ERREPIDEETAKO DRAINATZE JASANGARRIARI ESKULIBURUA

2025(e)ko Irailak, 11

ERREPIDEETAKO DRAINATZE JASANGARRIARI ESKULIBURUA

INTERBIAKek, bide azpiegiturak kudeatzeko eredua klima aldaketaren aurrean jasangarriagoak eta erresilienteagoak diren ereduetara eraldatzeko beharraren jakitun, estrategia bat jarri zuen abian duela urte batzuk, jasangarritasuna errepideen garapen fase guztietan funtsezko baliotzat hartzen duena.

Lan horren ondorioz, INTERBIAKek Drainatze Jasangarriari buruzko Eskuliburu bat garatu du, funtsezko proiektu eraldatzailea, bide azpiegiturek ingurune hidrikoan eragiten dituzten ingurumen eraginak gutxitzeko. Prebentziozko eskuliburua da hau, gure errepideen inguruko erregimen hidrologiko naturala eta drainatze prozesu naturalak babestera bideratua.

Diziplina anitzeko eskuliburua da, ingurumen eraginak gutxitzeko eta uraren kudeaketa eraginkorraren aldeko soluzioak diseinatzeko gomendioak eta irizpide teknikoak ematen dituena. Interbiak-en mugikortasun iraunkorraren aldeko estrategia globalaren barruan beste pausu bat suposatzen du Eskuliburu honek.

Eskuliburuak Bizkaiko azpiegiturak ditu ardatz, eta gure nahia da aholkularien, proiektugileen, ingurumen administrazioen, sailen edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuen interesa piztea, beti ere iraunkortasunarekin eta ingurumenaren babesarekin lerrokatuta badaude, eta errepideetako drainatze iraunkorreko tekniken ezartzean parte hartzeko interesa badute, eskuliburu honetan haien abiapuntua aurki dezaketelarik.

ERREPIDEETAKO DRAINATZE JASANGARRIARI ESKULIBURUA(e)ko argazki 1

Dokumentazioa

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin