bazara, sartu aplikazioan Sartu botoiaren bitartez.
    • Erabiltzaile erregistratua bazara eta atzipen datuak gogoratzen ez badituzu, sakatu Gogoratu pasahitza botoia.

    EU_Los siguientes videos te servirán de ayuda para el acceso a Bidesaria:

    Laguntza bideoak

  • Zure datu pertsonalekin, baita helbide, kontaktu eta aplikaziorako atzipenari buruzkoekin ere erregistratzeko inprimakia bete behar duzu. (erabiltzailearen izena eta pasahitza) Gogoratu, nahi izanez gero, ondoren alda daitezkeela (erabiltzailearen izena eta pasahitza barne).

    Halaber, zure datuak fitxategi automatizatuan sartzea onartu behar duzu, indarreko legeriarekin bat.

    Datuak behar bezala bete dituzunean, sakatu Erregistratubotoia, erregistroa baieztatzeko pantailara iritsiko zara eta denbora laburrean sisteman alta emana zaudela baieztatzeko posta elektronikoa jasoko duzu.

    Laguntza bideoak

    Erregistratu Erreproduzitu bideoa
  • Zure sarbiderako datuak ARLO PERTSONALA atalean gogoratzen ez badituzu, sakatu Gogoratu pasahitza.

    Horretarako, idatzi zure dokumentu zenbakia (NAN/IFK/IFZ/AIZ) eta helbide elektronikoa. Mezu elektroniko bat jasoko duzu zure pasahitz berriarekin eta zure sarbide-erabiltzailearekin.

    Tekleatu zure sarbiderako datu berriak eta, sartu ondoren, sistemak esleitu dizun pasahitz berria aldatu ahal izango duzu (Datu pertsonalak aldatu).

    Gogoratu nahi beste aldiz alda ditzakezula erabiltzailea eta pasahitza.

    Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke eta kudeatzen lagunduko dizugu.

    Laguntza bideoak

    Pasahitza gogoratu Erreproduzitu bideoa
  • Zure datuetara iritsi zarenean, hasierako pantailan erregistratzeko erabilitako datuak ikus ditzakezu: datu pertsonalak, helbidea, kontaktua eta aplikazioan sartzeko datuak.

    Zure datu guztietan nahi beste aldiz egin ditzakezu aldaketak.

    Gogoratu nahi duzunean “erabiltzailea” eta “pasahitza” alda ditzakezula. Bakarrik “atzipen datuak aldatzea” aukeran sartu behar duzu.

    Laguntza bideoak

    Bere egunean sartu nituen datuak aldatu nahi ditut(e)ko bideo 1 Nire datuak Erreproduzitu bideoa
  • Ez. Bidesaria sistema Interbiakek zure esku jartzen duen bitartekoa da, eskaintzen dituen zerbitzu desberdinen berri izateko.

    Bakarrik txartel/OBE zehatzarekin zerikusia duen zerbitzua erabili nahi baduzu, alta eman beharko duzu.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023 rako bide-azpiegiturako sarearen zati batzuen bidesariaren zenbatekoak eguneratzen dituen Foru Dekretuak bi deskontu-mota jasotzen ditu OBErekin ordaindutako joan-etorrietarako:

    • AP-8 Bizkaia, MHS eta Artxandako tuneletako tarifetan deskontuak ibilgailu eraginkorrentzat::
      • % 100 elektriko diren ibilgailu arinentzat.
      • Salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunak.
        • Elektrikoak, hibridoak eta gasez propultsatutak, “O” etiketa duten ibilgailuentzat eta DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutenentzat.
        • Euro 6.
        • Euro 5.
    • Ibilgailu astunentzako deskontuak, erabilera-maiztasunaren arabera:
      • MHSren tarifetan AP-8 Galdakao-Gipuzkoako muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi autobidea konbinatuta erabiltzeagatik.
      • AP-8 autobidearen tarifetan, AP-8 Galdakao-Gipuzkoarekiko muga eta AP-8 Bilbo-Santurtzi azpiegiturak konbinatuta erabiltzeagatik.
    • Zure ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu % 100 elektrikoa erregistratu besterik ez duzu egin behar.

      Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu arinentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren ZIRKULAZIO-BAIMENA.

      Gogoratu ibilgailua ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa izan behar duela.

      Baldintzak:

      • Bidesaria sisteman inskribatua egotea (online egin dezakezu).
      • Bidesaria plataforman zure ibilgailu arina eta % 100 elektrikoa erregistratzea. Para ello, tras el registro, vete a la pestaña “Mis vehículos eficientes” y selecciona la opción “Solicitud de descuento para vehículos ligeros”. Pestaña Mis vehículos eficientes
      • Eskaneatu edo atera argazkia ibilgailuaren zirkulazio-baimenari, eta eskabideari erantsi.
      • Acepta la política de privacidad de conformidad con la legislación vigente y clica en “Enviar solicitud”.
      • Una vez que vayas registrando una o más matrículas, la pantalla te dará más información: aparecerán la relación de las solicitudes que tienes cursadas y el estado en que se encuentran, además de las acciones que puedes realizar por cada una de las solicitudes.

      Laguntza bideoak

      Ibilgailu arin bat dut, 100% elektrikoa, dena eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?(e)ko bideo 1 Deskontua eskatu Erreproduzitu bideoa
    • Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.

      Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.

      Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.

      Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.

      Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

      Gogoan izan ibilgailua erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

      Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.

      Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.

    • Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.

      Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

    • AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu arin %100 elektriko direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.

      Ibilgailua arina eta % 100 elektrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hurrengo hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak.

    • Ez da beharrezkoa.

      Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.

    • Ez. Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko.

      Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.

    • Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepide bidez garraiatzeko bada, Interbiak-en webgunean Bidesaria plataforman izena eman eta zure ibilgailu eraginkorra erregistratu besterik ez duzu egin behar.

      Horretarako, erregistratu ondoren, zoaz «Nire ibilgailu eraginkorra» erlaitzera eta “Ibilgailu astunentzako deskontu eskaera” sakatu eta bete eskatutako datuak eta erantsi ibilgailuaren TXARTEL-TEKNIKOA eta, hala badagokio, eraginkortasun mota egiaztatzen duen dokumentazioa.

      Gogoratu ibilgailua ibilgailu astuna salgaiak errepide bidez garraiatzeko izan behar duela eta honako motore mota eta emisio-mailetako bat eduki behar duela:

      • Astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa dutena.
      • Astuna EURO 6.
      • Astuna EURO 5.

      Joan “nire ibilgailu eraginkorrak” atalera. Bertan, salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen matrikula erregistratu beharko duzu.

      Pestaña Mis vehículos eficientes

      Pultsatu “Ibilgailu astunentzako deskontuak” aukeran.

      Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila bakarrik ikusiko duzu eta klik egin beharko duzu “Ibilgailu astunentzako deskontuak eskatu” aukeran.

      Solicitar descuento vehículos pesados

      Laguntza bideoak

      Ibilgailu astun bat dut, salgaiak errepide bidez garraiatzeko, eta IBILGAILU ERAGINKORRENTZAKO DESKONTUA lortzea nahi nuke. Zer egin behar dut?(e)ko bideo 1 Sartu Erreproduzitu bideoa
    • Ibilgailu elektrikoa erregistratzeko eskaera bidali eta jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko zaizu ibilgailua ibilgailu arin % 100 elektriko gisa erregistratzeko eskaera jaso dugula deskontuak eskuratu ahal izateko.

      Eskaera hori egiteke geratzen da baliozkotu arte.

      Zure eskaera tramitatu ondoren, onartuta izan edo ez, mezu elektroniko bat jasoko duzu.

      Dena zuzena bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu posta elektronikoz, zure eskaera onartu dela eta erregistroa eginda dagoela jakinarazteko. Eta ez duzu beste ezer egin beharko.

      Okerreko daturen bat balego badugu, mezu elektroniko bat jasoko duzu egoera hori adieraziz, eta, araudian aurreikusitakoaren arabera, gehienez ere 10 eguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko. Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

      Gogoan izan ibilgailua erregistratzeko eskaera ez dela baliozkoa izango Interbiak-en adostasuna jaso arte, eta adostasun-jakinarazpen horretan bertan adierazten zaizun egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

      Komunikazio guztiak BIDE ELEKTRONIKOAZ egiten dira; beraz, funtsezkoa da noizean behin posta elektronikoko zure sarrera-postontzia begiratzea, baita, bada ez bada, zure posta elektronikoko spam karpeta (nahi ez duzun posta), zure posta-hornitzaileak bertan utzi badu dagokion komunikazioa.

      Gogoan izan egiten dituzun kudeaketa guztiak BIDESARIA aplikazioaren bidez ere eskuragarri dituzula online; beraz, erregistratuta bazaude/edo zure deskontu eskaerarekin zerikusia duen guztia noiz eta non ezagutu ahal izango duzula.

    • Ez. Erregistroa onartuta baduzu, ez duzu beste ezer egin behar.

      Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

    • Hiru mota deskontu daude, motore mota eta emisio-maila dela eta.

      AP-8 autobidearen Bizkaiko zatian, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako Tuneletan egindako ibilbide guztietan ateratzen den tarifaren zenbatekoaren deskontua egingo da horretarako egiaztatuta dauden ibilgailu eraginkor astun direnei, betiere OBEa identifikazio- eta ordainketa-bide gisa erabiltzen badute, eta deskontua hilero eta hilabetea amaitu ondoren ordaindu ahal izateko moduan, OBE gailuari lotutako kontuan.

      • % 25eko deskontua, ibilgailu astun eletrikoa, hibridoa edo gasez propultsatutakoa, “O” etiketa duena edo DGTren sailkapenean “ECO” etiketa izatekotan.
      • % 20ko deskontua ibilgailu astuna EURO 6 bada.
      • % 15eko deskontua ibilgailu astuna EURO 5 bada.

      Ibilgailua astuna eta eraginkorra dela egiaztatzen duen dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hilabetetik aurrera aplikatuko dira deskontuak

    • Ez da beharrezkoa.

      Txartel/OBE jakin batekin lotutako zerbitzuren batera sartu nahi baduzu bakarrik eman beharko diozu alta.

    • Ez. Deskontua lortzeko, ibilgailua Bidesaria sisteman erregistratuta eduki behar duzu, eta OBE bat erabili, edozein OBE, identifikatzeko eta ordaintzeko.

      Igarotzeari dagokion deskontua hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean, ordainketa egiteko erabili duzun OBE gailuari lotutako kontuan.

    • Ez kezkatu, ez duzu ezer egin behar.

      Sistemak hilero egiaztatuko ditu ibilgailu astunarekin egin dituzun joan-etorriak eta aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu, dagokion deskontua kalkulatu eta ordainketa egingo dizu hilabetea amaitzean OBE-gailuari lotutako kontuan.

      • AP8 Galdakao eta Gipuzkoako muga arteko tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez 20 ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien %13, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
      • Hilabete naturalean noranzko berean 20 bidaia edo gehiago (zero tarifaren ordutegian egindako bidaiak kontuan hartu gabe) egiten dituzten ibilgailuek egindako tarteen %13, baldin eta identifikaziorako eta ordainketarako gailu telematiko beraren bidez (OBE) ordaintzen bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.
  • Egoitza fiskala eta bizilekua Bizkaian duten eta Foru Dekretuan adierazitako ordainpeko autobideak dagokion erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako (ez enpresentzako) diru-laguntzak dira.

    Bi diru-laguntza programa daude:

    • Programa 1 deritzana - Bizkaiko foru aldundiak (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoko foru aldundiak (AP-8 eta AP-1) eta Arabako Foru aldundiak (AP-1) kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorrien arabera.
    • Programa 2 deritzana - AP-68 autobideko Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan izandako joan-etorriengatik

    Bi kasuetan, autobidearen sarrera edo irteera Bizkaian egin behar da.(dagokion Foru Dekretuan adierazitako salbuespenak izan ezik)

    • Zure zerga egoitza eta bizilekua Bizkaian badaude, joan “Nire diru-laguntzak” irtengunera.

      Pantaila honetan, dauden diru-laguntzen bi programetarako diru-laguntza eskatu ahal izango duzu, edo horietako bat hautatu.

      Hona hemen online prozedura:

      • Bidesaria sisteman inskribatuta egotea (LANGILEEN SAILA ataletik sartzen da)
      • OBE (Vía-T) gailu baten titularra izatea. Gailu horrek banku-kontu batean helbideratuta egon behar du, eta banku-kontuaren titularra ere izan beharko duzu.
      • Gidabaimena indarrean izatea.
      • Zirkulatzeko erabiliko den erabilera partikularreko ibilgailu arinaren matrikula adierazi (hau da, ibilgailu horrek ez du lanbide, enpresa edo ekonomia jarduerarekin lotuta egon behar). Ez duzu ibilgailuaren titularra izan behar.
      • Zerga-betebeharrak egunean dituzula. Gainerako betekizunekin batera, hilero berrikusiko dira, diru-laguntza kalkulatzeko.

      Plataformara eskaneatuta (edo argazkiak aterata) erantsi beharko dituzu.

      • NANa (bi aldeetatik).
      • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena
      • Gidabaimena (bi aldeetatik).
      • Eta OBEren eta OBE horren karguak egiteko kontuaren titularra zarela egiaztatzen duen agiria. Gailua eskatu duzun erakundeak eman beharko du agiri hori

      Garrantzizkoa: Dokumentu guztiek indarrean egon behar dute une oro. Izan ere, baldintzaren bat kalkulua egin den hilabetean betetzen ez bada, diru-laguntza ukatu ahal izango da.

      Gainera, diru-laguntza aurrez aurre eska dezakezu, Interbiak-en bulegoetan (Kanariar Uharteak kalea 19-1, Bilbo), edo Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrez aurreko edozein arreta-gunetan. Bizkaiko webgunea/erregistrorako tokiak.

      Laguntza bideoak

      DIRU-LAGUNTZA eskatu nahi dut. Zein dira baldintzak?(e)ko bideo 1 Diru-laguntza eskatu Erreproduzitu bideoa
    • Ez. Eskaera bakar bate gin behar duzu.

      NIRE DIRU-LAGUNTZAK aukerara sartzean, pantaila bat agertuko da, eta bertan adierazi ahal izango duzu zure eskaera bi programetan edo horietako batean bakarrik sartzea nahi duzun.

      Hautatutako programa edo programak eskaeran emandako datuekin kalkulatuko dira.

    • Ez

      "Nire diru-laguntzak" zabaltzekoan aurreikusitako eskaera-prozesua egitean, diru-laguntzari lotutako OBE (viaT) automatikoki grabatuta geratuko da "Nire txartela/OBE" aukeran.

      Eta zure igarotzeak ikusi ahal izango dituzu, bai eta fakturak jaulkitzean sartu ere (NIRE FAKTURAK atala).

    • Ez.

      Diru-laguntzak kalkulatzeko hileko prozesuan sartu ahal izateko, diru-laguntzaren eskabidea egin behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean.

      Baina sisteman alta emandako VIAt (OBE) gailuren bat izango bazenu, adieraz dezakezu hori dela diru-laguntzari lotua. NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean zaudela, «VIAT (OBE) DIRUZ LAGUNDU» aukeran, «VIAT (OBE) bat hautatu nahi dut, nire datuei gehituta» aukera dago, gailu horren zenbakia agertuko den goitibeherako menu baten ondoan. Hautatu besterik ez duzu egin behar (titulartasuna eta banku-kontuarekin duen lotura egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita). Eta diru-laguntza eskatzeko prozesuarekin jarraitzea.

    • Diru-laguntzaren eskabidea bidaltzen duzunean eta aztertzen hasten garenean, posta elektronikoa jasoko duzu eta zure diru-laguntzaren eskabidea jaso dugula jakinaraziko zaizu.

      Eskabidea zain egoeran geldituko da baliozkotu arte.

      Guztia zuzena bada

      • Posta elektronikoz jakinarazpena jasoko duzu eta zure eskaera onartu dela jakinaraziko zaizu.
      • Eskaera egin duzun hilaren 1etik aurrera kalkulatuko da diru-laguntza.

      Datu akastunen bat antzemanez gero:

      • Posta elektronikoa jasoko duzu eta egoera hori jakinaraziko zaizu
      • Horrez gain, araudiak aurrez ikusitakoarekin bat, gehienez 10 egun izango dituzu akatsa zuzentzeko.
      • Berrikusi eskatzen dizugun dokumentazioa edo zuzendu antzemandako akatsak. Beharrezkoa izanez gero, bidali berriro eskaera, dokumentu zuzenak erantsiz eta antzemandako akatsa zuzenduz (kasuaren arabera), zure eskaera berriro berrikusi ahal izateko.
      • Dokumentazioa zuzena bada: Mezu elektroniko bat (e-maila) jasoko duzu, zure eskaera onartu dela jakinarazteko.
      • Zure eskabideko akatsak zuzentzen ez badituzu, eskabidea ez da sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuetan, harik eta dokumentazioa zuzena izan arte.

      Garrantzizkoa: zure diru-laguntzaren eskabidea ez da onartuta izango Interbiakek adostasuna ematen ez duen bitartean eta adostasun jakinarazpenean bertan adierazten zaizun datatik izango ditu ondorioak.

      Jakinarazpen guztiak POSTA ELEKTRONIKOZ (EMAILEZ) egingo dira, beraz, oso garrantzitsua da aldizka zure posta elektronikoko sarrera-ontzia eta spam karpeta (nahigabeko posta) begiratzea, badaezpada, postaren hornitzaileak jakinarazpena bertan utzi badu.

      Gogoratu egindako gestio guztiak online eskura dituzula BIDESARIA aplikazioaren bidez, beraz, erregistratua bazaude, edonoiz eta edonon sar zaitezke zure diru-laguntzaren eskaerarekin zerikusia duen guztia ezagutzeko.

    • Ez. Diru-laguntza onartua baduzu, ez duzu gehiago egin beharrik.

      Dokumentazioa sisteman eguneratuta eduki besterik ez duzu egin beharko.

      Sistemak berak egiten ditu dagozkion hileroko jarduerak.

      Hau da, zure diru-laguntza eskaera onartzen denean, sistemak hilero honakoak egiaztatzen ditu: autobideetan ibili zaren, diru-laguntzarako aurreikusitako ibilbideetan ordaindu duzun zenbatekoa eta, hilabete horretan, gainerako baldintzak betetzen dituzun (helbidea, zerga-egoera, etab.).

      Horrela, hilero mezu elektroniko bat (e-maila) bidaliko zaizu, hilabete horretarako diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko.

      Hala badagokio, hil horretan dagokizun diru-laguntzaren zenbatekoaren berri emango zaizu.

      Bestalde, hilabete horretan, egindako kalkuluen ondoren, ez badagokio, ez izatearen arrazoia jakinaraziko zaizu.

      Gainera, nahi baduzu, hilabete horretako diru-laguntzaren eta aurrekoen emaitzen xehetasunak ikusi ahal izango dituzu Bidesaria aplikazioaren bidez, eta pantailak erakusten duen informazioa excel bidez deskargatu ahal izango duzu.

      Diru-laguntza urtebetekoa da, eta, onartu ondoren, urte horretarako baliozkoa da, onartzen den hilabetetik hasita, kalkuluak eta egiaztapenak hilero egin daitezen.

    • Diru-laguntzen programak arautzen dituen Foru Dekretuak prozesua nolakoa den jasotzen du.

      Laburbilduta:

      • Hilero, hilabetea amaitu ondoren, kalkulua egiten da, kalkulatzeko hilabete horretarako onartuta dauden eskatzaileei dagozkien diru-laguntzak zehazteko.Kalkulatzeko hilabete naturala hartzen da kontuan.
      • Programa bakoitzerako aurreikusitako autobideetan hilabete horretan egindako joan-etorriak egiaztatzen dira, baita baldintzak betetzen diren ere (helbidea, zerga-egoera, etab.).

      Diru-laguntzetan bi programa daudenez, bi kalkulu independente egingo dira.

      • Bizkaiko (AP8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
      • AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.

      Hilean behin dagokizun diru-laguntza kalkulatzeko onartu bazaituzte, oinarrizko baldintzetako bat betetzen duzulako da: pertsona fisikoa izatea, eta ez enpresa, eta, gainera, gainerako dokumentazioa, eskaera egiteko unean, zuzena zen.

      Hau honela, zure onartutako eskaera, eskatu duzun diru-laguntza prozesuaren barruan egongo da: kalkulu bakarrean edo bietan.

      Gogoratu gainerako baldintzak hilero egiaztatuko direla: Bizkaian erroldatuta egotea eta zerga-egoitza izatea, zerga-betebeharrak eta abar betetzea, eta, noski, zure eskabidean onartu ziren OBE (Via-T) gailuarekin eta ibilgailu arinarekin joan-etorriak egin izana.

      Azken hori garrantzitsua da: diru-laguntzan onartuta dauden ibilgailu arinarekin egin behar izan dituzu dagozkion joan-etorriak eta onartutako OBE (Via-T) delakoarekin ordaindu behar izan dituzu ondainsariak.

      Beraz, ez ahaztu dagokion hileko diru-laguntza kalkulatzeko honako hauek soilik hartuko direla kontuan: diru-laguntzari lotutako ibilgailuarekin egindako joan-etorriak eta onartutako OBE gailuarekin ordaindutakoak, eta noski, programa bakoitzerako aurreikusitako tarteetan ordaindutakoak

      • Bizkaiko (AP-8, VSM eta Artxandako tunelak), Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1) eta Arabako (AP-1) Foru Aldundiek kudeatzen dituzten autobideetako joan-etorriengatik.
      • AP-68 autobidean Bizkaiko eta Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik.
    • Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte:

      • Batetik, Bizkaiko autobideetan (AP-8, VSM eta Artxandako Tuneletan) gastatutako zenbateko guztia 36,84 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Itzulketa hori hilabetea amaitzean egingo da, OBE gailuari (Viat) lotutako kontu-zenbakian, zure diru-laguntza eskabidean adierazitakoaren arabera.
      • Bestalde, hilean 36,84 euro baino gutxiago gastatzen ez baduzu, baina 10 bidaia baino gehiago eginak badaude, bidaiak zenbateko handienetik txikienera sailkatuko dira eta hamaikagarren (11) eta hogeita bosgarren (25) bidaien artean ordaindutako ordainsarien zenbatekoek, BEZa kanpo, % 35eko diru-laguntza izango dute; hogeita seigarrenetik (26) aurrera bidaia bakoitzaren zenbatekoari dagokion % 45 lagunduko da diruz, BEZa kanpo.
      • Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, Araba (AP-1) eta Gipuzkoako (AP-8 eta AP-1), bidaietan 53,87 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.
    • Diru-laguntzen programa honek bi laguntza mota aurrez ikusten ditu lehenengo 150 bidaietarako eta adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

      • AP-68 autobidean Bizkaiko bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan dauden joan-etorriengatik gastatutako zenbateko guztia 36,84 eurotik gorakoa bada, gastuaren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu. Hilabetea igarotakoan itzuliko da diru-laguntzaren eskabidean adierazitako kontu zenbakian, onartua badago.
      • Bestetik, modu osagarrian, diru-laguntza kalkulatzeko, AP-68 autobidean Arabako bidesari eta foru titulartasuneko tarteetan 53,87 euro baino gehiago gastatu al diren aztertuko da. Betiere joan etorrien jatorria edo jomuga Bizkaian badago, gastu horren zenbateko osagarriaren % 100 itzuliko zaizu.
    • Bat, bi edo bat ere ez jaso ahal izango duzu, zeren:

      • Programa bakoitzerako aurreikusitako errepideetan joan-etorriak egin behar dituzu.
      • Eta aurreikusitako gainerako baldintzak bete behar dituzu hilero.

      Hau da, bi programen arabera izan duzun gastua hilero kalkulatzeko eskatu baduzu, kalkulu horren emaitza jasotzen duten bi komunikazio jasoko dituzu hilero, email bat programa bakoitzeko.

      Aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu eta bakoitzaren tarteetan joan-etorriak egin badituzu adierazi dizkizugun gutxieneko zenbatekoetan, diru-laguntza gisa jasoko duzu hilabete horretako joan-etorriengatik ordaindu duzunarekiko aldea.

      Gogoratu: diru-laguntza programa bakoitza modu independentean kalkulatzen da.

      • Bizkaian sarrera edo irteera duten AP-8 (Bizkaia eta Gipuzkoa), VSM, Artxanda tunelak eta AP-1 (Araba) autobideetan egindako joan-etorrien zenbatekoa.
      • Bizkaian sarrera edo irteera duten Bizkaiko eta Arabako AP-68ko zatietan egindako joan-etorriei dagokien zenbatekoa.
    • Demagun Bilbon bizi zarala eta egunero ikastera Donostiara joaten zarala. Kalkulua egiteko, guztira 40 bidaia (20 joateko eta beste 20 etortzeko) egin dituzula ulertuko dugu. 2024. urteko tarifekin, bidaia bakoitzak 13,02 euro balio baditu, guztira 520,08 euro ordainduko zenituzke.

      Bilbo-Donostia ibilbideak bi lurralde historiko igarotzen ditu: Bizkaia eta Gipuzkoa; beraz, bidearen kostua (13,02 euro) honako moduan banatzen da: 5,54 euro Bizkaiko tartean eta 7,48 euro Gipuzkoako bidean.

      Hortaz, ordaindutako guztizko zenbatekoa (520,08 euro) Bizkaian 221,60 euron eta Gipuzkoan 299,20 euron banatzen da.

      Bidesariaren diru-laguntza programarekin guztira 430,09 euro (184,76 euro Bizkaian eta 245,33 euro Gipuzkoan) berreskuratuko dituzu eta zenbatekoa hilabetea igarotakoan ordainduko zaizu OBEari atxikitako kontu zenbakian.

    • Webgunean, hileko emaitzen xehetasun guztiak kontsultatu ahal izango dituzu diru-laguntzaren kalkulu bakoitzeko (gogoratu independenteak direla): DIRUZ LAGUNDUTAKO ZENBATEKOAK ETA IGAROTZEAK atalean, egindako igarotze guztien banakapena, pasabideko sarrera eta irteerako geltokia, irteerako data eta ordua, igarotzearen tarifa osoa, tarte bakoitzari dagokion tarifa eta diru-laguntzaren kalkulua izango dituzu.

      Nahi izanez gero, pantailan agertzen diren datuak Excelen deskargatu ahal izango dituzu.

    • Hala egiteko esan badiguzu bakarrik.

      Gogoratu: Zuk esango diguzu 1 AP8+VMS+TA+AP1 programa edo 2 AP-68 programa edo biak eskatu nahi dituzun.

      Edozelan ere, kalkulu bat egiten da eskatutako programa bakoitzeko, eta diru-laguntzaren kalkulu bakoitzaren emaitza jakinarazten da, bereizita. Hortaz, bi diru-laguntzak izanez gero, bi mezu elektroniko jasoko dituzu.

      Zure erabakia aldatu, ezabatu edo diru-laguntzen programa gehitu ahal izango duzu, nahi duzunean, gehien komeni zaizun aukeran klik eginez. Gogoratu diru-laguntza eskatzen duzun hilean hasten dela.
    • Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

      Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

    • Bai. Datua eguneratu behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK – Eskabidea aldatu atalean, eta OBE gailuaren (viat) titulartasuna egiaztatzen duen banku-dokumentazioa eta lotutako kontua aurkeztu.

      Gailu horrekin kalkulua noiz hasiko den adierazi ahal izango duzu (beti hilabete horretan).

      Ez baduzu jakinarazten , obe berri horrekin ordaindutako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.

      Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

    • Bai. Berehala jakinarazi beharko duzu eta, bidezkoa bada, dagokion dokumentazioa erantsi ere bai.

      Eta ez ahaztu zure titulartasunekoa izan behar den kontu zenbaki berrian egin behar direla diru-laguntzari lotuta daukazun OBEko karguak.

      Jakinarazten ez baduzu eta dagokion dokumentazio guztia aurkezten ez baduzu, zure kontu berria ez da geldituko diru-laguntzari lotuta.

      Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

    • Bai. Datuak eguneratu behar dituzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK – Eskabidea aldatu atalean, eta une horretatik aurrera erabiliko duzun ibilgailuaren zirkulazio-baimena aurkeztu behar duzu. Bertan, matrikula erabiltzen hasteko eguna adierazi ahal izango duzu. (beti aribideko hilekoa).

      Ez baduzu jakinarazten eta dagokion dokumentazio osoa aurkezten, ibilgailu berri horrekin egindako mugimenduak ez dira sartuko diru-laguntza kalkulatzeko prozesuan.

      Ibilgailua lehen edo bigarren aldiz aldatzeko, eskaera online egin ahal izango duzu Bidesariaren bidez. Aldaketa gehiago egin behar badituzu, aurrez aurre egin beharko duzu Interbiaken edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein bulegotan.

      Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

    • Bai. Berehala jakinarazi behar duzu eta gidabaimen berria aurkeztu behar duzu (edo, hala badagokio, behin-behineko gidabaimena erantsi).

      Gogoratu baldintzetako bat dela gidabaimena indarrean izatea.

      Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

    • Bidesariarekin lotutako eskaera edo aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, jakinarazpen bat jasoko duzu zure datuetan adierazitako posta elektronikoan (e-maila).

      Posta elektronikoko postontzi horretan, eskaeraren eta/edo aldaketaren egoeraren berri emango dizugu.

      Gogoratu edozein datu aldatuz gero, dokumentazio guzti eta zuzenarekin batera, aldaketa eskabidea jasotzen den hileko lehenengo egunetik izango duela ondorea.

      Nolanahi ere, betiere jardunean dauden prozeduren xehetasunean sar zaitezke zure datuetara Bidesaria aplikazioaren bitartez sartuz.

  • Interbiak-ek kudeatzen ditu foru titulartasuneko Bizkaiko ordainpeko hiru autobideek ordaindutako igarotzeak: AP-8 autobidea, Artxandako tunelak eta metropoliko hegoaldeko saihesbidea, betiere irteera Bizkaian dutela.

  • VIA-T da ordainpeko autobide guztietan ezarritako teleordainketarako sistema elkarreragilearen izena.

    VIAT gailua edozein jaulkitzaile, finantza-erakunde edo bestelakotan eskatu beharko duzu (informazio gehiago: www.viat.es).

    Kontratatu, baja eman edo aldatu nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu duen erakundearekin jarri beharko duzu harremanetan.

  • Zure eremu pertsonalean, hautatu "Txartel/OBEaren (VIAT) alta" aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua (VIAT).

    Mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure eskaera jaso dugula jakinarazteko. Behin dokumentazioa baliozkotuta, posta elektronikoz ere jakinaraziko zaizu txartela/OBE (VIAT) onartu, zuzentzeko eskatu edo baztertu dela.

    Txartela/OBE (VIAT) gure sisteman alta emanda dagoenean, fakturen jaulkipenean sar dezakezu.

    Txartel/OBE (VIAT) bat fakturekin eta/edo diru-laguntzekin lotuta gera dadin, berariaz egin behar duzu eskatzeko prozesua.

    Prozedura horiek "Zure fakturak" eta "Zure diru-laguntzak" ataletan ikus ditzakezu.

    Garrantzitsua da gogoraraztea sisteman txartel/OBE (VIAT) bati baja ematen badiozu, txartel horri lotutako eskaera guztiak ezeztatuko direla, hau da, txartel horri lotutako diru-laguntza eta faktura eskaera ezeztatuko dira, baita ordainketarako matrikula batekiko lotura ere, halakorik izanez gero betiere.

    Laguntza bideoak

    Zelan erregistra dezaket txartel/OBE bat nire datuetan?(e)ko bideo 1 OBE erregistroa Erreproduzitu bideoa
  • Txartel edo VIAT (Obe) baten faktura eskatu ahal izateko, aldez aurretik sisteman alta emanda egon behar da.

    Alta eman ondoren, sartu leihoko "Nire fakturak" fitxan. Pantaila honetan, faktura eskatu ahal izango duzu sisteman erregistratuta dituzun txartel/VIAT (OBE) gailuetarako (kontuan izan viat/VIAT (OBE) gailu guztiak ezin dituztela fakturatu autobideek. Hortaz, faktura nork egiten duen kontsultatu beharko duzu erakunde jaulkitzailean).

    NIRE FAKTURAK – TXARTELAK/VIAT (OBE) menuan fakturan sartu nahi duzun txartela/VIAT (OBE) aukeratu beharko duzu, faktura zein helbidetan bidali nahi duzun aukeratuta. Era berean, faktura online (e-maila) edo web bidez (faktura mezu bat bidaltzen da) jaso den ere adierazi ahal izango duzu.

    Ordainbide horri lotutako lehenengo faktura bada, faktura uneko hilabeteko igarotzeengatik edo aurreko data batetik jaso nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.

    Gogoan izan txartel/ OBE bategatik behin faktura eskatu eta gero, hilero jasoko duzula faktura, hau da, jaso nahi ez duzula erabakitzen duzunera arte. Horretarako, “Nire fakturak” atalean sartu behar zara, besterik ez, eta faktura jasota gera ez dadin nahi duzun txartelaren/OBEren fakturazio-prozesuaren baja eman.

    Laguntza bideoak

    Zelan eskatu txartel/OBE baten faktura bidesarian?(e)ko bideo 1 Eskatu txartel/OBE baten faktura Erreproduzitu bideoa
  • “Nire Fakturak” irtenguneak “Ordainketak eskudirutan” aukera eskaintzen du.

    Pantaila horretan eskudirutan egindako ordainketetarako faktura eska dezakezu, faktura bidaltzeko helbidea aukeratu ostean.

    Aplikazioaren bitartez ordainagiria erantsi baino lehen, berraztertu irudia behar bezala irakurtzen dela, baita barra-kodea osoa ere. Garrantzitsua da kontuan izatea sistemak zuk bidalitako ordainagirietatik abiatuta kudeatuko duela fakturazio prozesua. Ez duzu ordainagiri bakoitzeko dokumentu bat behar; dokumentu bakarrean hainbat irudi jar ditzakezu, baina egiaztatu guztiak behar bezala ikus daitezkeela.

    Gogoratu irudi osoa ez bada garbia eta irakurgarria ezin izango dugula horri lotutako faktura igorri.

    Erantsi ostean, baliozkotze prozesura joango da eta horren baliozkotasuna egiaztatuko da. Baliozkotze prozesua amaitzen denean, web orrian kontsulta dezakezu behar bezala irakurri al izan den. Ordainagiria zuzena bada, hurrengo fakturan kontuan hartuko da.

    Laguntza bideoak

    Nola eska ditzaket fakturak ordainketak eskudirutan egin baditut?(e)ko bideo 1 Eskudirutan ordaindutako faktura Erreproduzitu bideoa
  • Pantaila honetan jada egindako fakturei buruzko informazioa kontsulta dezakezu, baita fakturari atxikitako iraganbideak ere eta faktura pdf formatuan deskarga daiteke.

    Fakturari dagozkion iraganbideen zerrendan, iraganbide bakoitzaren arabera zerrenda bistaratuko da honako informazioarekin: OBE txartelaren zenbakia, irteerako data eta ordua, iraganbidearen sarrera eta irteera tokia, tarifa multzoa, kargu bidalketaren data eta ordaindutako zenbatekoa.

    Gogoratu mugimendu bat faktura batean sartu ahal izateko aurrez faktura eskatzeko prozesua egin behar duzula. Hurrengo atalean erakutsiko dizugu nola egin prozesu hori.

    Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

    Laguntza bideoak

    Zelan kontsultatu Bidesarian jaulkitako fakturak?(e)ko bideo 1 Kontsultatu fakturak Erreproduzitu bideoa
  • Fakturak bidaltzeko helbide berri gehi dezakezu.

    Zure eremu pertsonalera sartu ondoren, helbidea aldatu ahal izango duzu, erabiltzailea eta pasahitza sartuta.

    Horretarako, klik egin behar duzu Nire fakturak, Bidalketa-datuak atalean eta, ondoren, Gehitu helbidea aukeran.

    Leiho bat irekiko da, bidalketaren helbide berria sartu eta Gorde aukeran klik egiteko.

    Urrats horiek egin ondoren, helbide hau hauta dezakezu fakturak bidaltzeko.

    Laguntza bideoak

    Zelan aldatu fakturak bidaltzeko helbidea?(e)ko bideo 1 Erantsi helbidea Erreproduzitu bideoa
  • Zure igarotzeen berri izateko, eta erregistratu ondoren, sisteman alta eman behar diezu kontsultatu nahi dituzun txartel/VIAT (OBE) guztiei.

    Ordaintzeko moduari alta eman ondoren. NIRE IGAROTZEAK Erregistratuta dituzun edo uneren batean erregistratuta izan dituzun txartel/VIAT (OBE) guztiei lotutako igarotzeak kontsultatu ahal izango dituzu. Nahi duzun data-tartea aukeratu ahal izango duzu.

    Se mostrará un listado con información por cada tránsito: N° Tarjeta/OBE, estación de entrada y salida del tránsito, fecha y hora de salida, grupo tarifario, importe pagado y fecha de remesa del cargo.

    Los datos que se muestran corresponden a tránsitos que ya han sido remesados a la entidad financiera asociada a la tarjeta/OBE. Si hay un tránsito que no aparece puede ser porque el tránsito no ha sido todavía remesado o porque se trata de un tránsito que no ha tenido salida en una estación gestionada por Interbiak (Autopista AP-8, tramo Bizkaia; Variante Sur Metropolitana; Túneles de Artxanda).

    Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

    Laguntza bideoak

    Ez dut fakturarik nahi, baina egindako igarotzeak ikusi nahi ditut. Zelan egin dezaket nire igarotzeak kontsultatzeko?(e)ko bideo 1 Kontsultatu joan-etorriak Erreproduzitu bideoa
  • MERKANTZIEN ERREPIDE BIDEZKO GARRAIO ASTUNETARAKO erabiltzeagatiko ordainketaren helburua, hura arautzen duen Foru Dekretuaren bidez, aplikatuko den errepide sarearen baldintza ezin hobeak bermatzea da.

    Lehenengo fasean, 2023ko urtarrilaren amaieran indarrean sartu ondoren, erabilera-kanona Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasuneko errepide hauetan ezarri da:

    Lehenengo fasean, 2023ko urtarrilaren amaieran indarrean sartu ondoren, erabilera-kanona Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasuneko errepide hauetan ezarri zen:

    • N-240 Tarragona-Bilbo (Barazar), El Gallo lotunetik (p.k. 55,773) Ubideko saihesbideraino (k.p. 23,050)
    • BI-625, Laudiotik (p.k. 372,560) Basauriraino (p.k. 387,310

    2024ko uztailaren 1etik aurrera, erabilera-kanona errepide hauetara zabalduko da:

    • A-8 Kantauriko autobidea eta BI-10, Basurtutik (119,500 KP) El Hayaraino (139,219 KP)
    • N-636 Beasain-Durango (Kanpazar), Gipuzkoarekinmuga egiten duen puntutik (34,980 KP) Durangoraino (49,350 KP)
    • BI-30 (lehengo N-637) gurutzeta-Erletxe (Arrontegi), Gurutzetako (8,000 KP) eta Erletxeko (28,180 KP) lotuenetik

    Informazio gehiago INFORMAZIO OROKORRAPDF 321KB estekan.

    Tarifak aplikatzeari dagokionez, adierazitako azpiegitura guztietan, ibilgailuak honela sailkatzen dira:

    • SALGAIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO IBILGAILU ASTUNEI tarifa aplikatuko zaie.
    • ASTUNAK honakoak dira: 3,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko pisua duten ibilgailuak, baldin eta talde hautakoren batean badaude:
      • Astunak I: 3,5 tonatik gorako eta 12 tonatik beherako baimendutako gehieneko pisua:
        • 2 ardatzeko kamioiak eta autokarrak, ardatz bateko atoiarekin edo atoirik gabe.
        • Kamioiak eta 3 ardatzeko autobusak.
      • Astunak II: 12 tona edo gehiagoko baimendutako gehieneko pisua:
        • Kamioiak eta autobusak, atoiarekin edo atoirik gabe, guztira 4 ardatz edo gehiagorekin.
  • Tarifazio-puntuetan hainbat kontrol-arku ezarri ditu, kobrantza free-flow teknologiaren bidez egin ahal izateko.

    Horrela, horietako bakoitzetik igarotzean, metalezko egituretan (kontrol-arkuak) jarritako ekipamenduek zirkulatzen ari den ibilgailuaren ezaugarriak antzemango dituzte; horrela, foru dekretuak araututako ibilgailuak bereizi ahal izango ditu, eta dagokien zenbatekoa egotzi ahal izango die.

  • Zure ibilgailua astuna eta salgaiak errepidez garraiatzekoa bada, bi modutan ordain dezakezu:

    • OBE bat baduzu (ordaintzeko gailu telematikoa edo teleordainketa), ez duzu ezer egin behar.

      Kontrol-arkuak OBE gailua detektatuko dute kontrol-puntuetako pasabide bakoitzean, eta dagokion zenbatekoa zordunduko dute gailu horren aurka.

    • Gailu hori ez baduzu, ez kezkatu.

      Nahikoa da zure matrikula Interbiak-en webgunean, Bidesaria plataforman, baliozko ordainbide (TXARTEL) batekin lotzea.

  • Lehenik eta behin, SARTU BIDESARIA SISTEMAN

    Dagoeneko izena eman baduzu sartu beti egiten duzun bezala, “Sartu” botoiaren bidez.

    Oraindik erregistratu ez bazara ez kezkatu. Izena ematea oso erraza da: pultsatu “Erregistratu” aukeran eta jarraitu jarraibideak.

    • Bete galdetegia zure datuekin.
    • Garrantzitsuena, sortu erabiltzaile eta pasahitz bat aplikazioan sartzeko. Nahi izanez gero, ondoren aldatu ahal izango dituzu.

    Mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman alta eman duzula egiaztatzeko.

    Hemen duzu galdetegiaren irudi bat, bete beharko duzu eta:

    Erregistratzeko inprimakia

    Descripción del formulario de registro

    Izena eman ondoren, ¿zer gehiago egin behar dut?

    Vete a la pestaña “Mi FreeFlow / PPU” y pulsa en “Matrículas asociadas a tarjetas” y posteriormente pulsa en “Vehículos pesados” porque es ahí donde vas a asociar la matrícula del vehículo pesado de transporte de mercancías.

    Nire FreeFlow / PPU

    Sartzen zaren lehenengo aldia bada, pantaila hau bakarrik ikusiko duzu eta pultsatu beharko duzu “Ibilgailu astunaren matrikula tarjetari lotu” aukeran.

    Ibilgailu astunaren matrikula tarjetari lotu

    Matrikula bat edo gehiago lotzen dituzunean, pantailak informazio gehiago emango dizu: egindako eskabideen zerrenda agertuko da, zein egoeratan dauden eta eskabide bakoitzeko egin ditzakezun ekintzak.

    Zein da bete behar dudan galdetegia?

    Oso erraza da betetzea. Irudian ikusten baduzu, ikusiko duzu pantailak berak zer pauso eman behar dituzun.

    • Ibilgailuaren matrikula sartu. Sistemak bi aukera eskaintzen dizkizu

      Hautatu ibilgailua
      • Besterik adierazi ezean, ibilgailu berri bat eransteko nahia markatuta agertzen da.

        Ikus dezagun aukera hau, ikusten duzunez, oso erraza da.Ibilgailuaren datuak bakarrik sartu behar dituzu (matrikula, marka eta modeloa)

        Zure ibilgailuak atzerriko matrikula badu, lotura egiteko aukera ere izango duzu, baina jatorrizko herrialdea adierazi beharko duzu

        Ibilgailu berria
      • Ikus dezagun orain bigarren aukera: “Lehendik dagoen ibilgailu bat sartu nahi dut”

        Ikusten duzunez, aurreko aukeraren antzekoa da. Aldea honako hau da: sisteman dagoeneko sartuta duzun matrikula bat hautatzeko aukera ematen dizudala, “Nire ibilgailu eraginkorrak” aukeraren bidez.

        Informazio osagarria: SALGAIEN GARRAIORAKO IBILGAILU ASTUNA efiziente gisa defin-tutako ibilgailuetako bat bada, aukera honetan sartu dezakezu. Informazio gehiago IBILGAILU ERAGINKORRAK.

        Dagoeneko, Matrikula sartuta daukagu.

    • Goazen hurrengo atalera: lotu nahi duzun txartela sartzera.

      Aurreko atalean bezala, sistema barruan TXARTEL bat sartuta baduzu eta aktiboa badago, txartel hori hautatu dezakezu goitibeherako txartelaren bidez.

      Txartelik ez baduzu, edo, txartela eduki arren, beste txartel bat gehitu nahi baduzu, klik egin TXARTEL BERRIAn, eta txartel berri bat sartu ahal izango duzu zure datuetan.

      Txartel berria
      • Hautatu lotu nahi duzun txartelaren zenbakia.

      • Nahi baduzu, adierazi zenbat denboraz (noiztik/noiz arte) nahi duzun elkarte hori indarrean egotea. Ez baduzu ezer adierazten, eta ezer adierazten ez baduzu, eskaera bidaltzen duzun egunetik hasi eta eskaera ezeztatu edo ezabatu arte izango da, edo txartela iraungita egongo edo finantza-erakundeak baliogabea dela jakinarazten badigu.

      • Txartelaren iraungitze-data ezarri.

    Gogoan eduki da matrikula bat txartel bati bakarrik lotu dakiokeela; aldiz, txartel berari nahi dituzun matrikulak lotu daitezke.

    (Ohar garrantzitsua: lotura “Txartel berria” aukeraren bidez egiteko eskatu baduzu, txartel horren datu guztiak egiaztatu behar ditugu, eta, beraz, matrikula-txartela lotzeko eskaera aztertu aurretik, txartela baliozkotzeko prozesua egin behar dugu. Baliozkotu ondoren, automatikoki hasiko da txartel berri horri matrikula bat lotzeko egin duzun eskaeraren azterketa. Prozesuaren garapenari buruzko informazio osoaren berri edukiko duz, posta elektronikoko mezuen bidez).

    Sakatu “Gehitu” botoia. Botoi honen azpian, eskatu duzun matrikula/txartelari buruzko informazioa agertuko zaizu. Sistemak nahi adina matrikula-txartel lotura eskatzeko aukera ematen dizu.

    Ondoren, eta gehituta dituzun lotura-eskaerak luzatzea nahi duzunean, “Bidali eskaera” botoia klikatu.

    (Oraingoz bidali nahi ez baduzu eta aurrerago utzi nahi baduzu, “Gorde zirriborroa” klikatu).

    Matrikularen txartel elkartearen eskaera

    Behin zure lotura-eskaera bidalita, sistemak eskaera behar bezala bidali dela adieraziko dizu.

    Eskaera emaitza

    Eta mezuan adierazten den bezala, laster mezu elektroniko bat jasoko duzu sisteman eskaera bidali dela baieztatuz.

    Une horretatik aurrera, izapidetzeko dago.

    Loturaren eskaera izapidetu ondoren, onartu den ala ez, jakinarazpen bat jasoko duzu posta elektroniko bidez, eskaeraren ebazpena adieraziz. Onartzen ez bada, arrazoiak adieraziko zaizkizu eta zuzendu egin beharko duzu, zure matrikula txartel batekin behar bezala lotuta gera dadin.

    Laguntza bideoak

    Zer egin behar dut salgaiak garraiatzeko nire ibilgailu astuna ibilgailu eraginkor gisa ERREGISTRATZEKO?(e)ko bideo 1 Erregistratu Erreproduzitu bideoa
  • Pantaila honetan sisteman alta emanak dituzun OBE txartelak, hautatutako OBE txartelen ekintza-historia eta jasotako postak kontsulta ditzakezu. OBE txartelen zerrendan OBE txartela diru-laguntzaren edota fakturaren batean sartuta al dagoen bistaratuko da.

    Halaber, OBE txartel berriaren alta edo jada existitzen denaren baja eska dezakezu.

    Txartelaren alta eskatuz gero, txartela baliozkotzearen zain geldituko da. Txartela onartu edo baztertzen denean, posta elektronikoz jakinaraziko da.

    Txartel bat fakturetara edo dirulaguntzetara lotuta geldi dadin, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz. “Zure fakturak” eta “Zure dirulaguntzak” ataletan ikus ditzakezu prozedura horiek.

    Garrantzitsua da honako hau gogoratzea: txartel/OBE bati baja ematen badiozu, dirulaguntza eta faktura eskaerari baja emango zaie, txartel horri atxikiak baldin badaude.

    Modu berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excel formatuan deskargatzeko aukera duzu.

    Laguntza bideoak

    Zelan eman alta/baja zure txartel/OBEei Bidesarian?(e)ko bideo 1 OBE alta/baja Erreproduzitu bideoa
  • Bai, baina gogoratu

    VIAt-i baja ematen badiozu, ezin izango duzu zirkulazioetan sartu, ez duzu faktura gehiagorik jasoko eta txartel/OBE horrekin egindako igarotzeei lotutako diru-laguntza jasotzeari utziko diozu.

    Beraz,

    • Hileko fakturaren zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire fakturak” aukeraren bitartez.
    • Diru-laguntzen zerbitzutik txartel/OBE bati baja eman nahi badiozu, eman baja bakarrik zerbitzu horretan “Nire diru-laguntzak” aukeraren bitartez. Diru-laguntza izaten jarraitu nahi baduzu, beste VIAT gailu bat erantsi beharko duzu, edo diru-laguntza EZEZTATUTA geratuko da.

    Laguntza bideoak

    Eman al diezaioket baja txartel/OBE bati?(e)ko bideo 1 OBE baja Erreproduzitu bideoa
  • Ez.

    Txartel/OBEViat bati alta ematen badiozu, gure azpiegiturek egindako joan-etorriak ikusi ahal izango dituzu

    Baina diru-laguntzetarako VIAT/OBE aldatu nahi baduzu, berariaz adierazi behar duzu NIRE DIRU-LAGUNTZAK atalean, eta, sistemak hala adierazten badu, dagokion informazioa/dokumentazioa erantsi.

    Gogoratu: fakturen edo dirulaguntzen zerbitzuetara sartu nahi baduzu, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu berariaz.

  • “Txartel/OBEren alta” berriz eskatu beharko duzu, lehenengo aldia izango balitz bezala eta, beraz, izapide guztiak egin beharko dira.

    OBE horri atxikitako diru-laguntza berriz eskatzea beharrezkoa bada, joan "Nire diru-laguntzak" zabaltzekora jo eta adierazten diren eskabide-izapide guztiak egin.

  • Hautatu “Txartel/OBEaren Alta” aukera. Sartu alta eman nahi duzun txartel/OBEaren zenbakia eta erantsi txartel/OBEaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

    Eskabidea jaso dugula adierazten duen posta elektronikoa jasoko duzu. Txartel/OBEaren alta eskabidea zain egoeran geldituko da txartel/OBEa baliozkotu arte. Txartel/OBEa onartu edo ezestea ere posta elektronikoz jakinaraziko zaizu.

    Sisteman baliozkotu ondoren,

    • Igarotzeak ikusi
    • Faktura eskatu
    • Ibilgailu bat Erabileragatiko Ordainketaren bidez lotu

    Laguntza bideoak

    Nola eman diezaioket alta txartel/OBE bati?(e)ko bideo 1 OBE alta Erreproduzitu bideoa
  • Zure igarotzeen berri izateko, eta erregistratu ondoren, alta eman behar diezu kontsultatu nahi dituzun txartel/OBEei. Horretarako, jo "Nire txartelak/OBEak" aukerara.

    Pantaila honetan, sisteman alta emanda dituzun txartel/OBEak kontsultatu ahal izango dituzu. Txartel/OBEen zerrendan, txartela/OBE diru-laguntza edo fakturaren batean sartuta dagoen erakutsiko da.

    Txartel/OBE berri baten alta ere eskatu ahal izango duzu, edo lehendik dagoen bati baja eman.

    Gogoratu txartel/OBE bati alta emateko eskaera egiteke egoeran geratuko dela txartel/OBE hori baliozkotu arte. Posta elektronikoz jakinaraziko zaizu txartela onartzen duzun ala ez.

    Txartel bat fakturei edo diru-laguntzei lotuta gera dadin, dagokion aktibazio prozesua egin behar duzu beren beregi. Aipaturiko prozedura horiek "INFORMAZIOA-FAKTURAK" eta "INFORMAZIOA-DIRULAGUNTZA" ataletan ikus ditzakezu.

    Garrantzitsua da gogoraraztea txartel/OBE bati baja ematen badiozu, baja emango zaiola txartel horri lotutako diru-laguntzari eta faktura-eskaerari, halakorik izanez gero.

    Era berean, pantailan bistaratzen diren datuak Excelean deskarga ditzakezu.

    Laguntza bideoak

    Nola egin dezaket nire bidaiak kontsultatzeko?(e)ko bideo 1 Kontsultatu  joan-etorriak Erreproduzitu bideoa
  • Diru-laguntza eskaera onartuta baduzu, hilero, zure eskaera kalkulu prozesuan sartuko da.

    Eskaera-prozesuan adierazi diguzunaren arabera, diru-laguntza prozesu batean edo bietan sartuta egon nahi baduzu, jakinarazpen bat edo bi jasoko dituzu (posta elektroniko bidez), hilabete horretan diru-laguntza dagokizun ala ez jakinarazteko, eta dagokizun zenbatekoa edo hilabete horretan ez dagokizunaren arrazoia adieraziz.

    Webgunean prozesu bakoitzari dagokion hilabeteko emaitzaren xehetasun guztiak kontsultatu ahal izango dituzu (gogoratu independenteak direla): diru-laguntza izanen duten igarobideak, igarobidearen sarrera eta irteera, irteeraren data eta ordua, igarobidearen tarifa osoa, diru-laguntza eduki dezaken tarte bakoitzari dagokion tarifa, diruz lagundutako zenbateko osoa.

    Nahi izatekotan, Excel deskarga dezakezu pantailan agertzen diren datuetatik.

    NIRE DIRU-LAGUNTZAK menuan, ZENBATEKOAK ETA DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN IGAROTZEAK aukera daukazu.

    Laguntza bideoak

    Zelan kontsultatu diruz lagundutako nire igarotzeak?(e)ko bideo 1 Kontsultatu diruz lagundu daitezkeen joan-etorriak Erreproduzitu bideoa
  • NIRE IGAROTZEAK atalean, lerro berean erakusten dira igarotze bakoitzaren datuak, aplikatutako deskontua adierazita (behin eginda).

    Laguntza bideoak

    Nola kontsultatu nire joan-etorriak ibilgailu elektrikoarengatiko % 100eko deskontuarekin.(e)ko bideo 1 Kontsultatu joan-etorriak Erreproduzitu bideoa
  • FreeFlow teknologiak kontrol-arkuak erabiltzen ditu sistema ezarritako tarifikazio-guneetan.

    Gaur egun honako azpiegitura hauetan erabiltzen da Bizkaian:

    • "AP8 Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea", Arrigorriagako kontrolgunean, Ap-68ren lotunean, Gasteizko norabidean, denetariko ibilgailuetarako.
    • Artxandako tuneletan.
    • Erabiltzeagatik ordaindu behar diren azpiegiturak (PPU) salgai-garraioko ibilgailu astunetarako:
      • N240 Tarragona-Bilbo (Barazar), El Galloko lotunetik (55,773 k.p) Ubideko saihesbideraino (23,050 k.p), 3.500 kg-tik gorako salgai-garraioko ibilgailuetarako soilik.
      • BI625, Laudiotik (372,560 k.p) Basauriraino (37,310 k.p), 3.500 kg-tik gorako salgai-garraioko ibilgailuetarako soilik, N24
  • Gune horietatik pasatzean metalezko egituretako (kontrol-arkuetako) ekipamenduek ibilgailuaren ezaugarriak egiaztatzen ditu eta handik igarotzeagatik ordaindu beharreko tarifa egozten dio.

  • Bi modu daude:

    • Ibilgailuan OBE (teleordainketako gailua) badago, ez da egin behar ezer. Kontrol-arkuetako gailuek teleordainketako gailua detektatuko dute ibilgailua kontrolgunetik pasatzen denean eta ordaindu beharreko zenbatekoa egotziko dio.
    • Ibilgailuan ez badago OBE gailurik, ibilgailuaren matrikula baliozko ordainbide bati (TXARTELA) lotu behar zaio Interbiak-en web orriko Bidesaria plataforman. Kontrol-arkuetako gailuek ibilgailuaren matrikula detektatuko dute kontrolgunetik pasatzen denean eta kobrantza-sistemak matrikulari lotutako ordainbideari egotziko dio zenbatekoa.

    OBE gailurik gabe eta matrikula ordainbide bati lotuta eduki gabe pasatuz gero, zenbatekoa "kobratu gabe" geratuko da eta sistemak horren berri emango dio matrikularen titularrari, eta adieraziko dio baliozko ordainbide bat eman behar duela zorra kitatzeko eta, nahi izanez gero, ordainbide hori matrikulari lotuta utz dezakeela hurrengo pasatu FreeFlow teknologia erabiltzen den Bizkaiko tokietatik ibili behar denerako.

  • Baldin eta FreeFlow azpiegituretan OBE gailurik gabe edo matrikula ordainbide bati lotu barik igarotzen bada, zirkulazioa "ordaindu barik" erregistratuko da.

    Behin egoera hori ikusita, sistemak jakinarazpen bat bidaliko dio matrikularen titularrari, ondoren datorren hauxe jakinarazteko:

    1. Zorra kitatzeko, Bidesaria plataformaren bidez adierazi behar da ordaintzeke dagoen igarotzea lotu ahal izateko ordainbide baliagarri bat.
    2. Nahi izanez gero, matrikularekin lotutako ordainbide hori FreeFlow teknologia Bizkaian ezarrita dagoen lekuetatik igarotzeko utzi ahal izango duzu.

    FreeFlow-en zirkulazioengatik ordaindu gabeko igarotzeren bat baduzu.

    • Eta plataforman erregistratuta zaude, sartu zure erabiltzaile eta pasahitzarekin. Bertan sartzean, sistemak adieraziko dizu ea titulartasunaren matrikularik dagoen FreeFlowen ordaindu gabeko igarotzeekin, eta zorra kitatzeko jarraitu beharreko urratsak erakutsiko dizkizu.
    • Oraindik erregistratu barik bazaude, erregistratu (lerro honen bidez egin dezakezu) eta jarraitu sistemak zehaztuko dizkizun urratsak.

Informazio gehiago behar duzu deskontuei eta dirulaguntzei buruz? Begiratu hemen zer den

Zer egin dezaket dirulaguntzak jasotzeko?