300 tonako kate-garabi bat Barakaldo eta Erandio arteko All Iron pasabidearen ur gaineko lehen zatia muntatzen hasiko da

2026(e)ko Ekainak, 17

9. zatiari dagokion egitura 33 metro luze da eta 71 tonako pisua du, eta itsasadarraren eskuinaldean jarriko da

Bizkaia, 2026ko uztailaren 27a. All Iron pasabideak Barakaldo eta Erandio lotuko ditu, itsasadarraren bi ertzetako oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna errazteko. Bada, pasabide hori muntatzeko lanak beste mugarri batera heldu dira gaur, ur gaineko lehen zatia muntatzen hasiko dira eta. 9. pieza da; egitura horrek 33 metroko luzera, 8,3 metroko zabalera eta 71 tona inguruko pisua ditu, eta itsasadarraren eskuinaldean instalatuko da, Erandion.

Maniobra gaur arratsaldean egingo da, 300 tonako kate-garabi batez hornitutako pontoi baten bidez. Pontoi hori horrelako lanetarako bereziki prestatuta dago. Plataforma flotagarria kokatu eta egonkortu ondoren, garabiak zatia altxatuko du, muntaketa modu seguruan eta doitasunez egingo dela bermatzeko berariaz diseinatutako estrobada baten bidez. Pieza altxatu ondoren, garabiak behar den biraketa egingo du behin betiko euskarrien gainean kokatu arte. Muturretako batek 10. zatiarekin bat egingo du, eta kontrako muturra etorkizuneko pasabidearen 9. pilarearen gainean bermatuko da.

Behin betiko posizioan jarri ondoren, behin-behineko segurtasun-soldadurak egingo dira egituraren hainbat puntutan, immobilizatzeko eta egonkor geratuko dela ziurtatzeko. Ondoren, garabiak zatiaren pisuaren parte bat deskargatuko du pixkanaka, piezen arteko behin betiko soldadura osatzen den bitartean.

Jarduketa osoan zehar, lantalde teknikoek jarraipen topografiko jarraitua egingo dute, maniobra amaitu aurretik egituraren lerrokadura eta geometria egokiak direla egiaztatzeko. Gainera, piezak elementu indargarri espezifikoak ditu, altxatzeko eta jartzeko lanetan zeharkako mugimendurik egon ez dadin.

Dagoeneko instalatuta dagoen zatiarekin behin betiko lotura osatzeko, lan-plataforma bat prestatu beharko da, soldadurak egituraren perimetro osoan egin ahal izateko. Mihiztatze- eta soldatze-lanek hiru-lau aste iraungo dutela aurreikusi da.

Zorrotzako kaitik Erandiora

9. pieza uztailaren 2ko goizaldean iritsi zen Zorrotzako kaira, Gasteizko Goros tailerretik. Garraio bereziaren mugak direla-eta, zati hori bi piezatan banatuta ekarri zen, eta gero mihiztatu egin ziren, behin betiko egitura osatzeko. Zorrotzan, mihiztatzeko, lerrokatze geometrikoko, soldadurako eta dimentsio-kontroleko lanak egin ziren, elementuek eskatutako perdoiak lortzen dituztela bermatzeko, itsasadarretik eraman aurretik.

Bi zatiak bankadan muntatu ondoren, joan den ostiralean, 500 tonako edukiera zuen garabi batek pontoiaren gainean kargatu zuen, eta elementuak finkatu ziren, itsasadarreko bidaian mugi ez zedin. Horrela, atoiontziek itsasadarrean zehar eraman zuten Zorrotzako kaitik Erandioko muntaketa-gunearen ingurura, ia 2,5 km-ko ibilbidea eginda.

Harrezkero, pontoia ainguratuta eta eremu seguru batean amarratuta dago, korrontetik eta marea-aldaketetatik babestuta. Muntatze-lanak arratsaldeko lehen orduan hasiko dira, pieza astuna denez, itsasgorarekin batera egin behar baitira.

2023-2035 aldirako Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektoriala

Pasabide berria jartzeak helburu zehatza du: Barakaldo eta Erandio artean eguneroko joan-etorriak bizikletaz eta oinez egin daitezen bultzatzea, eta garraio publikoarekiko konektagarritasuna hobetzea. Proiektua mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko eta ibilgailu pribatuen erabilera eta isurpen kutsatzaileak murrizteko Bizkaiko lurralde-estrategiaren parte da.

Jarduera 2023-2035 aldirako Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialaren barruan kokatzen da zehazki. Plan horrek L3 eta L4 lineak jasotzen ditu, eskuinaldean eta ezkerraldean, hurrenez hurren, udalerrien artean oinezkoen eta bizikleten konektagarritasuna hobetzeko.

Horrela, ibilbide alternatibo bat sortuko da, motordunen aldean, udalerrien arteko distantzia labur-ertaineko ibilbideetarako. Asmoa ez da soilik kirol-aisialdiko alternatiba bat izatea, baizik eta benetako alternatiba bat udalerri horien arteko edozein motatako joan-etorrietarako, hiri-mugikortasun iraunkorra sustatuz. Horrez gain, hiriko garraio kolektiboaren alde egiten du, Ezkerraldean trenarekin konektatzen baitu, eta Eskuinaldean metroarekin.

300 tonako kate-garabi bat Barakaldo eta Erandio arteko All Iron pasabidearen ur gaineko lehen zatia muntatzen hasiko da(e)ko argazki 1

Dokumentazioa

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin