Ermuko Sahiesbidea

Ermuko hegoaldeko saihesbidearen zatiak Ermua eta Zaldibar udalerriak zeharkatzen ditu.

Ermuko hegoaldeko saihesbideak Ermuko hirigunearen barruko trafikoa arintzeko balio izan du, bertatik igarotzen baitzen N-634 zaharra. Saihesbidea Ermuan hasten da, Areitiotik datorren N-634 errepidean hain zuzen, biribilgune berria eginda. Gero, hego-ekialderantz gurutzatzen du Ureta mendia, Uretamendi izeneko tunelaren bidez (600 metroko bi hodi eta noranzko bakoitzeko bi errei), eta aire zabalean igarotzen da Beko errekaren ibarbidetik, Zaldibarko udal-mugartean, AP-8 autobidearen paraleloan, San Lorentzo biribilgunearekin konektatu arte hain zuzen ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Eibarko saihesbidearekin lotzen da.

Saihesbideaz gain, obrarekin AP-8 autobidearekiko lotura oso berria egin da, kanona kobratzeko eremu berria barne, saihesbide berriarekin lotuko dena. Era berean, autobidea lotune berriaren inguruan egokituko da plataforma handitzeko, enborreko hiru erreira zabaltzeko prest gera dadin.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin