KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. EKINTZA BAKOITZAK KONTATZEN DU

2025(e)ko Urriak, 24

KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. EKINTZA BAKOITZAK KONTATZEN DU(e)ko argazki 1

KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. EKINTZA BAKOITZAK KONTATZEN DU

Urriaren 24an Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, gizartea krisi klimatikoaren ondorioez kontzientziatzeko eta ekintzak sustatzeko premiaz ohartarazteko, modu koordinatu batean aldaketa horren sortutako inpaktua arintzen eta ingurumenaren erronka desberdinei aurre egiten laguntzeko.

Guztion erantzukizuna da, bai erakunde publiko eta pribatuena, baita planeta honetan bizi garen herritar bakoitzarena, aldaketa horietara egokitzeko eta etorkizun iraunkorrago bat lortzeko konprometitzea eta neurriak hartzea.

INTERBIAKek bat egiten du ospakizun honekin eta kaldaketaren aurkako borrokan duen konpromisoa berresten dugu. Irtenbide iraunkorren alde lan egiten jarraituko dugu, gure azpiegiturak mugikortasun iraunkorrerako bidean modernizatzeko, deskarbonizazioa errazteko energia garbien erabilera bultzatuz, eta digitalizazioa eta berrikuntza lehenetsiz.

Ingurumenarekiko kontzientziazioa eta hezkuntza funtsezko tresnak dira gure planeta babesteko; INTERBIAKen argi daukagu hori, eta horregatik, urratsak ematen jarraituko dugu bide azpiegitura erresilienteak lortzeko, etorkizun hobea eta ingurune osasungarriagoa bermatzeko etorkizuneko belaunaldientzat.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin