2020-2023rako bideen azpiegiturak berritzeko plana

2020ko ekainean, Bizkaiko Foru Aldundiak 2020-2023rako bideen azpiegiturak berritzeko plana onartu zuen.

2020-2023rako bideen azpiegiturak berritzeko plana(e)ko argazki 1

Bertan, lehentasunezko hiru berrikuntza-bertikal ezartzen dira:

  • ITS aurreratuak
  • Azpiegitura adimenduna eta digitala
  • Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra.

Interbiak Bizkaiak, BFAren mendeko sozietate publikoa den aldetik, berrikuntza-planaren garapenean parte hartu zuen, eta diziplina horretan duen esperientzia eskaini zuen. Harrezkero, aktiboki laguntzen du plan horrek diseinatzen duen berrikuntzarako puzzle estrategikoa eraikitzen.

Horregatik, berrikuntzarako estrategia berrikuntzari laguntzen dioten bi tresnaren bidez egituratzen da. Alde batetik, 2020ko irailaren 11ko Foru Agindua, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko eta haren enpresa publikoetako kontratu guztietan berrikuntza-irizpideak sartzea gaitzen duena, eta, bestetik, Bizkaiko bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko dirulaguntzen dekretua.

Interbiak Bizkaiak berrikuntza dinamizatzen du, eta, horretarako, berrikuntza-ekosistema berriak sortzea sustatzen du, berrikuntza-planak markatutako estrategia bat du, berrikuntza-egitura propioa sortzen du, hainbat proiektutan taldeak sortzen ditu eta berrikuntzaren kultura sustatzen du. Horri eta egungo tresnei esker, hainbat proiektu jarri ditugu abian.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin