Azpiegiturak eta tarifak

Interbiakek Bizkaiko Foru Aldundiak emandako aginduen arabera egiten ditu jarduketak.

Gure azpiegiturak

Interbiak Bizkaia S.A. (MP) sozietateak Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz kudeatzen ditu foru-titulartasuneko bide-azpiegiturak, bidesariaren mende daudenak; bereziki kudeaketaz eta eragiketaz arduratzen da, Galdakao eta Gipuzkoako mugaren arteko zatian AP-8 autobidea erabiltzeagatiko kanon bat aplikatuz eta Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarraren eta Artxandako Tunelen kanon bat aplikatuz.

Erabiltzeagatik ordaindu behar diren azpiegiturak (PPU)

Bizkaiko erabilera bakoitzeko ordainketa-sistema berriaren helburua errepide-sarearen baldintza ezin hobeak bermatzea da, sarea kontserbatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko behar besteko inbertsioa bermatuko duen kudeaketa eraginkorrago eta orekatuago baten bidez. Era berean, eredu horrek Bizkaia EBn ezarritako deskarbonizazio-gidalerro eta -helburuen ildoan kokatzen du, 3,5 tonatik gorako kamioi handiei CO2 isuriak murriztera eta bide-segurtasuna hobetzera bultzatuz eta, halaber, istripu-tasa murriztuz.

Lehenengo fasean, garraio astunetarako erabileraren ordainketa eraginkorra da 2023ko urtarriletik N-240 eta BI-625 errepideetan, Europako Batzordearen adostasuna eta Bizkaiko Batzar Nagusiek uztailaren 20ko 7/2022 Foru Araua onartu ondoren

  • N-240

    N-240 errepidean (Barazar) 9 free flow arku daude, El Gallo (55 KP) eta Ubidea (23 KP) lotunearen artean.

  • N-636

    N-636 Beasain-Durango (Kanpazar), Gipuzkoarekinmuga egiten duen puntutik (34,980 PK) Durangoraino (49,350 PK).

  • A8 eta BI-10

    A-8 Kantauriko autobidea eta BI-10, Basurtutik (119,500 PK) El Hayaraino (139,219 PK)

  • BI-30

    BI-30 (lehengo N-637) gurutzeta-Erletxe (Arrontegi), Gurutzetako (8,000 PK) eta Erletxeko (28,180 PK) lotuenetik

  • BI-625

    BI-625 errepidean 8 free Flow arku aktibatu dira Laudiotik (372,560 KP) Basaurira (387,310 KP)

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin