ETORKIZUN BERDEAGO BATERAKO INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA

2025(e)ko Irailak, 11

Ingurune naturaleko plastikoek eragindako kutsaduraren arazoaz jabetuta, INTERBIAKek hondakinak biltzeko kanpaina bat antolatu zuen Let 's Clean Up Euskadi ekimenaren barruan. INTERBIAKeko lankideok 100 kg hondakin baino gehiago bildu genituen Peñaskal inguruan, gehienak plastikoak.

Kanpaina horretarako, IHOBEren laguntza izan genuen; izan ere, garbiketa egiteko behar genuen guztia jarri zuen gure esku: garbiketarako materiala erabiltzeko prestakuntza bai eta dibulgaziomaterialak, ekintzak antolatzeko gidak, eskularruak eta poltsak. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Transbisa, Dinam eta Teknimap enpresetako langileei luzatutako laguntzagatik.

Prebentzioaren garrantziaz jabetzea, ingurumenaren aldeko ekintzak sustatzea eta horietan parte hartzea funtsezkoa da gure mendiak babesteko, gure lurzoruak eta ingurune hidrikoa babesteko eta biodibertsitatea sustatzeko.

Guztion erantzukizuna da, baita INTERBIAKena eta bertako kideena ere. Enpresa gisa, hondakinak biltzeko gure lehenengo kanpaina izan da hau, baina, zalantzarik gabe, ez da azkena izango. Ekintza txikiak batuz lortzan da planetaren alde keinu handia egitea. Ekintza oro, txikia bada ere, ingurumen jasangarritasunaren aldeko aukera bat da.

ETORKIZUN BERDEAGO BATERAKO INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA(e)ko argazki 1

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin