Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea - 1a fasea

Hegoaldeko Saihesbide Metropoliarra 1. fasea Santurtzin hasiko da (Ugadelbietako zerbitzugunea igarota), eta Arrigorriagako Goiko Bentara iritsiko da. Bi azpifasetan banatuta dago:

  • 1.a fasea, (Santurtzi eta Larraskitu artean) 2007ko maiatzean hasi zen gauzatzen eta 2011ko irailetik dago irekita.
  • 1.b fasea (Peñascaletik Benta Garaira), 2019ko urtarrilean hasi ziren egikaritzen, eta 2023ko udaberrian jarriko zen martxan.

1. fasearen ezaugarriak

Saihesbideak hiru erreiko enborra du noranzko bakoitzeko, eta 17,8 km-ko luzera; horietatik erdia tunelen azpian eraiki da.

Ingurunearen orografia zaila gainditzeko eta errepide berriak ingurumenean eta ikusmenean izan dezakeen eragina ahalik eta gehien saihesteko, 5 tunel eraiki dira, guztiak bikoitzak: Argalario (2.150 metro), Mesperuza (708 metro), Santa Ageda (2.030 metro), Arraiz (2.273 metro) eta Larraskitu (965 metro).

VSMaren enborraren ondoan (AP-8), lau lotune berri egin behar izan dira: Ortuella – Portugalete - Trapagaran (A-8, BI-3747, BI-3748, BI-3749), Galindo (Ballonti ardatza), Kastrexana (BI-636/Kadaguako korridorea) eta Larraskitu – Buia (A-8, AP-68, BI-613/Miraflores).

Oro har, saihesbidearen bideak eta lotuneak egiteko, honako hauek eraiki behar izan dira: 21 zubibide, 5 tunel bikoitz, 2 tunel faltsu, 4 azpiko pasagune eta 3 gaineko pasabide aldatu dira, eta oinezkoentzako pasabide bat eraiki da Ezkerraldeko eta Meatzaldeko bidegorriak lotzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin