Metropoli hegoaldeko saihesbidea - 1b fasea

Hegoaldeko Saihesbide Metropoliarra 1. fasea Santurtzin hasiko da (Ugadelbietako zerbitzugunea igarota), eta Arrigorriagako Goiko Bentara iritsiko da. Bi azpifasetan banatuta dago:

  • 1.a fasea, Santurtzi eta Larraskitu artean, 2007ko maiatzean hasi zen gauzatzen eta 2011ko irailetik dago irekita.
  • 1.b fasea: Peñascaletik Benta Garaira, 2019ko urtarrilean hasi ziren egikaritzen, eta 2023ko udaberrian jarriko zen martxan.

1b fasearen ezaugarriak

1b fasean, Hegoaldeko Saihesbide Metropoliarra (HSM) lotuko da Peñascaleko lotunetik AP-68 autobideraino, Betelurin. Hori gauzatuta, 1. faseko helburu nagusia beteko da: A-8 autobideko bidegunerik pilatuenarentzako bide funtzional eta seguru bat sortzea alternatiba gisa. Eremu hori portuko lotunearen eta AP-68 autobidearen arteko tartea da. Bizkaiko Errepideen Planaren helburu orokorrak ere lortuko dira.

  • Metropoliko bide-sarearen funtzionamendua optimizatzea.
  • Ingurumena eta natura-balioak errespetatzea bizi-kalitatea bermatzen duten mailetan, pilaketak, kutsadura-indizea eta zarata murrizteko.
  • Istripu-tasa murriztea, istripuen kontzentrazio-tarteak kenduta.
  • Eta eskaria kudeatzeko eta trafikoa kontrolatzeko beste sistema bat ematea.

Obrak bi zatitan banatu dira:

Lehenengoa 9A tartea da, Peñascal-Bolintxu. Bigarrena 9B tartea da, Bolintxu-Beteluri, eta bi azpiataletan banatzen da:

  • 9B-1 azpitartea, , Bolintxu-Beteluriko lotunea
  • 9B-2 azpitartea, Seberetxeko tunela

9a tarteak (Peñaskal-Bolintxu) Bilboko udal-mugartea zeharkatzen du osorik. 8a Peñaskal-Larraskitu (dagoeneko martxan) eta 9b Bolintxu-Beteluri (gauzatzen ari da) tarte erantsien arteko Hegoaldeko Saihesbide Metropoliarraren enborrean datza, funtsean.

Peñaskaleko lotunean hasten da, eta HSMa Larraskituko tuneletatik A-8 autobidera noranzkoan uzten duten ibilgailuentzako kobrantza-eremuaren pean eraikitako tunel faltsuetatik jarraitzen du. Tunel faltsuetatik Arnotegiko tunelak hondeatu eta mantendu dira, Bolintxu haranera iritsi arte, eta han amaitzen da zatia.

Tartearen luzera 2.180 metrokoa da. Enborraren sekzio mota noranzko bakoitzeko bi (2) erreikoa da; 3,5 metroko zabalerakoa bakoitza.

Tartearen zati gehiena Arnotegiko tunelen barrutik igarotzen da. Lurperatutako galtzadaren (dagoeneko eraikita daude tunel faltsuak barne hartuta) luzera 1.916 eta 1.933 metrokoa da hodi bakoitzerako.

Obrek 513.132 m3-ko mozketa-bolumen osoa eta 33.013 m3-ko lubeta-bolumen osoa ekarri dituzte; horrek, soberakinen 527.800 m3-ko gordailu-bolumenaren beharra sortu du. Soberakin hori Peñaskaleko soberakin-biltegira eraman da. Harrobi zaharra da, eta 1. faseko obretan partzialki bete zen.

Bolintxuko eremuan, eremuak duen ingurumen-garrantzi bereziak baldintzatu ditu lanak. Hori dela eta, Bolintxuko irteerako ahorako, ainguratutako mikropiloteen hainbat pantaila jarri dira, aurrekoa eta alboetakoak, hondeatu behar zen bolumena txikitzeko.

ARNOTEGIKO TUNELA

Arnotegiko tunelak honako ezaugarri geometriko hauekin egin dira:

  • Sekzio mota: 0,75 m-ko 2 espaloi + 1,00 m-ko bazterbidea + 3,50 m-ko 2 errei + 2,50 m-ko bazterbidea.
  • 8 galeria daude bi tunelen artea; horietatik 6 oinezkoentzat dira eta 2 alboko bazterbidea duten ibilgailuentzat.

Tunelen guztizko luzerak, tunel faltsuak eta meatze-tunelak barne, 1.916 metrokoak dira 1. ardatzarentzat eta 1.933 metrokoak 2. ardatzarentzat.

PEÑASCALEKO LOTUNEA

Peñascaleko lotuneak aukera ematen du HSM A-8 autobidera eta Miribillako lotuneara igarotzeko, Larraskituko tunelen bidez. Aldez aurretik, Peñaskaleko lotunea egokitu da eta bere drainatze-sareak eta kanalizazioak eta bere sendotzea, seinaleztapena eta argiztapena egokitu dira. Aire zabaleko gune guztiak ingurua landareztatzeko eta ingurumena lehengoratzeko lanekin osatu dira.

Obrek eragindako azalera guztiak landarez leheneratzeko eta paisaian integratzeko neurriak hartu ziren. Aipamen berezia merezi du Peñaskal harrobiaren morfologia berreskuratu eta lehengoratu izanak; izan ere, hariztien familiako espezieak landatzeak eta ibaiertzeko berezko espezieekin perimetroko kanalak naturalizatzeak lehen zeuden habitatak lehengoratzea eta inguruneko biodibertsitatea indartzea ahalbidetuko dute.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin